Proiektu eramailea: Celine
Dongoxenean petanka zelaiak sor daitezen proposatzen dut, bai eta laket portutik hurbil direnak berri daitezen ere. Petanka adin orotako jende orori helgarri den kirola dugu. Aulkiak eta mahaiak jar litezke inguruan, jendarte oneko uneak partekatzeko aukera emateko. Argiteria ere kokatu beharko litzateke partidak luzatzeko aukera emateko. Florako biribilgunean, portu alorretik hurbil, ping-pong mahai finko bat koka liteke. Proiektu horrek herrian dagoen kirol eskaintza aberastuko luke eta gizarte lotura lagunduko, batez ere belaunaldien artekoa.
Auzoa: Dongoxenia – Ondarraitz
Kostua: 16 000€