Proiektuak

Publiko zabalarentzako foroa – Urriaren 2an (larunbata)

Zatozte proiektu eramaileak ezagutzera, beren proposamenak aurkeztuko dizkizuete

Martxoan, Herriak 62 proiektu jaso zituen, eta jarraipen batzordeak aztertu zituen,  araudiaren 4 eta 5 artikuluetan ezarri irizpideen arabera.

Jasotako 62 dosierren artean, 49 partikularrengandik heldu ziren (%79), eta 13 Hendaiako elkarte edo taldeengandik (%21). Gaiei dagokienez, hona zer atxiki behar den gogoan:

  • Proiektuen % 52 garapen iraunkorraren gainekoak dira
  • Proiektuen % 42 aisialdien gainekoak dira
  • Proiektuen % 26% kirolaren gainekoak
  • Proiektuen % 35 hezkuntzaren gainekoak
  • Proiektuen % 15 kulturaren gainekoak
  • Proiektuen % 19 ondarearen gainekoak

Ondotik, proiektuak onar edota egin ote litezkeen aztertu dute herriko zerbitzuek, aspektu tekniko eta juridikoak, bai eta finantza mailakoak ere kontuan hartuz. Uztailaren 1ean, jarraipen batzordea berriz bildu da, proiektuak behin betiko baiesteko. Horien artean, 25 atxiki dira eta bozkatzera aurkeztuko dira.

Behin betiko atxiki diren proiektuen zerrenda

HERRITARTASUNA

INGURUMENA

AISIALDIA

ONDAREA

KIROLAK