Auzokoen arteko elkartasun jokabideak sustatzeko, herritar kafeak antolatzen hasi ginen 2015eko irailean, Herritar lantegien sortzearen ondorioz; lantegi horiek Hendaiako Herriko Etxeak 2014an abian eman zuen Agenda21 urraspidearen emaitza izan ziren.
Argibideak
Denentzat gizarte zentroa
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 37 63
Webgunea: centresocialdenentzat.fr
E-helbidea:
Herritar kafeak Orio eta Dongoxenea auzoetan hasi ziren; 2018ko ekainaz geroztik Irandatz auzoan ere egiten dira.
HELBURUAK
- Auzoan lotura eta dinamika sortzea
- elkartasun jokabideak laguntzea
- auzotarrek koordinatu topaketa horiek iraunarazteko baldintzak sortzea
- auzotarren artean zerbitzuak trukatzea (adibidez: elkar laguntza eskoletako sartze-ateratzeetarako…)
Auzo bakoitzean proposatu zerbitzuak atzeman Denentzat gizarte zentroaren webgunean – Frantsesez
Erran ezazu zein zerbitzu eskain diezaiekezun zeure auzokideei.
DATAK
Herritar kafeak-Auzolan honako egun hauetan egiten dira:
Eguna: hileroko larunbat batean (gehienetan hileko bigarrenean)
Orena: 9:30etatik 12:30era
ERAGILEAK
- Auzotarrak, haietan zenbait bultzatzaile
- Denentzat gizarte zentroa (DGZ-CSD): Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 63, eta Hendaiako Herriko Etxea ekintzaren sostengatzailea
- Aldian-aldian parte hartzen duten elkarteak (Recycl’Arte, Hendaiako kultura elkarteak)
- Udal mediateka (hormetatik at zerbitzua)
Denentzat gizarte zentroa eta Hendaiako Herriko Etxea hasi ziren antolatzen eta gero auzotarrak ari dira orain antolatzen; Denentzat gizarte zentroak betiere jarraitzen du topaketak sostengatzen honako hauetan:
- Logistikari dagokionean: gunea, kamioia, kafea…
- Esku hartzaile izan direnekiko harremanetan eta laguntzei dagokienean