1. parte hartze bidezko aurrekontua

«Zuek erabaki, guk egin»

Hurbileko demokraziaren garapenaren harira, Herriak parte hartze bidezko aurrekontu bat sortu nahi du. Horrela eginez, herritarrak ekarri nahi ditu proiektuak erabaki eta gauzatzeko prozesura.

Jokagaiak:

  • Herritartasun aktiboa garatzea gazte-gaztetatik;
  • Biztanleekin eta herriko indar biziekin batera erabakitzea bultzatzea;
  • Gure herritarrek erabaki publikoetan parte hartzeko duten nahiari erantzutea;
  • Herritarren parte hartzeko instantzietan gutxitan diren jende motak mugiaraztea: gazteak, prekarizaturiko edota isolaturiko jendeak, gazte aktiboak…;
  • Biztanleen, hautetsien eta udal zerbitzuen arteko hurbileko lotura sendotzea, elkarrekin lan egin dezaten.

Helburuak:

  • Herritarrek aritzeko duten gaitasuna eta herriaren eraikitzen duten parte hartzea garatzea, dituzten eguneroko nahietatik edota beharretatik ahal bezain hurbiletik;
  • Biztanleak eta herriko indar biziak inbestimendurako lehentasunen hautatzen inplikatzea, erabaki publikoaren eragile izan daitezen;
  • Herriko jarduera publikoa ikustera eta partekatzera ematea.

Herriak, inbestimendu aurrekontutik 200 000 € emanen ditu, 2021 eta 2022 ekitaldietan banaturik, biztanleek hautatu proiektuak gauzatzeko.

EGUTEGIA

1. ETAPA: PROIEKTU DEIALDIA

Otsailaren 15etik martxoaren 21era
Herritar, talde, pertsona moral (salbu enpresak) hori, baduzu Hendaiarako ideiarik? Ekar zure proiektuak.

2. ETAPA: PROIEKTUEN AZTERKETA

Martxoaren 22tik uztailaren 11ra
Herriak zure proiektua onar edota egin ote litekeen aztertuko du.

3. ETAPA: BOZKATZEKO DEIA

Uztailaren 12tik azaroaren 14ra
Zure proiektuaz hendaiarrek bozkatuko dute.

4. ETAPA: EMAITZAK

Azaroaren 15etik 30era
Onartu diren proiektuak jakitera emanen dira.

5. ETAPA: PROIEKTUEN GAUZATZEA

Abenduaren lehenetik goiti
Herriak hautatuak izan diren proiektuak gauzatuko ditu.