Herri kontseiluaren bilduma 2023ko martxoaren 29an, asteazkenean, 18:30ean egin

KE.RS – 061.2023

Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, martxoaren 29an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and.,HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j. 040.2023 zk. deliberamendua arte, BARRERO and., ESTOMBA and. 030.2023 zk. deliberamendutik goiti, POUYFAUCON j. eta BALANZATEGUI j.,

AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak KEHRIG-COTTENÇON andreari, PELEGRIN-ARAMENDY jaunak HARAMBOURE andreari, LABEAU andreak TRANCHE jaunari, JEHAN jaunak EIZAGUIRRE jaunari, LEGARDINIER andreak NAVARRON andreari, DESTRUHAUT jaunak ESTOMBA andreari 041.2023 zk. deliberamendutik goiti,   eta HIRIBARREN andreak BALANZATEGUI jaunari,

EZ DA IZAN: ESTOMBA andrea 029.2023 zk. deliberamendua arte,

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2023ko martxoaren 22a.
Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2023ko otsailaren 22ko HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2023ko otsailaren 22ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AUZAPEZ JAUNAK: galderarik ez bada, deliberamendua onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

AUZAPEZ JAUNAK: gai zerrenda dela eta, eman denboretan bi agiantza jaso ditut, hau da, lehen mozio deitzen genituenak. Bi agiantza horiek bilkuraren bukaeran emanen ditugu.

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

026.2023 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Akatsño bat gertatu zaigu deliberamenduan, hau da, 013.2023 zk. erabakian – Obralariaren laguntza misioa hondartza birkargatu eta Txingudi badia (eta kanala) dragatzeko eragiketen asmatu eta gauzatzeko – Hornikuntza arrunten eta zerbitzuen oinarri hitzarmena, CASAGEC INGÉNIERIE sozietateari esleitua, honako kopuru honen ordainean: 638 610.50 € ZG; kopuru hori ez da urterokoa. Prezio osoa da, besterik gabe.

Gainerakoan ez da aldaketarik.

Horretaz galderarik ez bada, auzapezak hartu erabakietaz jakinaren gainean zaretela hartzen dut gogoan.

HERRI KONTSEILUA EGOERAREN JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

027.2023 – AURREKONTU ETA FINANTZA ARAUDIA

Oro har, kolektibitatearen aurrekontu eta finantzen kudeaketa osoaren eremua zehazteko xedea du.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Onar dezala aurrekontu eta finantza araudia,
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari kreditu biramenduak egin ditzan atalez atal, sail beraren barnean, salbu langileria gastuetarako kredituak, sailaren egiazko gastuen % 7,5ean ezarri mugarekin.

AHO BATEZ ONETSIA –

028.2023 – AURREKONTU GEHIGARRIEN AMORTIZATZEKO METODOA

Aldaketa horien harira, aurrekontu gehigarrien amortizatzeko metodoak bateratu behar ditugu.

Aurkeztu zaizuen amortizatze epeak zehazten dituen zerrenda onar dezazuen proposatzen zaizue.

AHO BATEZ ONETSIA –

029.2023 – 2022KO URTEALDIA – KUDEAKETA KONTUAREN ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA ETA AURREKONTU GEHIGARRIAK (LAKET PORTUA, ARRANTZA PORTUA, APARKALEKUAK, BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA)

Urtero bozkatu ohi dugun onarpena dugu.

Horren bitartez diogu ezen hartzaileak 2022ko urtealdirako prestatu dituen eta agintzaileak behatu eta ziurtatu dituen aurrekontu nagusiaren eta arrantza portuaren, laket portuaren, aparkalekuen eta besta eta animazioen batzordearen aurrekontu gehigarrien kudeaketa kontuak oharrik edota erresalbu gabeak direla.

Deliberamendua onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

ESTOMBA andrea biltzarrera sartu da.

2022ko Administrazio Kontua eta 2023ko Hastapeneko Aurrekontua aldi berean aurkeztu eta diapositibak proiektatu dira.

AUZAPEZ JAUNAK biltzarra utzi du.

KEHRIG-COTTENÇON andreak: ene hauteskide horiek, ohore zait Administrazio Kontu hauek onar ditzazuen eskatzea.

030.2023 – 2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA

Aurrekontu nagusiaren 2022ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.

GEHIENGOZ ONETSIA – 7 BOZ AURKA: SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., BARRERO and., ESTOMBA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.

031.2023 –   2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – LAKET PORTUA

Laket portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2022ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.

GEHIENGOZ ONETSIA – 7 BOZ AURKA: SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., BARRERO and., ESTOMBA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.

032.2023 –   2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – ARRANTZA PORTUA

Arrantza portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2022ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

033.2023 –   2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – APARKALEKUAK

Aparkalekuen Aurrekontu Gehigarriaren 2022ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

034.2023 –   2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA

Besta eta Animazioen Batzordearen Aurrekontu Gehigarriaren 2022ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

Auzapez jauna dei dezakegu.

AUZAPEZ JAUNA biltzarrera sartu da.

KEHRIG-COTTENÇON andreak: Auzapez jaun hori, aurrekontu guztiak onartu ditugu.

AUZAPEZ JAUNAK: eskertzen dizuet.

035.2023 –   2022KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – AURREKONTU NAGUSIA

Aurrekontu nagusian, araua gogoan har dezagun, funtzionamendu sailaren emaitza bakarrik sartzen da emaitzaren esleipenaren deliberamenduan.

Kopuruak honela eslei ditzagun proposatzen zaizue:

  • Esleipen gehigarria 1068 kontuan: 3 809 072,23 €,
  • Funtzionamendu soberakin erakarrira esleitzea: 1 508 036,93 €, erran dugun bezala, 1068 kontura.

AHO BATEZ ONETSIA –

036.2023 –   2022KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – LAKET PORTUAREN AURREKONTU GEHIGARRIA

254 932,31 € funtzionamendu soberakin erakarrira, 002 lerroan, esleitzea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

037.2023 –   2022KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU GEHIGARRIA

379 587,87 € funtzionamenduko 002 lerroan esleitzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

038.2023 –   2022KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – APARKALEKUEN AURREKONTU GEHIGARRIA

77 127,36 € funtzionamendu soberakin erakarrira, 002 lerroan, esleitzea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

039.2023 –   2022KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTU GEHIGARRIA

46 643,32 €, beti 002 lerroan, funtzionamendu soberakin erakarrira esleitzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

040.2023 –   2023KO ZERGAK

2022an bozkatu ziren zergek 10 997 390 € ekarri dituzte (leunketaz at).

2023rako, zergak maila berean atxiki ditzagun proposatzen dizuet, honako kopuru hau eskuratzeko: 11 773 638 € (leunketaz at).

AHO BATEZ ONETSIA –

041.2023 –   AURREKONTU NAGUSIA – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA

2023rako hastapeneko aurrekontuaren eta aurrekontu gehigarrien aurkezpena; diapositibak proiektatu dira.

2023rako aurrekontu nagusia bozka dezazuen proposatzen dizuet.

GEHIENGOZ ONETSIA – 13 BOZ AURKA: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and. –  SALLABERRY j. – DESTRUHAUT j. – BARRERO and. – ESTOMBA and. – POUYFAUCON j. – BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.

042.2023 –   AURREKONTU GEHIGARRIA – LAKET PORTUA – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA

Laket portuaren  aurrekontu gehigarriaren 2023rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.

GEHIENGOZ ONETSIA – 6 BOZ AURKA: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and.

043.2023 –   AURREKONTU GEHIGARRIA – ARRANTZA PortUA – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA

Arrantza portuaren aurrekontu gehigarriaren 2023rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.

GEHIENGOZ ONETSIA – 6 BOZ AURKA: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and.

044.2023 –   AURREKONTU GEHIGARRIA – APARKALEKUAK – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA

Aparkalekuen aurrekontu gehigarriaren 2023rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

045.2023 –   AURREKONTU GEHIGARRIA – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA

Besta eta animazioen batzordearen aurrekontu gehigarriaren 2023rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.

046.2023 –   2023KO UDAKO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTUEN SORTZEA

Karrika zaintzaileen zerbitzuak lau langile titular ditu urte osorako. Kopuru hori apiril, maiatz, ekain, irail eta urrirako hiru pertsonekin eta uztail-abuztuan 10 pertsonekin emendatzea proposatu da, 2023ko uda sasoia ahal bezain ongi antola dezagun.

AHO BATEZ ONETSIA –

047.2023 –   JARDUNAREN AREAGOTZEA – ANIMAZIO ETA BESTAK SAILA

Iraunkor izanen ez den lanpostu bat sortu behar dugu Animazioak eta Bestak sailean, harrera lanak egin ditzan, 2023ko apirilaren lehenetik abuztuaren 31 bitartean; Lurralde Funtzio Publikoaren 385 indize gordinaren araberako lansaria ukanen du.

AHO BATEZ ONETSIA –

048.2023 – LANPOSTU IRAUNKORREN KOPURUEN TAULAREN 2. ALDAKETA

Herri Kontseiluari honako hau proposatu zaio 2023ko maiatzaren lehenetik goitirako:

  • Lanaldi osoko lanpostu iraunkor bat sortzea harrera eta logistikaren ardura har dezan Mendi Zolan kulturgunean; C kategoriako lanpostua izanen da,
  • Lanaldi murritzeko lanpostu iraunkor bat hestea: Mendi Zolan kulturgunean, C kategoriako astean 27 oreneko harrera eta logistikako arduradun lanpostua.

AHO BATEZ ONETSIA –

049.2023 – EDARITEGIETARAKO IV BAIMENA ESKURA EMATEKO HITZARMENA DANIEL UGARTE FRONTOIKO SNACK-BARRARI

Hendaiako Herriak badu 2013. urteaz geroztik Daniel UGARTE frontoiko ostatuaren ustiatzaile aritzen direnen eskura ematen duen IV baimen bat.

Daniel Ugarte frontoiko ostatuaren buru diren ustiatzaileak lehiaketa baten ondorioz aldatu direnez, IV baimen hori aldatu behar izan da.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Onar dezala edariak saltzeko IV baimen hori, hitzarmenak dakartzan baldintzetan,  OBAKARTIER enpresari uztea, eta enpresaren ordezkari diren bezainbatean, haren bi kudeatzaileei, Priscillia eta Allisson MANON andreei, Daniel Ugarte frontoiko ostatuaren ustiatzaile berriak baitira.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA – 6 ABSTENTZIO: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENAT-GARAT j. eta COTINAT and.

TXOSTENGILEA: KEHRIG COTTENÇON and.

050.2023 –  HENDAIAKO HERRIAREN TOKIKO HIRIGINTZA PLANAREN 2. ALDAKETA SINPLIFIKATUA – HERRI KONTSEILUAREN IRITZIA EUSKAL ELKARGO KONTSEILUAK ONARTU AITZIN

Idazketa akatsa da hori, igerilekuaren lursaila UC sailkatua baitzen; guk UE sailkatzea proposatzen dugu hornikuntza publikoetarako sailkapena baita hori.

Herri kontseiluak honako hau erabaki du:

  • 2. zk. aldaketa sinplifikaturako dosierra aurkeztu den bezala onartzea, elkargo kontseiluak onar dezan,
  • Euskal Hirigune elkargoaren lehendakariari jakitera ematea Hendaiako THParen 2. zk. aldaketa sinplifikatuaren proiektuari buruz aldeko iritzia eman dugula.

AHO BATEZ ONETSIA –

051.2023 –   TXIRRINDAK AUTOZERBITZUAN HARTZEKO ZERBITZUA PLANTAN EMATEA

Ukituak diren herriekin –haien artean Hendaia- adosturik, Euskal Herri-Aturri Mugigarritasunen Sindikatuak interesa adierazteko deia egin zuen 2022ko azaroaren 3an bere eremuko itsas bazterreko 12 herritan, operadore ekonomiko bati leku publikoa autozerbitzuko txirrinda elektrikoen zerbitzua plantan emateko erabil dezan baimena emateko.

Herri kontseiluari honako hau proposatu zaio:

  • Baiezta dezala PONY sozietateari leku publikoa erabiltzeko baimena ematea, Hendaian txirrinda elektrikoen zerbitzu bat plantan emateko interesaren adierazpenerako deialdian hautatua izan baita, eta erran dezala ere sozietate horrek zerga bat ordaindu behar duela leku publikoaren erabilera pribatua egiteko,
  • Ezar dezala, 2023rako, 20 euroko kopuru bat txirrinda eta urte bakoitzeko Hendaiako leku publikoa erabiltzearen ordainez.

AHO BATEZ ONETSIA –

052.2023 –   HELBIDERATZEA EGUNERA JARTZEN LAGUNTZEKO EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAREN ZERBITZU PARTEKATURA LOTZEA ETA HITZARMENAREN SINATZEA

2022ko otsailaren 21eko 2022–217 Legeak desberdintzearen, deszentralizatzearen eta deskontzentratzearen gainekoak (3D legea) Herriei onartzen die helbidearen gaian eskumena. Herri bideak nola zirkulaziora zabalik diren bide pribatuak izendatzera eta zenbakiak ematera behartzen ditu horrek.

Herriak helbideratze horien jarraipenean eta eguneratzean laguntzeko asmoz, Euskal Elkargoak helbideratzeen eguneratzeko zerbitzu bateratua sortzea proposatu du.

Herri kontseiluari honako hau proposatu zaio:

  • Onar dezala helbideratzea eguneratzeko zerbitzu bateratura lotzea aurkeztu den hitzarmenak dioen bezala, zeinean aurreikusten baita elkargoaren tresna digital bat eskura ematea eta sostengu teknikoa, metodologikoa eta koordinaziozkoa emateko langile bat partekatzea, horren guztiaren kostua urte osorako kalkulatuko delarik kide den herri bakoitzaren biztanleriaren arabera (Hendaiarentzat urtean 350 € izanen dira),
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari edo haren ordezkariari hitzarmen hori Euskal Hirigune Elkargoarekin sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: LAURENT TARIOL j.

053.2023 –   «HENDAYE EN COMMUN» TALDEAK GURE ENERGIA ZERBITZU PUBLIKOAREN BIDEZ KUDEATZEAREN ALDE EKARRI AGIANTZA

Hendaiako Herri Kontseiluak honako hau eskatzen dio Gobernuari:

  • EDF eta GDF berriz nazionaliza ditzala,
  • Estatuaren zuzkidurak inflazioaren arabera egokitu ditzala, 2010. urtea baino lehen hala egiten baitzuen,
  • Argindar eta gas tarifa arautuak eskuratzeko aukera eman diezaiela berriz kolektibitate eta enpresei,
  • Azken urteotan eskualdatu kargen diruzko ordain zuzena.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA – 2 ABSTENTZIO: SALLABERRY j. eta BARRERO and.

TXOSTENGILEA: GANIX GRABIÈRES j.

054.2023 –   «HENDAYE AVEC VOUS» TALDEAK ERRETRETEN ERREFORMA KENTZEAREN ALDEKO AGIANTZA

Hendaiako Herri Kontseiluak honako hau eskatzen dio Gobernuari:

  • Erretreten erreformarako proiektua ken dezala, gizarte kohesioa ahultzen baitu,
  • Sindikatu guztiek eta gizarte zibilaren eragile anitzek ekarri bestelako proposamenak kontuan har ditzala.

Hendaiako Herriak uste du guztiok erretreta 60 urtetan eskuratzea eskubidea eta gizarte aurrerapena dela. Hartara, proiektu horren aurkako sindikatuen, politikarien eta herritarren  mobilizazioa sostengatzen du eta Erresistentziaren Nazio Biltzarrak sorturiko gizarte babeserako sistemari atxikia dela dio, betiere hari hobekuntzak eginez nazio osoko langile guztiak, zeinahi izanik ere, sistemara sar ahal daitezen.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA – ABSTENTZIO 1: SALLABERRY j.

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 21:25 orenetan.

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATURIK

2023.03.31n

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,