SAGHTB-CLSPD eta bideobabesa

Argibideak

Kabinete zuzendaria 
E-helbidea: 

Richard Irazusta, Bizitegien, Elkartasunaren eta Langileen arduradun auzapezordea eta Frédéric Tranche, Segurtasun auzapezordea
E-helbidea: Herritarren gunetik

Herrian, herritar orok galdegiten duen eskakizuna da segurtasuna, eta eskakizun horri udalak ideologiatik at baina pragmatikoki erantzun behar lioke.

Hendaiako hautetsiak gure herriaren ezaugarri dugun elkarbizitzari adi dira. Elkarbizitza norberaren errespetua da, legea betetzea eta besteak errespetatzea.

Hartara, berriz ere abian eman dugu segurtasunerako eta gaizkintzari aurrea hartzeko tokiko batzordea.

TOKIKO BATZORDEA

Segurtasunerako eta Gainkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordea 2018ko maiatzaren 17an bildu eta kontuan hartu ditu gaizkintzari dagokionean eta jendeen artean batzuetan arazotsu gertatzen diren harremanetan gertatzen diren tokiko arazoak (auzoen artekoak, oieskeriak, arauak ez betetzea).

Auzapezaren lehendakaritzapean, Baionako Suprefetarekin eta prokuradorearekin batera, Richard IRAZUSTA elkartasunen auzapezordeak prestatu duen lanak hainbat ekintza jakinetarako bide zenbait proposatu ditu:

  • herriko bakea (bideobabesa eta herritarren parte hartzea)
  • emakumeei egin indarkeriak
  • mendekotasunen aurkako borroka

Nazio Poliziak proposaturik, «eguneroko segurtasunaren eragile» diren herritarren sareak

EKINTZAK

Herriko bakea

Caméra de video protectionHendaian, segurtasun arazoak hainbat eta hainbat alorretan ematen dira: oieskeriak, delitu diren jokabideak eta ondasunen kalterakoak (etxe ebasketak, ibilgailuetako ohointzak bereziki). Halakoak gero eta gehiago ditugu 2017tik hona. Hendaiako Herriko Etxeak Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordea berriz ere abian eman zuen 2018ko maiatzean eta bideobabesari buruzko gogoeta egin du.

Bideobabesa tresna eragozgarria da, bai eta gaizkileak identifikatzeko tresna ere, beste tresna zenbaiten artean. Halatan, bada, nazio polizia espezialduen eta udaltzainen arteko zenbait eztabaidaren ondoren, sistema plantan ematea erabaki da.

Hogei bat leku estrategiko atzeman dira. Tresna guztiak 2019an hedatzea aurreikusi da.

Emakumeei egin indarkeriak:

Ekintza gida hirueledun bat egin da indarkeria sexista edota sexuzkoak jasan dituzten emakumeentzat

Gehiago jakiteko emakumeei egin indarkeriei buruz