2024ko urriaren 16an herriko hautetsiei banaka igorri deialdien bitartez, Herriko Kontseilua bilkura arruntean biltzera da deitua, 2024ko urriaren 23an, asteazkenarekin, 18:30ean.
GAI-ZERRENDA
I – 2024ko IRAILAREN 25eko HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA
II – DELIBERAMENDUAK
Txostengilea: Kotte ECENARRO j.
148.2024 – Herriko Kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak
149.2024 – 2024. urtea – 2. aldaketa erabakia – Aurrekontu Nagusia
150.2024 – SPL PAYS BASQUE AMÉNAGEMENT sozietatearen estatutuen eta akziodunen itunaren aldaketa kapitalera akziodun berriak ekarri ahal izateko eta Euskal Hirigune Elkargoak parte hartze gehigarria har dezan
Txostengilea: Frédéric TRANCHE j.
151.2024 – Onez onean kalteordainak emateko batzordearen barne araudia aldatzea
152.2024 – Errepublika plazaren antolaketaren harira, onez onean kalteordainak ematea
Txostengilea: Nicole BUTORI and.
153.2024 – NEFLE proiektua – Geltoki auzoko ama eskola
154.2024 – Ordutegi egokituak dituen euskal dantza eta musika ikasketa – Denentzat gizarte zentroaren arte sorkuntza eta irakaskuntzarako aretoa uztea
Txostengilea: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.
155.2024 – AXUT! Konpainiarekin hitzarmenak sinatzea
Txostengilea: Jean Michel ARRUABARRENA j.
156.2024 – Club de Natation Hendayais (CNH) Hendaiako Igeriketa Klubaren aldeko ezohiko dirulaguntza
157.2024 – Hegoa aretoa AFPA delakoari uztea, “La Promo 16-18” deitu baliabidea laguntzeko
Txostengilea: Itziar AIZPURU and.
158.2024 – Lanpostu iraunkorren taularen 8. eguneratzea
Txostengilea: Laurent PELEGRIN-ARAMENDY j.
159.2024 – Herriaren aretoen 2025rako tarifak
Txostengilea: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.
160.2024 – Bide eta leku amankomun pribatuak Hendaiako Herriaren eskuetan uztea
161.2024 – Karrikei, hiribideei eta karrika itsuei izena eman edota aldatzea
162.2024 – Tokiko Kudeaketarako Agentzia Publikoak (TKAP-APGL) Suteen Aurkako Kanpoko Babesaren (SAKB-DECI) jarraipen eta eguneratzeko egin proposamena
Txostengilea: Ganix GrabiÈres j.
163.2024 – Mozioa – Baleen babesaren alde engaiaturiko Paul Watson militante ekologistaren geriza politikoaren eskaria sostengatzea
Sinatzailea: Auzapez jauna,
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakariordea,
Kotte ECENARRO
2024eko urriaren 16an
Bi mila eta hogeita laugarren urtean, urriaren hogeita hiruan (asteazkena), 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO auzapez jauna buru duela.
BERTARATUAK: ECENARRO j. (Auzapeza) – KEHRIG-COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., LABEAU and. 149.2024. deliberamendutik goiti, CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., MANTEROLA j., LEGARDINIER and., NAVARRON and., COTINAT and., SALLABERRY j. 149.2024. deliberamendutik goiti, DESTRUHAUT j., BARRERO and., ESTOMBA and., POUYFAUCON j. eta BALANZATEGUI j.
AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS ADURRIAGA andereari, BEAUFORT andereak TRANCHE jaunari, LABEAU andereak CAMACHO-SATHICQ andereari 149.2024 deliberamendua arte, ROMAN andereak EIZAGUIRRE jaunari, ARZELUS ARAMENDI jaunak NAVARRON andereari, MARTIARENA-GARAT jaunak MANTEROLA jaunari eta HIRIBARREN andereak BALANZATEGUI jaunari.
EZ DA HOR IZAN: SALLABERRY jauna 149.2024. deliberamendua arte.
BILKURA IDAZKARIA: COTINAT anderea
Deialdiaren data: 2024ko urriaren 16a.
Bilkuraren quoruma bete da.
Gai zerrendari ekin diote gero.
I – 2024ko IRAILAREN 25eko HERRIKO KONTSEILUAREN BILKURA AGIRIA ONARTZEA:
Auzapez jaunak, Celine COTINAT andereari, bilkura idazkari izendatua izan delarik, 2024ko irailaren 25eko herriko kontseiluaren agiria irakur dezan eskatu dio.
AHO BATEZ ONETSIA–
II – DELIBERAMENDUAK
148.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: HERRI KONTSEILUAK EMANDAKO AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK
TXOSTENGILEA : Kotte ECENARRO jauna
Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-23 artikuluak dioena betez, auzapez jaunak kontu eman du zein erabaki hartu dituen 2020ko uztailaren 3ko herri kontseiluaren deliberamenduen bitartez eman zaizkion ordezkaritzak baliatuz:
101.2024, 2024ko irailaren 18koa – Merkatu publiko baten deialdia – Bide lanen egiteko eskaera orri bidezko oinarri hitzarmena – COLAS ÉTABLISSEMENT CÔTE BASQUE – urteroko kopurua: 1 500 000 € ZG – iraupena: 2 urte, beste bi urtetarako behin luza litekeelarik.
102.2024, 2024ko irailaren 30ekoa – Lanen merkatu publikoa – Eskaintza deialdi irekia – Txingudi badiaren dragaketa, horri loturiko murgilketak eta Hondarraitz hondartzaren birkarga egitea – Laket portuaren eta Florida kaiaren dragaketak – Conseil Département de Charente-Maritime – diru kopurua: 1 456 550 € ZG 2025 urtean eta 1 140 100 € ZG 2027an, hau da, orotara: 2 596 650 € ZG.
103.2024, 2024ko urriaren 07koa – Merkatu publiko baten deialdia – Prozedura egokitu irekia – Negurako eta sasoirako ostatalekuen antolaketa – 4. multzoa: Zolen estaldura – 1. gehigarria – SAS JEAN GOITY – merkatuaren hastapeneko diru kopurua: 105 477 € ZG, eta gehigarria: – 40 498 € ZG; horrek ekartzen du merkatuaren kopuru berria honako kopuru honetara: 64 979 € ZG.
EZTABAIDA EGIN ETA,
HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA – EZ DA BOZKARIK –
149.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: 2024. URTEA – 2. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA
TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.
ZK.: 149.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik administrazio orokorraren eta finantzen batzordearen 2024ko urriaren 7ko iritzia,
Kontuan hartuz hainbat aldaketa egin behar zaiola aurrekontu nagusiari,
Honako bigarren aldaketa erabaki hau onar dadin proposatu da,
INBESTIMENDU ATALA
GASTUAK
- Kapitulu 10 – Zuzkidurak, funtsak eta erreserbak
- Kapitulu 13 – Inbestimendu dirulaguntzak
- Kapitulu 20 – Ibilgabetu gorpuzgabeak : 50 000,00 €
- Kapitulu 204 – Hornikuntzetarako dirulaguntzak
- Kapitulu 21 – Ibilgabetu gorpuzdunak : 120 200,00 €
- Kapitulu 23 – Bidean diren ibilgetuak : -475 850,00 €
- Hornikuntza eragiketak orotara : -305 650,00 €
- Kapitulu 27 – Diruzko beste ibilgetuak : 5 650,00 €
- Kapitulu 45… – Hirugarren baten kontura egin eragiketak
EGIAZKO GASTUAK OROTARA : -305 650,00 €
Kapitulu 10 – Zuzkidurak, funtsak eta erreserbak : 5 650,00 €
FINANTZA GASTUAK OROTARA : 5 650,00 €
GIBELATUAK OROTARA
- 001 – Inbestimendu defizit gibelatua
INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : -300 000,00 €
DIRU SARTZEAK
- Kapitulu 10 – Zuzkidurak, funtsak eta erreserbak
- Kapitulu 1068 – Funtzionamendu soberakin kapitalizatuak
- Kapitulu 13 – Inbestimendu dirulaguntzak
- Kapitulu 16 – Maileguak eta antzeko zorrak
- Kapitulu 165 – Jasotako ekarpen eta bermeak
- Kapitulu 21 – Ibilgabetu gorpuzdunak
- Kapitulu 024 – Ibilgetuen uztearen emaitzak
EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 0,00 €
Kapitulu 021 – Funtzionamendu ataletik ekarria : -300 000,00 €
ORDENEKO DIRU SARTZEAK OROTARA : -300 000,00 €
GIBELATUAK OROTARA
- 001 – Inbestimendu soberakin gibelatua
INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : -300 000,00 €
FUNTZIONAMENDU ATALA
GASTUAK
- Kapitulu 011 – Izaera orokorreko kargak : -50 000,00 €
- Kapitulu 012 – Langileria kargak : 300 000,00 €
- Kapitulu 014 – Emaitzen ahultzea
- Kapitulu 65 – Kudeaketako beste karga arruntak : 50 000,00 €
- Kapitulu 66 – Finantza kargak
- Kapitulu 67 – Ezohiko kargak
- Kapitulu 68 – Horniduretarako zuzkidurak
EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 300 000,00 €
Kapitulu 042 – Atalen arteko orden eragiketak
ORDENEKO GASTUAK OROTARA : -300 000,00 €
Funtzionamendu defizit gibelatua
FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 0,00 €
DIRU SARTZEAK
- Kapitulu 013 – Kargen ahultzea
- Kapitulu 70 – Zerbitzuen emaitzak
- Kapitulu 73 – Zergak
- Kapitulu 731 – Tokiko zergak
- Kapitulu 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak
- Kapitulu 75 – Kudeaketa arrunteko beste emaitzak
- Kapitulu 76 – Finantza emaitzak
- Kapitulu 77 – Ezohiko emaitzak
- Kapitulu 78 – Horniduretatik hartuak
EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 0,00 €
Kapitulu 042 – Atalen arteko orden eragiketak
ORDENEKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 0,00 €
Funtzionamendu soberakin gibelatua
FUNTZIONAMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 0,00 €
GUZTIZKOA OROTARA : -300 000,00 €
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Onartu du aurrekontu nagusiari egin 2. aldaketa erabakia.
GEHIENGOZ ONETSIA – MANTEROLA jaunak, LEGARDINIER andereak, ARZELUS-ARAMENDI jaunak, NAVARRON andereak, MARTIARENA-GARAT jaunak eta COTINAT andereak ez dute bozkan parte hartzen –
150.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: SPL PAYS BASQUE AMÉNAGEMENT SOZIETATEAREN ESTATUTUEN ETA AKZIODUNEN ITUNAREN ALDAKETA KAPITALERA AKZIODUN BERRIAK EKARRI AHAL IZATEKO ETA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK PARTE HARTZE GEHIGARRIA HAR DEZAN
TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.
ZK.: 150.2024
Ipar Euskal Herriaren antolaketa eta hornikuntza lagundu nahiz, barnean egiten direnez gain eta Euskal Herriko Funtsen Tokiko Erakunde Publikoak (EFTEP-EPFL) edota bizitegi lagunduen erakundeek egiten dutenaz gain, Euskal Hirigune Elkargoak, bere kide diren 17 herrik eta Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak (EAMS-SMPBA) Tokiko Sozietate Publikoa (TSP-SPL) sortu dute bizitegien, hornikuntza publikoen, ekonomia jardun eremuen eta naturaguneen antolaketen alorretan eragiketa antolaketak eta eraikuntzak egin ditzan.
Euskal Herri Antolaketa tokiko sozietate publikoak 225 000,00 €ko kapitala dauka, sozietate egoitza, Baionan du, Foch marexalaren hiribidearen 15ean, 64100, eta RCS delakoan 2023ko abuztuko 18an izan zen matrikulatua.
Sozietate publikoaren kapitala 10 akziodunen artean banatua da, baita akziodun nagusiak diren Euskal Hirigune Elkargoaren eta Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuarekin ere.
Dituen estatutuei jarraikiz, sozietate publikoaren xedea bere akziodunen eskumen diren alorretan egiten den antolaketa, eraikitze edota birgaitze/berritze eragiketa oro aztertu, asmatu, gauzatu eta ustiatzea edota kudeatzea da.
Akziodun boluntarista eta ongi martxatzeaz arduratzen direnak bildu dituelarik Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoak, 12 hilabete besterik ez dituelarik, 60tik gora proiektu ditu jadanik bere gain.
Iragan urte honetan, Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoak egin dituen guztiek eman diote sozietateari administratiboki, teknikoki eta finantzen aldetik manera iraunkorrean errotzeko aukera, akziodunek beraren esku utzi dituzten proiektu guztiak laguntzeaz bat eta jardueren multzoa garatuz.
Sortu zenetik bertatik ere obraburuen nahiei erantzun nahiz, hala energia berrikuntzako eta hiri beroko sareen antolaketa nola eraikuntzan, egin diren kontratu ia guztiak obra gidaritzen laguntzakoak dira edota diru mandatuak.
Akziodunekiko harreman mota horrek ez du egitura diru aldetik lotzen, obraburu diren kolektibitateen kontura zerbitzu emailea izanik.
Egun sozietate publikoak duen kapitalak ez dio aski onduak diren antolaketa aldeetarako emakida kontratuak eramateko aukera ematen, ez eta herrien eskumena sostengatzeko esku hartzeko ere hiri beroko sareetan inbestitu eta horien ustiatuz, ELENA egitaraua abian eman zenean uste zen bezala. Izan ere, hiri beroko edota antolaketako emakidak diruz eramatea bere gain hartzeko, bankuek gaien araberako eta duten arrisku mailaren araberako funts propioak izatea eskatzen baitute.
Alabaina, esku hartze molde horiek honako hauetarako behar dira:
- Bizitegien Tokiko Programaren (BTP-PLH) asmoen gauzatzeko eta, oro har, antolaketa jarduera publikoa azkarki indartzea eskatzen duen lurraldearen garapena kontrolatzeko asmo publikorako;
- Energia trantsizioaren alorrean, klima aldaketaren jokagaiei eta Euskal Klima, Aire, Energia Lurralde Planaren helburuei erantzuteko, energia berrizkuntzako eta energia berriztagarrien garapeneko proiektuak lurralde mailan masifikatzea, ekintza molde berriei esker eta esku hartze tresna eraginkorrak plantan emanez.
Bestalde, oraindik sozietate publikoaren kide ez diren eta, hartara, herrien eskumen diren proiektuetarako, hala nola diren hiri beroko sareak edota dituzten beren garapen proiektuetarako sozietate publikoa baliatu ezin duten zenbait euskal herrik akziodun izateko nahia adierazi dute.
Gogo beretik, Tokiko Sozietate Publikoaren esku hartzeak BIL TA GARBI Sindikatuak seinalaturiko beharrei erantzuteko aukera emanen luke.
Halatan, bada, Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren garapena eta lurraldearen alde daramatzan jardueren laguntzeko, kapitalaren eta akziodunen emendatzea egin beharko lirateke aldi berean, betiere sortu zenean ezarri zitzaizkion helburu politikoei erantzunen dion gobernantza mota pentsatuz.
Halatan, bada, honako asmo hauek daude:
- Tokiko Sozietate Publikoaren sozietate kapitala emendatzea, 100 euroko 28 840 akzio berri sortuz; horrek ekarriko luke sozietatearen kapitala honako kopuru honetara: 3 109 000 €;
- Lehenengo akziodunen lehentasunezko akzio hartze eskubidea ez erabiltzea;
- Euskal Hirigune Elkargoak kapital horretan duen parte hartzea 2 863 000 eurotan emendatzea, 28 630 akzio hartuz; horrek ekarriko luke elkargoaren parte hartze osoa honako kopuru honetara: 3 000 000 €, hau da 30 000 akzio;
- BIL-TA-GARBI Sindikatuak kapital horretan 15 000 eurotan parte hartzea, 150 akziorekin, bai eta ordezkaria izenda dezala Biltzar Bereziaren Sindikatuen Biltzarrean;
- Baigorriko Herriak kapital horretan 2000 eurotan parte hartzea, 20 akziorekin, bai eta ordezkaria izenda dezala Biltzar Berezian;
- Beskoitzeko Herriak kapital horretan 2000 eurotan parte hartzea, 20 akziorekin, bai eta ordezkaria izenda dezala Biltzar Berezian;
- Makeako Herriak kapital horretan 2000 eurotan parte hartzea, 20 akziorekin, bai eta ordezkaria izenda dezala Biltzar Berezian;
- Estatutu berriak eta Akziodunen Itun berria ezartzea;
- Administrazio Batzordearen osaera aldatzea: EHEk 11 ordezkariak atxikiko lituzke, Mugikortasunen Sindikatuaren lekua kenduko litzateke, eta Biltzar Bereziak 7 leku lituzke;
- Biltzar Bereziaren osaera aldatzea, akziodun berri bakoitzaren ordezkari berria izendatuz, bai eta Mugikortasunen Sindikatuaren ordezkari bat, bi biltzar sortuz: 6 ordezkariren biltzar bat Administrazio Batzordean herrientzat, eta ordezkari bakarraren biltzar bat bi sindikatu mistoentzat;
- Akziodunek biltzar nagusian bozkatzeko dituzten eskubideak aldatzea;
- Egungo akziodunen parte hartzea bertan behera uztea, salbu Euskal Elkargoarena.
2024ko ekainaren 27ko deliberamendu batez, Tokiko Sozietate Publikoaren biltzar nagusiak helburu horiei erantzuten dien bide orria onartu zuen.
Bide orri horren lehen etapan, Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren akziodun ez diren eta kide izan nahi duten kolektibitateek deliberamendua egin dezaten, sozietatearen kapitalean sartzeko duten asmoa adierazteko eta beren organo eragileari baimena emateko sozietatearekin kapital horretara lotzeko bideetaz eztabaida dezan (kapitalaren kopurua, bozkatze eskubidea, organoetan zenbat ordezkari…).
Hala da Baigorri, Beskoitze eta Makea herrien kasua. Deliberamendua egin dute, lehenak 2024ko uztailaren 15ean, bigarrenak, 2024ko irailaren 17an eta hirugarrenak 2024ko irailaren 24an.
Hala da ere BIL-TA-GARBI Sindikatuaren kasua, 2024ko uztailaren 17an egin duelarik deliberamendua.
Tokiko Sozietate Publikoaren Administrazio Batzordeak urriaren 3an egin zuen bere deliberamendua sozietatearen kapitalaren emendatzeko eta akziodun berrien sartzeko bideak ezartzeko. Administrazio Batzordeak kapitalaren emendatzeari buruzko txostena egin du, eta Tokiko Sozietate Publikoaren kontu mandatariak eginiko txostena, sozietatearen estatutuen proiektua eta akziodunen itunerako proiektua aurkeztu zaizkie administrariei bilkura horretan.
Sozietatearen kapitalera sartu nahi diren kolektibitateek berriz egin beharko dute deliberamendua, beren parte hartzearen kopurua zehazteko, Tokiko Sozietate Publikoaren estatutu berriak onartzeko eta akziodunen itunera lotzeko, Administrazio Batzordearen txostenaren eta kontu mandatariaren txostenen arabera.
Jadanik akziodun diren kolektibitateek eta kolektibitate elkargoek ere deliberamendua egin beharko dute sozietatearen kapitalaren emendatze horren onartzeko, kapitalera akziodun berrien sartzea onartzeko eta EHEren parte hartzearen emendatzearen onartzeko. Xede hori du, hain zuzen ere, deliberamendu honek.
Tokiko Sozietate Publikoaren Biltzar Nagusi Bereziak deliberamendua eginen du gero, sozietatearen dokumentazioaren aldaketa hori eta sozietatearen kapitalaren emendatzea behin betiko balidatzeko. Xedea biltzar nagusi bereziak 2024. urte hondarra baino lehen delibera dezala da.
Goian zehaztu deliberamendu prozesuaren ondoren, Tokiko Sozietate Publikoak egoki den hitzarmen oro ia barne lan gisa egiten ahalko du eta sozietatearen xedearekin bateragarri diren sozietate kideen proiektuak gauzatzeko behar diren higigarrien eragiketa oro, higiezinen eragiketa oro, eragiketa zibil oro, merkataritza edo industria eragiketa oro, eragiketa juridiko oro eta finantza eragiketa oro egiten ahalko du.
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia eta bereziki haren L. 1531-1 eta L. 1522-1 eta hurrengo artikuluak;
Ikusirik merkataritza kodea, bereziki L. 225-1 eta hurrengo artikuluak;
Ikusirik goian aipatu deliberamenduak;
Ikusirik Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren egungo estatutuak eta estatutu berrietarako proiektua;
Ikusirik Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren egungo Akziodunen Ituna eta Akziodunen Itun berrirako proiektua;
Ikusirik Ezohiko Biltzar Nagusiaren Administrazio Batzordearen txostena;
Ikusirik Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren kontu mandatariaren txostena;
Ikusirik Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren Ezohiko Biltzar Nagusiaren deliberamendu proiektua;
Txostengilearen azalpena entzunik,
Kontuan hartuz tokiko sozietate publikoek zuzenbide pribatuko sozietatearen abantailak dituela eta, hartara, antolaketa malguagoa, akziodun publikoen kontrolaren bermearekin batera;
Kontuan hartuz tokiko sozietate publikoek soilik kide diren lurralde kolektibitateen eta kolektibitate taldeen lurraldean diren akziodunen kontura behar dituztela beren jarduerak gauzatu;
Kontuan hartuz lurralde kolektibitateek eta beren akziodunen taldeek elkarturik behar dutela tokiko sozietate publikoen gaineko kontrola egin, beren zerbitzu berrien gainean egiten duten bezalaxe;
Kontuan hartuz Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoak garatzeko eta bere jarduna iraunkortzeko asmoa duela;
Kontuan hartuz Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoak akziodun berriek parte hartu ahal dezaten nahi duela, besteak beste kapital emendatze baten bidez eta akzio berriak sortuz, bai eta Euskal Hirigune Elkargoak sozietatearen kapitalean duen parte hartzea emendatuz ere;
Kontuan hartuz hastapeneko akziodunek ez dutela, akzio gehiago sortuz eta horrek dakartzan ondorioez sozietatearen kapitalaren emendatze horri loturik, harpidetzarako duten lehentasunezko eskubidea baliatzeko asmoa;
Kontuan hartuz Bil-ta-Garbi Sindikatuak Biltzar Bereziaren Sindikatuen Biltzarrean ordezkari bat izateko egin duen eskaria;
Kontuan hartuz herri sartu berriek ordezkari bana nahi dutela biltzar berezian ukan;
Kontuan hartuz aldatu behar direla Administrazio Batzordearen eta Biltzar Bereziaren osaerak;
Kontuan hartuz akzio bakoitzaren balioa 100 €koa dela, hala erabaki baitute parte direnek, Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren jarduna kontuan hartuz;
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Onartu du Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren sozietate kapitalaren emendatzea 28 840 akzio berri sortuz, akzio bakoitzaren balio nominala 100 eurotakoa delarik;
- Uko egin dio kapital emendatze horretan akzioak hartzeko duen lehentasunezko eskubidea erabiltzeari;
- Onartu du horrek dakarren diluzioa;
- Onartu du akzio berriak sortzeak eta duten balio nominalaren eguneratzeak dakarten sozietatearen 3 109 000 €ko kapital kopuru berria;
- Onartu du Baigorriko herriaren 2000 euroko parte hartzea, 100na euroko 20 akziorekin;
- Onartu du Beskoitzeko herriaren 2000 euroko parte hartzea, 100na euroko 20 akziorekin;
- Onartu du Makeako herriaren 2000 euroko parte hartzea, 100na euroko 20 akziorekin;
- Onartu du Bil-Ta-Garbi sindikatuaren parte hartzea 100na euroko balio nominaleko 150 akziorekin;
- Onartu du EHEk 28 630 akzio berri hartzea, 100na euroko balio nominalarekin;
- Izendatu du Herriaren ordezkari zuzena Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren Biltzar berezian:
- Chantal KEHRIG-COTTENCON andrearen hautagai dela jakinik,
- arauek agintzen dituzten bozketa eginik,
- bozketaren honako emaitza hau adierazi du:
- hautatutzat eman du Chantal KEHRIG-COTTENCON andrea Hendaia Herriaren ordezkari izan dadin Tokiko Sozietate Publikoaren Biltzar Berezian;
- onartu du estatutuen aldaketa eta, horren ondorioz, akziodunen ituna;
- baimena eman dio auzapez jaunari horretarako egin beharreko urraspide guztiak egin eta beharrezko diren dokumentu guztiak sina ditzan;
- baimena eman dio Euskal Herri Antolaketa Tokiko Sozietate Publikoaren ezohiko biltzar nagusian duen ordezkariari goian aipatu estatutu aldaketen alde bozka dezan;
- auzapez jaunari deliberamendu honen gauzatzeko hartu beharreko neurri guztiak hartzeko ahalmen oro eman dio;
- dio deliberamendu hau Pirinio Atlantikoetako prefet jaunari jakinaraziko zaiola.
AHO BATEZ ONETSIA –
151.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: ERREPUBLIKA PLAZAREN ANTOLAKETA LANAK DIRELA ETA ONEZ ONEAN KALTEORDAINAK EMATEKO BATZORDEAREN BARNE ARAUDIA ALDATZEA
TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.
ZK.: 151.2024
2023ko urriaren 18ko 152.2023 zk. deliberamenduaren bidez, Hendaiako Herri Kontseiluak Errepublika plazaren antolaketa lanak direla eta onez onean kalteordainak emateko batzordea sortzea baimendu zuen eta batzorde horren barne araudiaren proiektua onartu.
Aipatu lan horien garrantzia eta inguruan dauden saltegien jardunean duten eragina kontuan hartuz, Herriak batzorde hori sortu zuen, horren harira kalteren bat frogatuko duten merkatari eta eskulangileen kalteordain eskariak aztertzeko xedez.
Kontuan hartuz batzordeak 2024ko urriaren 10ean hirugarren aldiz bildu eta hor ikusi zutela onez onean kalteordainak emateko batzordearen barne araudia aldatu behar zela, bereziki 7. artikulua, kalteordainen aldian (2023ko urri-azaroa eta 2024ko urtarriletik ekain bitarte) aitzineko aldi berdinean baino gehiago hetsi duten saltegiei beherapen osagarria ezartzeko aukera sortzeko eta, halere, 5 eguneko muga onartzen dela.
Onez onean kalteordainak emateko batzordearen barne araudiaren gainerako artikuluak ez dira aldatzen.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- aldeko iritzia eman dio onez onean kalteordainak emateko batzordearen barne araudia aldatzeari, goian zehaztu bezala eta deliberamendu honi loturiko barne araudi aldatuan idatzi hitzetan.
AHO BATEZ ONETSIA –
152.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: ERREPUBLIKA PLAZAREN ANTOLAKETAREN HARIRA, ONEZ ONEAN KALTEORDAINAK EMATEA
TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.
ZK.: 152.2024
Ikusirik 2023ko urriaren 25eko 152-2023 deliberamendua Errepublika plazaren antolaketari loturik onez onean kalteordainak emateko batzordea sortzeari buruzkoa,
Ikusirik onez onean kalteordainak emateko batzordearen 2024ko urriaren 10eko iritzia,
Kontuan hartuz PIARRES sozietateak, LARIQUE (VAPPLE STORE) sozietateak, FAVELA HENDAYE sozietateak, LOVI sozietateak, BIDASOA JATETXEA sozietateak, SELAS PHARMACIE FRANCO ESPAGNOLE sozietateak eta TOYOS BIXENTE (TTIKI) sozietateak egin dituzten eskariak,
Aipatu lan horien garrantzia eta inguruan dauden saltegien jardunean duten eragina kontuan hartuz, Herriak batzorde hori sortu zuen, horren harira kalteren bat frogatuko duten merkatari eta eskulangileen kalteordain eskariak aztertzeko xedez.
Aurkeztu diren dosierrak bideratzeak erakutsi du ezen LARIQUE (VAPPLE STORE) eta PIARRES, BIDASOA JATETXEA sozietateen eskariak ez direla, bere horretan onargarriak eta horien gaineko informazio osagarriak behar direla.
SELAS PHARMACIE FRANCO ESPAGNOLE sozietatearen dosierrak ez du apaldu zaion negozio kopururik aurkezten eta, hartara, ezin du negozio kopuruaren apaltzeagatiko kalteordainik jaso.
FAVELA HENDAYE, LOVI eta TOYOS BIXENTE (TTIKI) sozietateen dosierrek jaso dezakete barne araudian aurreikusten den gisako kalteordaina.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- eman dio, onez onean, 20 468,64 €ko behin betiko kalteordaina TOYOS BIXENTE sozietateari (TTIKIrentzat) (TOYOS BIXENTE sozietateak jaso zuen jadanik 2024ko uztailean 12 386,09 €ko kopurua),
- eman dio, onez onean, 15 374,61 €ko behin betiko kalteordaina FAVELA HENDAYE sozietateari (FAVELA HENDAYE sozietateak jaso zuen jadanik 11 064,92 €ko kopurua),
- eman dio, onez onean, 6782,83 €ko behin betiko kalteordaina LOVI sozietateari,
- baimena eman dio auzapezari horri loturiko agiri oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
153.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: NEFLE PROIEKTUA – GELTOKI AUZOKO AMA ESKOLA
TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.
ZK.: 153.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik 2023ko finantzen legea, bereziki 186. artikulua,
Kontuan hartuz errektore andrea batzordeburu duen pedagogia proiektuen batzordearen iritzia,
Kontuan hartuz Geltoki auzoko ama eskolak aurkezturiko pedagogia proiektua,
Kontuan hartuz herriak hendaiar eskolen pedagogia proiektuen plantan ematearen faboratzaile behar duela izan,
Geltoki auzoko ama eskolaren irakasle taldeak proiektu bat aurkeztu du «Notre Ecole Faisons La Ensemble (NEFLE)» deitu baliabidearen harira, eta Bordeleko Akademiak onartu du proiektua.
Honako helburu hauek ditu:
- eskola zailtasunen aurka borrokatzea,
- ikasleei eskaini arreta hobetzea molde familiarrean bizituriko euskarrien ezagutzaren bitartez,
- ikasketei zentzua ematea,
- gizarte eta kultura determinismoa gainditzea,
- eskola-familia arteko lotura hobetzea,
- gizarte eta lurralde izendapen behartuen aurka borrokatzea.
Hautatu den proiektuaren kostua: 2936,86 €. Horren egiteko, akademiarekin adostu da Herriak aitzinatuko duela dirua eta akademiak itzuliko diola gero.
Horren egiteko, honi loturiko hitzarmena sinatu behar da.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- baimena eman dio auzapez jaunari Geltoki auzoko eskolaren NEFLE proiektuari dagokion hitzarmena sina dezan,
- baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
154.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: ORDUTEGI EGOKITUAK DITUEN EUSKAL DANTZA ETA MUSIKA IKASKETA – DENENTZAT GIZARTE ZENTROAREN ARTE SORKUNTZA ETA IRAKASKUNTZARAKO ARETOA UZTEA
TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.
ZK.: 154.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik 2002ko uztailaren 31ko agindua (2002-8-8ko egunkari ofiziala; 31 aldizkari ofiziala, 2002-8-29koa),
Ikusirik 2007ko urtarrilaren 18ko 2007-020 zk. zirkularra (4. aldizkari ofiziala, 2007-1-25ekoa),
Ikusirik 2002ko abuztuaren 2ko 2002-165 zk. zirkularra (31. aldizkari ofiziala, 2002-8-29koa),
Ikusirik 2006ko ekainaren 22ko agindua (2006-7-4ko egunkari ofiziala; 30. aldizkari ofiziala, 2006ko uztailaren 27koa),
Ikusirik 2010eko ekainaren 4 agindua (2010-9-17ko egunkari ofiziala; 37. aldizkari ofiziala, 2010eko urriaren 14koa),
Ikusirik auzapez jaunak honako hau azalduz egin txostena:
Kontuan hartuz ordutegi egokituak dituen ikasketa aukera ederra dela gure herriko haurren arte eta kultura heziketarako,
Kontuan hartuz euskal kultura balioan emateko eta partekatzea bultzatzeko nahia,
Ordutegi egokitua duten musika, dantza edota antzerkiko ikasketek ematen diete, arte jardunetan interesaturik diren ikasleei, eskola formakuntza orokorraz gain, formakuntza berezia jasotzeko aukera musika, dantza eta antzerkiaren alorretan, horietan loratzeko aukera handienak bermatzeko baldintzetan. Formakuntza horren xedea agerian diren arte gaitasunak garatzea da, hortik amateur jardunetarako edo profesionalizatze bidea irekitzen direlarik, Kultura ministerioak argitaraturiko pedagogia orientabide eskemari jarraikiz.
Kontuan hartuz arte irakasketa eta sorkuntza aretoa Hendaiako Denentzat Gizarte Zentrotik hurbil dela, eskola aldian arte irakaskuntzako eskaintza bat egin zaie Robert Boulaert eskolako ikasleei, euskal dantza eta musiken inguruan.
Proiektu hori bost partaide hauen lankidetzari esker sortu ahal izan da:
- Hendaiako Herria,
- Hezkuntza Ministerioa, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Zerbitzuen Zuzendaritza,
- Iparraldeko Maurice Ravel Kontserbatorioa,
- Intzura eta Pausuko Eskolen Herriarteko Sindikatua,
- Baserrialdeetako Musika Zentroen Nazio Federazioa.
Ordutegi egokituak dituen ikasketa hautagai aurkezten den ikasle orori da zabalik.
Ikasle guztiak berdin tratatuko dituzte Hendaiako udal zerbitzuek, zeinahi delarik ere bizilekuaren herria. Gisa berean, kontserbatorioan izen ematearen gasturik ez du ordaindu beharko (ikasgai nagusiari loturiko jardueretarako soilik).
Ikasketa Robert Boulaert eskolan eginen da eta euskal dantza eta musikei buruzkoa izanen da lehenengo mailako hirugarren urtetik gorako ikasleentzat, eta euskal dantza eta musiken ezagutzeko ikastaroak eskolako lehenengo mailako lehen eta bigarren urteetako ikasle ororentzat.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Ordutegi egokituak dituzten Robwert Boulaert lehen mailako eskolaren ikasketen eskura eman du Denentzt Gizarte Zentroaren arte irakasketa eta sorkuntza aretoa,
- Baimena eman dio auzapez jaunari ordutegi egokitua duten Robert Boulaert eskolako ikasketen funtzionamenduari buruzko hitzarmena, honi loturiko eranskinean ageri bezala, sina dezan,
- Baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
155.2024 zk.
DELIBERAMENDUA
GAIA: AXUT! KONPAINIAREKIN HITZARMENAK LOTZEA
TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS-ADURIAGA and.
Hendaiako Herriak kultura politika engaiatua darama kultura sailaren bidez daramatzan proiektuak garatuz eta herrian kokaturiko konpainia profesionalak sostengatuz.
Aldi berean, Antzerki arte adarra egituratzeko xedez, Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) arte konpainiak sostengatzeko politika darama, haien egituratzea, garatzea eta lurraldean errotzea faboratzeko. Horren egiteko, hainbat aldetako helburu eta bitartekoen hitzarmena sinatzen du urtebetetik hiru urte bitarteko aldi baterako, zeinean, gutxienez, Elkargoko kide den herri bat izan behar da partaide.
Politika osagarri horietan oin harturik, EHEk Hendaiako herriari eskatu dio 2021az geroztik Hendaian kokaturik den Axut! Kolektiboarekin bereziki hiru aldeko helburu hitzarmena sina dezaten. Kolektiboaren kideak lau pertsona dira (2 artista, administrari 1 eta bitartekari 1).
Egungo gaietaz mintzatzeko hautua egin duenez, kolektiboak antzerki dokumentatua garatu du urte gutxiotan, arte eta kultura heziketa sendo batekin gainera.
Hendaiako Herriak, arte proiektu horien osagarri eta bere kultura politikaren gauzatzearen harira, gazteentzako bitartekaritza jarduerak eta gazteen artean euskara balia dadin bultzatuko duten arte sorkuntzak gara ditzan eskatu dio bereziki kolektiboari.
Helburua bereziki arte alorrean sektoreak dituen beharretaz ohartzea da, bai eta herritar euskaldunei euskara transmititu, erabili eta garatzeko jokagaien mailan izanen den eskaintza egitea.
Horrez gain, Hendaiako Herriak berritu eta zehaztu egiten du Itsas Hiribidearen 117-119 zenbakietan den Hazi Gazia lokalaren erabiltzeko hitzarmena. Lokala urririk uzten zaio onuradunari 30m2 zabal den administrazio lokalari dagokionean, eta bilkura gela eta sukalde partekatua erabiltzeko aukera ere ematen zaio.
Gogoan hartu, herriak proiektu berriak bultzatzeko Arte Haztegirako duela lokala eta, hartara, horren erabilera ez dela hor orain diren kultura elkarteentzat betirako utzia.
Goian aipaturikoak ikusirik, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari :
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Onartu du EHErekin batera sinaturiko 2024-2026 helburu eta bitartekoen hitzarmenak dioena,
- Onartu du Hazi Gazia lokala erabiltzeko Axut! kolektiboarekin sinaturiko hitzarmenak dioena,
- Baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
156.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: CLUB DE NATATION HENDAYAIS (CNH) HENDAIAKO IGERIKETA KLUBAREN ALDEKO EZOHIKO DIRULAGUNTZA
TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.
ZK.: 156.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik 2000ko apirilaren 12ko legea herritarrek administrazioekiko harremanetan dituzten eskubideei buruzkoa,
Kontuan hartuz Herriari iruditzen zaiola igerian ikastea eta jardutea lehentasunezko jarduerak direla gure herriaren ezaugarriak kontuan harturik,
Kontuan hartuz Hendaiako igeriketa klubak proposatzen dituen jarduerak ororen onerako direla, hendaiarrei proposatzen zaizkien aisialdi jarduerak garatzen laguntzen baitute,
Igerilekua hetsi denez, Hendaiako igeriketa klubaren jarduna atxikitzeko (CNH), iaz bezala, inguruko igerilekuetara jo du klubak (Irun, Hondarribia eta Lesaka) bere igerilariei zerbitzua emateko aukera emanen dien egutegi bat ezarri nahiz.
Iazko sasoian klubak ukan zituen emaitza onen ondorioz, pentsa liteke heldu den ikasturterako iaz bezainbeste jendek edo gehiagok emanen dutela izana.
Klubak kiroldegietan igeri askak alokatu beharrak eta lehiaketei loturiko gastuek anitzez handiago egiten dute klubak, bere aurrekontuari begira, egin behar duen gastua.
26 000 €ko ezohiko dirulaguntza batek emanen lioke klubari hor dituen gastu gehigarriei aurre egiteko bidea.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Hendaiako Igeriketa Klubari (CNH) 26 000 €ko ezohiko dirulaguntza eman dio.
- Baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
157.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: HEGOA ARETOA AFPA DELAKOARI UZTEA, “LA PROMO 16-18” DEITU BALIABIDEA LAGUNTZEKO
TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.
ZK.: 157.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik 2019ko uztailaren 26ko 2019-791 Legea Konfiantzaren Eskolaren Aldekoa,
Kontuan hartuz formakuntza baitezpadakoa zaiola gazte orori adinez nagusi izan arte,
Kontuan hartuz herriak aterabideak eskaini nahi dizkiela herriko gazteei beraien formakuntzaren harira,
Kontuan hartuz «La promo 16-18» baliabidea eskolan amore emana duten gazteak laguntzeko elementua izan daitekeela,
Formakuntzaren betebeharraren harira, “Gazte 1, aterabide 1” planak Helduen Lanbide Formakuntzarako Nazio Agentziak (AFPA) daraman lau hilabeteko egitarau bat aurreikusten du eskola utzia duten gazteentzat.
Egitarau horren xedea gazteei berriz konfiantza ematea da eta “La Promo 16-18” deitzen da.
Helduen Lanbide Heziketarako Nazio Agentziaren esku utzi den zerbitzu publikoko misioa da, Tokiko Misioaren jarraipen ibilbidearen barnean.
Gure lurraldean bi partzuer horiek daramaten elkarlan horren harira, baliabide hori gure herrian heda dadin nahi da.
Ikasketak utziak dituzten 16 eta 18 urte arteko gazteei 13 astetako ibilbide pertsonalizatua proposatzen die, lanbide proiektu iraunkorra eraikitzeko. Lanbideak eta lanbide ibilbideak ezagutzeko aukera ematen die, beren buruaren estimua, talde kohesioa, aritzeko gaitasuna… ere landuz.
Baliabide horrek eraman dezake gaztea egun Hendaian Lan Eko zentroaren bidez garatzen ari den Bigarren Aukeraren Eskolaren proiektuan sartzera.
Bi partzuerrek Tokiko Misioan diren eta saio horretan parte hartzen ahalko duten zenbait gazte identifikatu dituzte.
Horren harira, lanbide formakuntzarako agentziak (AFPA) guregana jo du baliabide horren hartzeko aukerak azter ditzagun. Aukerak aztertu eta ikusi dugu Antton Abadia biltzar zentroaren «Hegoa» aretoa utz genezakeela horretarako.
Saioak 10 leku ditu eta 2024ko azaroaren 4tik 2025eko otsailaren 13 bitartean eginen da.
Udal aretoen egungo alokairu tarifak ikusirik, lanbide formakuntzarako agentziari egunean 150 € fakturatu beharko genizkioke areto horretarako, baina baliabide horrek egiten duen zerbitzu publikoa ikusirik, proposatu da elkarteei proposatzen zaien tarifa (egunean 50 €) erabil dezagun.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Lanbide formakuntzarako nazio agentziari (AFPA) egunean 50 euroko tarifa aplikatuko dio «La Promo 16-18» baliabidea gauza dezan,
- baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan
AHO BATEZ ONETSIA –
158.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: LANPOSTU IRAUNKORREN TAULAREN 8. EGUNERATZEA
TXOSTENGILEA: Itziar AIZPURU and.
ZK.: 158.2024
Ikusirik Funtzio Publikoaren Kode Nagusia,
Ikusirik lanpostuen eta langileen taula,
Kontuan hartuz ADS bideratzailearen lanpostua administrazio laguntzaileen eta lurralde idazlarien lanpostuen gaineko 2024ko ekainaren 24ko deliberamendu batez sortu genuela,
Kontuan hartuz lanpostu iraunkorra lurralde teknikarien lanpostu esparrura hedatu behar dela (B kategoria), dosierren konplexatasuna eta teknikotasuna areagotu baita,
Biltzarrari proposatu zaio Hirigintza Saileko ADS bideratzaile lanpostua lurralde teknikarien lanpostu esparrura pasa dezan, lanaldi osoan, eta lanpostuen taula horren arabera osa dadin.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- erabaki du ADS bideratzaile lanpostua lurralde teknikarien lanpostu esparrura hedatzea (B kategoria),
- baimena eman dio auzapez jaunari dosierrari loturiko dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA –
159.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: HERRIAREN ARETOEN 2025RAKO TARIFAK
TXOSTENGILEA: Laurent PELEGRIN-ARAMENDY j.
ZK.: 159.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia,
Ikusirik Pertsona Publikoen Jabetzaren Kode Nagusia,
Kontuan hartuz Herriak elkarte bizitza lagundu eta tokiko ekintzak bultzatu nahi dituela,
Kontuan hartuz Herriaren aretoak uzteak herritarren elkarte edota bestelako egituren bidezko gizarte jarduna faboratzen duela,
Kontuan hartuz erabiltzaileek egiten duten diru ekarpenak lokalen gastuak berdintzen laguntzen duela,
Kontuan hartuz udal aretoak uzteko 2025eko urtarrilaren lehenetik goitiko tarifak finkatzeko deliberatu behar dela,
Herriak baditu erabiltzaile zenbaiten esku (enpresak, eskolak, elkarteak, kolektibitateak…) uzten dituen aretoak.
Erabiltzen diren tarifak eskaria egiten duten egitura horien estatusaren arabera eta aretoen neurriaren arabera aldatzen dira.
Herriak 2024an erabilitako tarifak atxikiko ditu Hendaiako elkarte eta eskolentzat.
PROPOSATURIKO TARIFAK
- Lehen multzo batean, areto handienak ditugu: Gaztelu Aretoa, Mendi Zolan, Varietes, Hondarraitz klub egoitza, A. Abadia entzunaretoa eta Denentzat multzoaren arte irakaskuntzako aretoak. Antzeko izarikoak dira eta zerbitzu interesgarriak dituzte areto horiek guztiek eta tarifa berdinak ukanen lituzkete.
- Bigarren multzoak areto txikienak ditugu: Hegoa, Iratze eta Biper A. Abadia eta Autoportuko bilkura aretoa.
ARETO HANDIAK
GAZTELU ARETOA:
250 m² + 48 m² (taulagaina) eta 170 m² + 20 m² (ostatua)
1. Diru sarrerak dakartzaten ekitaldiak
- Etxe behereko aretoa + Sotoa
- Egunerako prezioa: 510 €
- Astebururako prezioa: 1020 €
- Baratzearen mailako aretoa + aretoaren ostatua
- Egunerako prezioa: 510 €
- Astebururako prezioa: 1020 €
- Aretoetako bat profesional pribatuei alokatzea
- Egunerako prezioa: 1020 €
- Astebururako prezioa: 2040 €
- Bulegoaren alokairua
- Soilik areto bati loturik: 100 €
2. Jardun nagusia Hendaian duen elkarte batek edo Hendaiako ikastetxe batek antolaturiko ekitaldiak
- Diru sartzerik GABEko ekintza
- Egunerako prezioa/aretoa: 50 €
- Astebururako prezioa/aretoa: 100 €
- Lehen mailako ikastetxea/karitatezkoa: Urririk
- Diru sarrera DUEN ekintza
- Egun erdirako prezioa/aretoa: 125 €
- Egunerako prezioa/aretoa: 250 €
3. Hainbat
- Aldagelen alokairua
- Ikuskizun bati loturik bakarrik: Urririk
- Erakusketetarako baratze mailako aretoa uztea
- Erakusketa (sarrera urririk): Urririk
- Kaudimenak
- Areto bakoitzaren alokatzerakoan: 1500 €
- Giltzak edo txartelak uztearen kaudimena: 50 €
MENDI ZOLAN ETA VARIETES
Lehena 200 m² = 47 m² (taulagaina) + 162 leku mailetan eta 80 m² (taulagaina) + 280 jarleku.
1. Jarduna nagusiki Hendaian daramaten elkarteentzat eta Hendaiako ikastetxeentzat
- Diru sarrerarik GABEKO ekintza
- Egun erdirako prezioa: 50 €
- Egunerako prezioa: 50 €
- Lehen mailako ikastetxea / karitatezkoa: Urririk
- Diru sarrera DUEN ekintza
- Egun erdirako prezioa: 125 €
- Egunerako prezioa: 250 €
2. Profesional pribatuei alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 550 €
- Egunerako prezioa: 1100 €
3. 1 eta 2 kasuetakoa ez den beste nornahiri alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 300 €
- Egunerako prezioa: 600 €
ABADIA BILTZAR ZENTROAREN ENTZUNARETOA
245 m² = 30 m² (Taulagaina) – 304 jarleku
1. Jarduna nagusiki Hendaian daramaten elkarteentzat eta Hendaiako ikastetxeentzat
- Diru sarrerarik GABEKO ekintza
- Egun erdirako prezioa: 50 €
- Egunerako prezioa: 50 €
- Lehen mailako ikastetxea / karitatezkoa: Urririk
- Diru sarrera DUEN ekintza
- Egun erdirako prezioa: 125 €
- Egunerako prezioa: 250 €
2. Profesional pribatuei alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 550 €
- Egunerako prezioa: 1100 €
3. 1 eta 2 kasuetakoa ez den beste nornahiri alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 300 €
- Egunerako prezioa: 600 €
HONDARRAITZ KLUB EGOITZA
353 m² (oro barne)
Areto hori Ekitaldiak-Bestak Sailak Kirol Sailarekin elkarlan hertsian kudeatuko du. Egutegi partekatua sortuko dute alokatzeen koordinatzeko. Ekitaldiak-Bestal Sailak fakturatuko du.
1. Jarduna nagusiki Hendaian daramaten elkarteentzat eta Hendaiako ikastetxeentzat
- Diru sarrerarik GABEKO ekintza
- Egun erdirako prezioa: 50 €
- Egunerako prezioa: 50 €
- Lehen mailako ikastetxea / karitatezkoa: Urririk
- Diru sarrera DUEN ekintza
- Egun erdirako prezioa: 125 €
- Egunerako prezioa: 250 €
2. Hondarraitz kirol zelaien erabilerari loturiko animazio publikoa eginen duten elkarteentzat
- Aretoa behar duen kirol jarduna (biltegi, txartel salmenta…)
- Egunerako edo egun erdirako: Urririk
3. Profesional pribatuei alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 550 €
- Egunerako prezioa: 1100 €
4. 1 eta 2 kasuetakoa ez den beste nornahiri alokatzea
- Egun erdirako prezioa: 300 €
- Egunerako prezioa: 550 €
DENENTZAT MULTZOAREN ARTE IRAKASKUNTZAKO ARETOAK
190 m²
Areto horiek arte irakaskuntzarako pentsatuak badira ere, bestelako jardueretarako eska litezke ere batzuetan. Enpresei tarifa hauek aplikatzea proposatu da:
- Ordukako prezioa: 50 €
- Egun erdirako prezioa: 200 €
- Egunerako prezioa: 400 €
ARETO TXIKIAK
ABADIA BILTZAR ZENTROA
Hegoa (91 m²), Iratze eta Biper (bakoitzak 41 m²)
HEGOA aretoa (91 m²)
70 leku antzoki moldean eta 26 leku U moldean
1. Jarduna nagusiki Hendaian daramaten elkarteentzat eta Hendaiako ikastetxeentzat
- Diru sarrerarik GABEKO ekintza
- Egun erdirako prezioa: 50 €
- Egunerako prezioa: 50 €
- Lehen mailako ikastetxea / karitatezkoa: Urririk
- Diru sarrera DUEN ekintza
- Egun erdirako prezioa: 80 €
- Egunerako prezioa: 125 €
TEKNIKARIEN ETA GARBILEKUEN TARIFAK
- Teknikari bat uzteko (zati ezineko orduka): 40 €
- Lokalak garbitzeko gastuak (zati ezineko orduka): 40 €
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Onartu ditu 2025eko urtarrilaren lehenetik goiti aplikatuko diren kopuru horiek,
- Baimena eman dio auzapez jaunari, lehen aipatu bezala, lokalak urririk uzteko,
- baimena eman dio auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sina dezan
ADIERAZI BOZ GUZTIEZ ONETSIA – 6 ABSTENTZIO : MANTEROLA jauna, LEGARDINIER anderea, ARZELUS-ARAMENDI jauna, NAVARRON anderea, MARTIARENA-GARAT jauna eta COTINAT anderea –
160.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: BIDE ETA LEKU AMANKOMUN PRIBATUAK HENDAIAKO HERRIAREN ESKUETAN UZTEA
TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.
ZK.: 160.2024
Kontuan hartuz ASL deiturikoek egin eskari anitz ditugula etxe multzo pribatuen bide, sare eta leku partekatuak Herriari leku publiko gisa uzteko, urraspide horiek gidatzen dituzten printzipio nagusiak zehaztu behar ditugu,
Kontuan hartuz Hendaiako Herriaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren arteko eskualdaketa jarraituak,
Hemen beherean aipatu printzipio orokorrek ez dute zertan ekarriko leku horiek herriaren leku publiko bihurtzea, baina finkatzen dute zein baldintza behar diren bete jabetza aldaketa horiek «Lanak eta Hirigintza» batzordeak azter ditzan, gero Herri Kontseiluak erabaki dezan.
Oro har, etxe multzo baten leku partekatuak jabetzaz aldatzeko eskaria ezinen da lanen bururatze adierazpenetik 5 urte baino lehen aurkeztu. Epe horrek bermatzen du bide eta sare lanak ongi eginak direla eta denboran zehar ongi atxiki direla.
- Bide eta leku partekatuen kasuetan (plazatxoak, aparkalekuak, oinezko eta txirrinduen bideak etc…):
- Bideak bide publiko baten edo herri lursail pribatu baten jarraipena behar dira izan. Onenean, bide horiek ez daitezela bide itsuak izan, herriarentzat eta erabiltzaileentzat, lurralde sareztapenari dagokionean, interes gutxikoak baitira horiek,
- Bidera eta emaniko lekuetara jabari publikotik sartzea inolako trabarik gabea (xeila, ataxka, etab…) izan behar da,
- Bideen geometria eta asmakuntza ofizioko arauetan eginak behar dira izan (adibidez, bide segurtasunerako ministerioarteko zuzentarauak), eta erabilererako egokiak (zirkulazio norabidearen araberako zabalera, aparkalekuen eta maniobra egiteko lekuen izaria, euri uraren bilketa lasterra, etab…),
- Bidearen planoa eragina zehazturik (1/200 eskala, eta 1/50 zenbait xehetasunetarako) eman beharko da eskaria aztertuko bada,
- Gai diren eremuen zehazteko lur neurtze dokumentua eman beharko da eskaria aztertuko bada,
- Jabez aldatu nahi diren lekuen eta bideek mugigarritasun urrikoentzat duten helgarritasuna azaltzen duen planoa aurkeztu beharko du eskatzaileak. Plan horretan agertu beharko dira helgarritasun arauak betetzen ez dituzten puntu guztiak (bidearen zabalera, bideeen zeharkako profila, MUP aparkalekuen kopurua, etab),
- Sare guztien loturaren planoa: Argindarra, gasa, telekomunikazioak, argiteria publikoa, edateko ura, ur zikina, euri ura, urtegiak,
- Estatus publikoa duten eta igarotze zorra duten sareen esleipendunen ziurtagiria, azken 5 urteotan izan diren ezbeharren nondik norakoa azalduz,
- Herriaren Zerbitzu Teknikoen iritzia bideek, espaloiek, seinaletika bertikal eta horizontalek eta hiri altzariek jabetza aldatze unean duten egoera azalduz (lehertzerik, arrakalarik, andeatze berezirik eta abar, ez izatea),
- Jabetza aldatuko zaien bide hornikuntza guztien fitxa teknikoa (bide estoldak, zutoinak, babes makilak, xeilak, abiadura moteltzekoak, etab…). Herriak hiri altzari horietako elementuak, egoera onean ez badira edota arauekin edota herrian kokatu ohi den materialarekin koherentzian izan daitezen, leku horien eskualdaketa egin aitzin berritu ditzan eska diezaioke jabeari.
- Berdeguneak:
- Etxe multzoen berdeguneak ezinen dira jabe aldaketa horretan sartu. Leku horien zaintza etxe multzoaren kudeatzailearen kargura geratu beharko da.
- Haurrentzako jostalekuak:
- Haurrentzako jostalekuak ezinen dira jabe aldaketa horretan sartu. Jostaleku horien zaintza etxe multzoaren kudeatzailearen kargura geratu beharko da.
- Edateko uraren banaketa sarea:
- Sare horren kudeaketa elkargoaren eskumena da,
- Eskatzailea Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuekin beharko da harremanetan jarri sare pribatu horiek jabari publikoaren esku uzteko bete behar diren baldintzak ezagutzeko (loturen planoak, erabili diren elementuen xehetasunak eta fitxa teknikoak, etab.),
- Etxe multzo baten bideak eta leku partekatuak jabez aldatuz gero, edateko uraren banaketa sarea Euskal Hirigune Elkargoaren esku behar da utzi. Sarearen kudeatzailea izanen da, emakidadun den bezainbatean, sare horretan, jabez aldatu ondoren, esku hartzeko baimena duen bakarra, hala zaintza eragiketa arrunten egiteko nola, kontrola eta egin beharko liratekeen konponketen egiteko, herri bideen araudiak dioenari jarraikiz. Herriak ez du inongo sare zor «pribaturik» baimentzen ahalko.
- Ur zikinaren bilketa sarea:
- Sare horren kudeaketa elkargoaren eskumena da,
- Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuei egin beharko die zuzenean eskaria eskatzaileak, sare pribatu horiek jabari publikora ekartzeko baldintzak ezagutzeko (lotura planoak, kamara pasabideak, gauzaturiko elementuen xehetasunak eta fitxa teknikoak, etab.),
Etxe multzo baten bideak eta leku partekatuak jabez aldatuz gero, ur zikinaren bilketa sarea Euskal Hirigune Elkargoaren esku utzi behar da. Sarearen kudeatzailea, emakidadun den bezainbatean, izanen da sare horretan aritzeko baimenduriko bakarra jabetzaren aldaketa egin ondoren, hala zaintza eragiketa arrunten egiteko nola kontrola eta egin beharreko konponketen egiteko ere, herri bideen araudiari jarraikiz. Herriak ezinen du inongo zor «pribaturik» baimendu.
- Euri uraren bilketa sarea:
- Sare horren kudeaketa elkargoaren eskumena da,
- Eskatzailea Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuekin beharko da harremanetan jarri sare pribatu horiek jabari publikoaren esku uzteko bete behar diren baldintzak ezagutzeko (loturen planoak, erabili diren elementuen xehetasunak eta fitxa teknikoak, etab.),
- Etxe multzo baten bideak eta leku partekatuak jabez aldatuz gero, euri uraren banaketa sarea Euskal Hirigune Elkargoaren esku behar da utzi. Sarearen kudeatzailea izanen da, emakidadun den bezainbatean, sare horretan, jabez aldatu ondoren, esku hartzeko baimena duen bakarra, hala zaintza eragiketa arrunten egiteko nola, kontrola eta egin beharko liratekeen konponketen egiteko, herri bideen araudiak dioenari jarraikiz. Herriak ez du inongo sare zor «pribaturik» baimentzen ahalko.
- Sare horri loturiko aireko begiak (burdin hesiak, karrikako estoldak, etab…) bide elementuak dira beti. Halatan, bada, Hendaiako Herriaren zerbitzu teknikoek zainduko dituzte.
- Euri uraren urtegiak (aire zabalekoak edo lurpekoak):
- Euri uraren emaria kontrolatzeko hornikuntza horiek elkargoaren «euri uraren kudeaketa» eskumenari zuzenean loturik direnez, jabari publikora sartu beharko dira. Hartara, euri uraren bilketa sareak goian aipatu bezala, Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuek onartu beharko dituzte.
- Argiteria publikoaren sarea:
Dosierrak aztertuak izan daitezen honako dokumentu hauek ekarri beharko dira:- Sarearen loturen eta horri loturiko hornikuntzen planoa (kokapena «x, y, z» bidez, «A» zehazte maila – ziurgabetasuna 0.5 m baino apalagoa),
- Instalazioaren arauzkotasunaren ziurtagiria aurkeztea,
- Baimenduriko bulego batek egin arauzkotasun ziurtagiria aurkeztea:
- Argitze puntuen arauzkotasun elektrikoa,
- Argi masten egonkortasun mekanikoaren kontrola,
- Azken 5 urteotako argindar kontsumoen egoera aurkeztea,
- Zerbitzu teknikoek sarearen eta argiztapen hornikuntzen kontserbazio egoerari buruz eman iritzia (ganderailuen egonkortasun mekanikoaren egoera, argi puntu bakoitzaren xehetasuna, etab…),
- Gauzaturiko hornikuntza ororen fitxa teknikoak, hornitzaileen erreferentziekin. Hendaiako Herriko Etxeak eska liezaioke jabeari, egoera onean ez badira edo arauekin edo herrian erabili ohi den materialarekin koherentzian emateko, argiteria publikoko hornikuntza horiek jabetza eskuz aldatu aitzin berritu ditzan.
- Suteen aurka borrokatzeko hornikuntzak (sute ahoak, erreserba urtegi eta olanak):
- Sute segurtasuna herrien eskumena denez, hornikuntza horiek jabari publikora aldatuko dira,
- Elementu horiek leku eskualdatuen loturen planoan kokatzea,
- Baimenduriko kontrolatzaile batek egin emari eta presio arauzkotasun ziurtagiria aurkeztea,
- Zerbitzu teknikoek suteen aurka borrokatzeko hornikuntzen kontserbazio egoeraz eman iritzia,
- Gauzaturiko hornikuntza ororen fitxa teknikoak, hornitzaileen erreferentziekin. Hendaiako Herriko Etxeak eska liezaioke jabeari, egoera onean ez badira edo arauekin edo herrian erabili ohi den materialarekin koherentzian emateko, argiteria publiko hornikuntza horiek jabetza eskuz aldatu aitzin berritu ditzan.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Onartu ditu bide eta hornikuntza partekatuak Herriari eskualdatzeko molde horien printzipioak, ASL direlakoek Hendaiako Herriari eginen dizkioten eskarien aztertzeko.
AHO BATEZ ONETSIA –
161.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: KARRIKEI, HIRIBIDEEI ETA KARRIKA ITSUEI IZENA EMAN EDOTA ALDATZEA
TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.
ZK.: 161.2024
Ikusirik Lurralde Kolektibitateen L. 2121-30, L. 2212-1, L. 2212-2 eta L. 2213-28 artikuluak,
Kontuan hartuz aurkitzeko errazago egiteko komeni duela, hala sokorri zerbitzuentzat (SAMU, suhiltzaileak, jendarmeak, helbideak atzeman behar eta atzematen zail baitzaie), nola posta zerbitzuaren postarientzat eta beste zerbitzu publiko nola merkataritzakoentzat, GPS kokapenerako eta eraikinen helbideak argiki identifikatzeko, haiei zenbakia ematea,
Kontuan hartuz herri kontseiluari dagokiola herriko bideen izendatze eta zenbaki ematearen printzipioa erabakitzea eta horretarako aitzin urraspideei ekitea baimentzea,
Kontuan hartuz bideen izendapena herri kontseiluaren hautu librea dela eta horren gaineko deliberamendua eragilea dela berez.
Karrikak, hiribideak eta karrika itsuak hemen behereko taularen arabera izenda ditzan proposatu zaio herri kontseiluari:
ALDATU EDO SORTU BEHARREKO KARRIKEN, HIRIBIDEEN ETA KARRIKA ITSUEN IZENAKEZTABAIDA EGIN ETA,
- Egungo izena : Industria karrika
Izen berria : Ana Austriakoaren karrika itsua - Egungo izena : Txingudi badiaren bidehandia
Izen berria : Txingudi badiaren hiribidea - Egungo izena : Txingudi hiribidea
Izen berria : Jean-Baptiste Garat karrika itsua - Egungo izena : Armatondoko bidea
Izen berria : Armatondo karrika - Egungo izena : Maldako bidea
Izen berria : Jeanne Galbarette karrika - Egungo izena : Marizabalenea karrika
Izen berria : Marie de Laparque pasagunea - Egungo izena : San Martzial karrika
Izen berria : San Martzial karrika - Egungo izena : Pausoa karrika
Izen berria : Pausoa karrika - Egungo izena : Santiago karrika itsua
Izen berria : Mauméjean haurrideen karrika itsua - Egungo izena : Iheslarien karrika
Izen berria : Anne Franck karrika itsua - Egungo izena : Euskaldunen karrika
Izen berria : Euskaldunen karrika - Egungo izena : Urriztikolanda karrika
Izen berria : Urriztikolanda karrika itsua - Egungo izena : Intzurako izen gabeko pasagunea
Izen berria : Harreman Onen Itunen pasagunea - Egungo izena : Merkatuko plaza eta karrika
Izen berria : Gaztelu Aretoaren aitzinaldea - Egungo izena : Sapartartia karrika/sapartartia ateka
Izen berria : Paduren karrika - Egungo izena : Beltzenia karrika
Izen berria : Martin Duhart karrika itsua - Egungo izena : Salvador Allende pasagunea
Izen berria : Hortensia Bussi pasagunea - Egungo izena : Eliza karrika (Jaizkibel karrikaren eta Salvador Allende karrikaren arteko zatia)
Izen berria : Salvador Allende karrika
Herriko Kontseiluak:
- Herriko bideen (karrikak, hiribideak, karrika itsuak) izendatzeko goian aipatu aldaketak onartu ditu,
- Baimena eman dio auzapez jaunari deliberamendu horren gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
ADIERAZI BOZ GUZTIEZ ONETSIA – 6 ABSTENTZIO : MANTEROLA jauna, LEGARDINIER anderea, ARZELUS-ARAMENDI jauna, NAVARRON anderea, MARTIARENA-GARAT jauna eta COTINAT anderea –
162.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: TOKIKO KUDEAKETARAKO AGENTZIA PUBLIKOAK (TKAP-APGL) SUTEEN AURKAKO KANPOKO BABESAREN (SAKB-DECI) JARRAIPEN ETA EGUNERATZEKO EGIN PROPOSAMENA
TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.
ZK.: 162.2024
Ikusirik, beren beharrak eta bitartekoak partekatuz, Pirinio Atlantikoetako kolektibitateek aditu txostenen zerbitzuak, tokiko laguntza eta aholku zerbitzuak eskuratu dituztela eta denbora partekatuz baliatzen dituztela.
Kontuan hartuz Tokiko Kudeaketarako Agentzia Publikoak proposatzen duela, bere Bideak, Sareak, Antolaketa Herriarteko Zerbitzuaren bitartez, kolektibitateei beren Sutearen Aurkako Kanpo Babes datuak kudeatu eta urtero eguneratzen laguntzea Sutearen Aurkako Kanpo Babeserako Departamendu Araudiaren arabera ezarri badituzte. Horrek hastapeneko SAKB-DECI delako azterketa aldatzea dakar, eraikina eta bere erabilerak, arriskuen azterketa, suteetarako ur hartuneen eragimenak, eginiko lanak eta estaldurak eguneratuz.
Zerbitzura lotzearen osagarri izanen litzatekeen parte hartze gehigarri bat deituko luke agentziak bere zerbitzuaren esku hartze araudian azaldu moldeetan.
Kontuan hartuz proiektu horrek kolektibitatearentzat duen interesa, tresna berri hori erabil dezan proposatu zaio herri kontseiluari.
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herriko Kontseiluak:
- Kidetu da Sutearen Aurkako Kanpo Babes Zerbitzura, bere Herriarteko Bide, Sare, Antolaketa Zerbitzuaren esku hartze araudian azaldu moldeetan.
- Baimena eman dio Herriarteko Bide, Sare, Antolaketa Zerbitzuari Sokorri eta Suteen 64 Departamendu Zerbitzuari sute ur hartunei buruzko datuak eman diezazkion.
AHO BATEZ ONETSIA –
163.2024 zk. DELIBERAMENDUA
GAIA: MOZIOA – BALEEN BABESAREN ALDE ENGAIATURIKO PAUL WATSON MILITANTE EKOLOGISTAREN GERIZA POLITIKOAREN ESKARIA SOSTENGATZEA
TXOSTENGILEA: Ganix GrabiÈres j.
Zenbait zetazeo populazio izugarri urritzeak eraman zuen Nazioarteko Balea Arrantza Batzordeak, 1994an, Japonia aurka bazen ere, 23 herrialde –Frantzia barne- alde zirela, Hego Itsasoan 50 km² zabal den zetazeoen babes eremua sortzera, desagertzear zen zenbait espezieri populazioa berrosatzeko aukera emateko.
Balea merkataritzarako ehizatzea debekatua da han, baina Japoniak jarraitu du, halere, kopuru handitan ehizatzen, zientzia asmoz omen.
Faltsutzat hartzen den argudio horrek ekarri zuen 2014an, Hagako Auzitegiak Japonia legez kanpoko arrantza egiteagatik zigortzea.
Horrek ez du, inolaz ere, eragotzi japoniar baleontziek sarraskiak egiten jarrai dezaten, hainbesteraino non Japoniak Nazioarteko Balea Arrantza Batzordea utzi eta bere balea ontzidia handitu egin baitu eta ez du, nabarmen asko, betetzen balea ehizatu gabeko denbora tartearen agindua, zientziaren aitzakia bera ere aipatu gabe legez kanpoko bere ehiza horretan. Hartara, urtero mila balea hiltzen dituzte babesleku horretan.
Ingurumenaren babesaren alde eta bereziki itsas ingurunearen eta hango bioaniztasunaren alde hainbat hamarkada engaiaturik darama Paul Watson militanteak 1977an sortu zuen Sea Shepherd (Itsas artzain) GKEaren bidez, eta japoniar balea ehizek egiten dituzten lege urraketak salatu ditu etengabe, manera ikusgarri eta maiz arriskutsuan kokatuz baimen gabeko balea ontzi horien eta baleen artean.
Nazioartean goraipatua izan den Paul Watson eta bere elkartearen jardunak ehundaka balea ez akatzea ekarri du seguruenik.
2010ean eginiko halako ekintza batek balea ontzi batean kalteak eta zauriak eragin omen zituen aitzakiarekin, eta balea ehizaren aurkako borrokalari enblematiko horren kontra egin nahiz, Japoniak nazioarteko arrastatze manu bat eman zuen 2012an Paul Watson-en aurka, orduko gertakari hartako arduradunetarik bat zelakoan.
Horri jarraikiz arrastatu zuten Paul Watson Danimarkan, 2024ko uztailaren 21ean. Hainbat helegite bazter utziak izan direlarik eta aske uzteko eskariak ukatuak, nazioartean mobilizazio handia bada ere, alerta egile hori behin-behineko espetxean da oraindik ere, Groenlandiako Nuuk-eko espetxean eta Japoniak egin duen estradizio eskariaren mehatxupean.
Baldintza gaitzetan da atxilo eta danimarkar auzitegiak uko egiten dio errudun ez denaren frogak aztertzeari; estraditatua izanez gero, 15 urte arteko espetxealdiaren zigorra jasan lezake, eta Frantziari geriza eskatu dio 2024ko urri erdialdean Errepublikaren lehendakariari igorri dion gutun batez.
Arras andeatzen ari den bioaniztasunaz kezkaturik eta Japoniak balearen merkataritza arrantza denbora batez gelditze agindua betetzen ez duela salatzeaz bat,
EZTABAIDA EGIN ETA,
Herri Kontseiluak:
- Bere sostengua eman dio Paul Watson-i,
- Frantziako hainbat eta hainbat hiritako hautetsiekin bat egin du berehala aska dezaten eskatuz,
- Frantziako Errepublikaren lehendakariari eskatu dio geriza politikoaren eskaria berehala onar diezaiola.
AHO BATEZ ONETSIA –
Gai zerrenda bururatua delarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 19:50etan