Proiektu eramailea: Paola
Herriak baxera berrerabilgarrien erreserba bat bil dezala proposatzen dut; kudeaketa bere burua eskainiko lukeen elkarte baten esku utz liteke. Baso, mahai tresna, azieta, entsalada ontzi eta goporren erreserba hori herriko elkarteek (kirol, kultura,…) erabiltzeko litzateke. Proiektu horrek jokabide ekoarduratsuak ezartzeko bidea irekiko luke eta elkarteen eta Herriaren gastuak gutxituko lituzke, bai eta, aldi berean, hondakinak ere.
Auzoa: Herri osoan
Kostua: 2 000€