KE.RS – 080.2024
Bi mila eta hogeita laugarren urtean, martxoaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.
BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and.,LEGARDINIER and., ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., ESTOMBA and. 030.2024 zk. deliberamendutik goiti, POUYFAUCON j. eta BALANZATEGUI j. 030.2024 zk. deliberamendutik goiti,
AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS-ADURRIAGA andreari, BERNARD jaunak TARIOL jaunari, MANTEROLA jaunak LEGARDINIER andreari, BARRERO andreak DESTRUHAUT jaunari, HIRIBARREN andreak POUYFAUCON jaunari,
EZ DIRA IZAN: ESTOMBA andrea 028.2024 zk. eta 029.zk. 2024 deliberamenduetan, eta BALANZATEGUI jauna 028.2024 zk. eta 029.2024 zk. deliberamenduetan,
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and., Deialdiaren eguna: . Aurrekonturako elementuak 2024ko martxoaren 15ean igorri dira; .txosten eta eranskin guztiak 2024ko martxoaren 20an igorri dira
Biltzarraren quoruma bete da.
Gai zerrendari ekin diote gero.
I – 2024KO OTSAILAREN 28KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA
Auzapez jaunak, 2024ko otsailaren 28ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.
II – DELIBERAMENDUAK
TXOSTENGILEA: KOTTE ECENARRO j. auzapeza
028.2024 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK
AUZAPEZ JAUNAK: Auzapezak hartu erabakiak irakurri eta jakinaren gainean izan zaitezten eskatzen dizuet.
HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKARIK.
029.2024 – 2023KO URTEALDIA – KUDEAKETA KONTUAREN ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA ETA AURREKONTU ERANTSIAK (LAKET PORTUA, ARRANTZA PORTUA, APARKALEKUAK, BESTAK ETA ANIMAZIOAK)
Horren bitartez diogu ezen hartzaileak 2023ko urtealdirako prestatu dituen eta agintzaileak behatu eta ziurtatu dituen aurrekontu nagusiaren eta arrantza portuaren, laket portuaren, aparkalekuen eta besta eta animazioen batzordearen aurrekontu gehigarrien kudeaketa kontuak oharrik edota erresalbu gabeak direla.
Deliberamendua onar dezazuen eskatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
BALANZATEGUI jauna biltzarrera sartu da.
2023ko Administrazio Kontuaren aurkezpena, diapositibak proiektuatu dira.
ESTOMBA andrea biltzarrera sartu da.
AUZAPEZ JAUNAK: Nork nahi du 2023ko urtealdiaz zerbait erran? Zuei adi nauzue; bada galderarik?
Ez dut halakorik ikusten; bozka dezagun.
Chantal KEHRIG-COTTENÇON andreak du hitza eta burutza, nik ezin baititut Administrazio Kontuak bozkatu.
AUZAPEZ JAUNAK biltzarra utzi du.
KEHRIG-COTTENÇON andreak: ene hauteskide horiek, Administrazio Kontu hauek bozka ditzagun.
030.2024 – 2023KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA
Aurrekontu nagusiaren 2023ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.
GEHIENGOZ ONETSIA – 7 BOZ AURKA: SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., BARRERO and., ESTOMBA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.
031.2024 – 2023KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – LAKET PORTUA
Arrantza portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2023ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
032.2024 – 2023KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – ARRANTZA PORTUA
Arrantza portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2023ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
033.2024 – 2023KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – APARKALEKUAK
Aparkalekuen Aurrekontu Gehigarriaren 2023ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
034.2024 – 2023KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU GEHIGARRIA – BESTA ETA ANIMAZIOAK
Besta eta Animazioen Aurrekontu Gehigarriaren 2023ko Administrazio Kontua onar dezazuen eskatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
Auzapez jauna dei dezakegu.
AUZAPEZ JAUNA biltzarrera sartu da.
KEHRIG-COTTENÇON andreak: Auzapez jaun hori, aurrekontu guztiak onartu ditugu. Zuri da berriz hitza.
035.2024 – 2023KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – AURREKONTU NAGUSIA
AUZAPEZ JAUNAK: Aurrekontu Nagusiari dagokionean, ezagutzen duzue araua, lehenik so egin behar dugu ea funtzionamendu atalean baden defizitean den inbestimendua emenda lezakeen emaitzarik. Aurrekontu Nagusian, soberakin erakarria 002 lerroan ematea, 3 151 000.35 €tan, eta erreserban, 1068 kontuan, 2 446 435.79 € funtzionamendu soberakin metatua 5 597 436.14 €koa baitzen 2023ko abenduaren 31n.
AHO BATEZ ONETSIA–
036.2024 – 2023KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – LAKET PORTUAREN AURREKONTU GEHIGARRIA
AUZAPEZ JAUNAK: Eragiketa berdina Laket Portuaren Aurrekontu Gehigarrian; hartara, 309 614,99 € funtzionamendu soberakin erakarrira, 002 lerroan, eramatea.
AHO BATEZ ONETSIA–
037.2024 – 2023KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU GEHIGARRIA
AUZAPEZ JAUNAK: Arrantza Portuaren Aurrekontu Gehigarrian, 617 986.09 € funtzionamendu soberakin erakarrira, 002 lerrora, ekartzea da proposamena.
AHO BATEZ ONETSIA–
038.2024 – 2023KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – APARKALEKUEN AURREKONTU GEHIGARRIA
AUZAPEZ JAUNAK: Aparkalekun Aurrekontu Gehigarriari dagokionean, 51 925.07 € emanen dira atalean, hau da, funtzionamendu erakarrira, 002 lerrora.
AHO BATEZ ONETSIA–
039.2024 – 2023KO URTEALDIKO EMAITZAREN ESLEIPENA – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTU GEHIGARRIA
AUZAPEZ JAUNAK: Besta eta Animazioen Aurrekontu Gehigarriari dagokionean, funtzionamenduko soberakin hori 002 lerrora ekartzea da gaia: 30 885,15 €.
AHO BATEZ ONETSIA–
040.2024 – ZERGEN FINKATZEA – 2024. URTEA
AUZAPEZ JAUNAK: Ea bada, begien aitzinean duzue deliberamendua. Zerga maila ez da aldatzen.
AHO BATEZ ONETSIA–
041.2024 – AURREKONTU NAGUSIA – 2024KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA
AUZAPEZ JAUNAK: Hilabete da herriaren aurrekontu orientabideetaz eztabaidatzeko bildu ginela. Gaur, 2023ko Administrazio Kontua eta 2024ko Hastapeneko Aurrekontua bozkatzeko bildu gara.
2024rako hastapeneko aurrekontuaren aurkezpena; diapositibak proiektatu dira.
Mintzatu nahi duten hautetsi guztiei eman die hitza auzapezak.
Auzapezak hautetsi bakoitzari erantzun eta bozka dezaten proposatu du.
2024rako Hastapeneko Aurrekontu Nagusia bozka dezazuen proposatzen dizuet.
GEHIENGOZ ONETSIA – 13 BOZ AURKA: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and. – SALLABERRY j. – DESTRUHAUT j. – BARRERO and. – ESTOMBA and. – POUYFAUCON j. – BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.
049.2024 – AURREKONTU GEHIGARRIA – LAKET PORTUA – 2024KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA
Laket portuaren aurrekontu gehigarriaren 2024rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
050.2024 – AURREKONTU GEHIGARRIA – ARRANTZA PORTUA – 2024KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA
Arrantza portuaren aurrekontu gehigarriaren 2024rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
051.2024 – AURREKONTU GEHIGARRIA – APARKALEKUAK – 2024KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA
Aparkalekuen aurrekontu gehigarriaren 2024rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
052.2024 – AURREKONTU GEHIGARRIA – BESTA ETA ANIMAZIOAK – 2024KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATZEA
Besta eta animazioen aurrekontu gehigarriaren 2024rako hastapeneko aurrekontua bozka dezagun proposatzen dizuet.
AHO BATEZ ONETSIA–
042.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – BERO SARE BAT SORTZEKO ORDAIN KREDITUAK
Bero sare baten sortzea da gaia; horretarako diru kopurua: 2 165 000 €, ordain kredituak 2024 eta 2025ean aurreikusiz.
AHO BATEZ ONETSIA–
043.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – HAURTZAROAREN ETXERAKO ORDAIN KREDITUAK
Haurtzaroaren Etxerako Programa Baimena – ordain kredituak sortzea da gaia; horretarako diru kopurua orotara: 2 854 000 €.
AHO BATEZ ONETSIA–
044.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – SUKALDE ZENTRALERAKO ORDAIN KREDITUAK
Sukalde zentralerako Programa Baimena – ordain kredituak sortzea da gaia; horretarako diru kopurua orotara: 50 000 € ditugu eta azterketekin hasiko gara.
AHO BATEZ ONETSIA–
045.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – SAREEN LURPERATZE LANETARAKO ORDAIN KREDITUAK
Sareen lurperatzea da gaia, diru kopuru handiarekin: 1 200 000 €.
AHO BATEZ ONETSIA–
046.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – MUGITZE MOLDE IRAUNKORRETARAKO ORDAIN KREDITUAK
Mugitze molde iraunkorretarako 300 000 € bozka ditzazuen eskatzen dizuet.
ADIERAZI BOZ GUZTIEZ ONETSIA – 3 ABSTENTZIO: NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. ETA COTINAT and.
047.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – BIDE LANETARAKO ORDAIN KREDITUAK
Bide lanetarako Programa Baimena – ordain kredituak sortzea da gaia; horretarako diru kopurua orotara: 1 500 000 €, horietan 700 000 € 2024an, 400 000 € 2025ean eta 400 000 € 2026an.
AHO BATEZ ONETSIA–
048.2024 – PROGRAMA BAIMEN BATEN SORTZEA – IBILGAILUAK EROSTEKO ORDAIN KREDITUAK
Programa Baimena – ordain kredituen azken sortzea da gaia; horretarako diru kopurua orotara: 300 000 €, zeinetan 100 000 €/ urteka 2024, 2025 eta 2026 urteetan.
AHO BATEZ ONETSIA–
053.2024 – AUZAPEZARI KOPURUEN BIRAMENDUAK KAPITULUZ KAPITULU EGITEKO BAIMENA EMATEA
Ados ote zarete kapituluen arteko kontuak erregularizatzeko aukera, muga batekin, ematen duen deliberamendu honekin?
AHO BATEZ ONETSIA–
TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.
054.2024 – JABARI PUBLIKOAREN ERABILTZE ZERGAK – TARIFAK EZARTZEA APARKATZEKO, APARKATZE ONDORENGO DIRU KOPURU FINKORAKO ETA DIREN ABONAMENDU GUZTIETARAKO – 2024KO APIRILAREN LEHENETIK GOITIKO TARIFAK
Herri Kontseiluari eskatu zaio onar dezala ordainpeko aparkatzearen kudeaketari loturiko tarifikazioa.
AHO BATEZ ONETSIA–
055.2024 – TOKIKO UDAL TARIFAK – INTZURAKO EKONOMIA JARDUERETARAKO ZONA
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Onar dezala tarifak goratzeko printzipioa honako prezio honetan: 9 €/m² Intzura industrialdean alokaturiko udal lokal orotarako, 2025eko urtarrilaren lehenetik goiti; horri loturik aldaketa bat da ere kontratuetan eta alor juridikoan, hitzarmenen hurrengo berritzeetan alokairua automatikoki bihurtuko baita merkataritza alokairu edo alokairu profesionala, hor egiten den jardueraren izaeraren arabera 3 urte baino gehiago daramatzaten erabiltzaileen kasuan (helburua erabiltzaile diren profesionalei ikusgarritasuna eta egonkortasuna ematea da eta, horren bidez, erabilera eta jarduerak hobe segurtatzea),
- Urririk eskaintzea karitatezko elkarteei, jarduera humanitariokoei, ororen onerako edota kolektibitatearen onerako elkarteei, sindikatuei eta alderdi politikoei,
- Baimena ematea auzapezari edo horren ordezkariari lokalen alokairuari loturiko administrazio dokumentu oro sina dezaten.
AHO BATEZ ONETSIA–
TXOSTENGILEA: MICHELLE MOUNIOS-ADURRIAGA and.
056.2024 – JARDUERAREN UDAKO AREAGOTZEA – HIRI BIZITZAREN ZUZENDARITZA – KULTURA SAILA
Kultura ekitaldiak ongi egin daitezen, aldi baterako lanpostuak sortu behar ditugu:
- Antzerkiaren maiatzerako – 2024ko maiatzaren 20tik 26ra: 6 pertsona lanaldi osoz,
- Musikolorerentzat – 2024ko uztailaren lehenetik 5era: 5 pertsona lanaldi murriztuan (30 h).
Bozkatu aitzin, deliberamendu hau baliatuz jakitera eman nahi nizueke Eskualde Kontseiluaren 6000 €ko dirulaguntza eskuratu dugula Antzerkiaren Maiatzerako; gure zerbitzuei eskertu nahi diet dirulaguntzen xerka egin duten lana.
AHO BATEZ ONETSIA–
057.2024 – MUSIKOLORE 2024 FESTIBALA – TARIFAK
Deliberamendu honen gaia Musikolore lehen festibalaren 2024ko tarifak ezartzea da; udari hasiera eman eta gure herriaren ezaugarri dugun kultura aniztasuna ospatzeko aukera ematen duen musikazko hitzordu berria dugu Musikolore festibala.
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Onar ditzala 2024ko uztailaren 4 eta 5eko kontzertuetarako tarifak.
AHO BATEZ ONETSIA–
058.2024 – KULTURA ELKARTEEI DITUZTEN PROIEKTUEN EDOTA EKITALDIETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEA
Herriak honako kultura elkarte hauek sostengatzen ditu 2024. urtean zehar honako proiektu edota ekitaldi hauek egin ditzaten:
- Vents & Marées konpainiaren «Cartographie des mémoires» ikuskizuna sortzeko: 4000 €.
- Axut! taldearen «Bidasoa mintzatuko balitz» ikuskizuna sortzeko: 5000 €.
- Branca konpainiaren «L’abri de nos rêves» ikuskizuna sortzeko: 2500 €.
- Lanetik egina: 3000 € Txingoody Summer festibalerako eta 2000 € Metal’O’Ween festibalerako.
- 20 000 € Hendaia Film Festival.
Hartara, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Onar dezala elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntza eskain dakion, betiere 2024. urtean zehar duten proiektu edo ekitaldia gauzatzearen baldintzapean.
AHO BATEZ ONETSIA–
TXOSTENGILEA: NATHALIE CAMACHO-SATHICQ and.
059.2024 – LURRALDE HITZARMEN OROKORRA
Hitzarmena FLKaren eta udalen artean 2024ko martxoaren 31 hasi eta lau urtetarako sinatu akordio batean gauzatzen da, herritarren beharren arabera (eskuhartze alorrak ume txikiak, haurrak, gazteak, gizarte animazioa eta gurasotasuna dira) diagnostiko orokorra egin eta 3 mailatan (herria, Biriatu, Urruña eta Hego Lapurdiko 12 eremuko herriek osatzen duten bizi arroa) gauzatzen den ekintza plana plantan eman ondoren.
Kontratu berri horrek bideratzen ditu behin betiko Lurralde Hobariak, hau da, FLKren diruztapen bide berriak, zeinaren printzipioa baita dirua hornikuntzen kudeatzaileei zuzenean ematea.
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari hitzarmena eta horri lotu dokumentu oro sina ditzan.
AHO BATEZ ONETSIA–
TXOSTENGILEA: ITZIAR AIZPURU and.
060.2024 – LANPOSTU IRAUNKORREN KOPURUEN 2. TAULA
Zerbitzuaren behar eta zereginei arrapostua eman asmoz,
honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Onar dezala 2024ko maiatzaren lehenetik goiti lanaldi osoko honako lanpostu iraunkor hauek sortzea:
- Eraikinen teknikaria: Teknikarien edo teknikari arduradunen lanpostuetan: Kategoria hierarkikoa(k) B edo C,
- Logistika zerbitzuburua: Teknikari laguntzaileen edo teknikari arduradunen lanpostuetan: Kategoria hierarkikoa C,
- Onar dezala 2024an zehar hestea aipatu lanaldi osoko lanpostu iraunkor horiek horietan ari diren langileek erretreta hartzen duten unean.
AHO BATEZ ONETSIA–
061.2024 – 2024KO TURISMO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTUAK SORTZEA
Aldi baterako zenbait lanpostu sortu behar ditugu ordainpeko aparkatzearen zerbitzuan 2024ko udako sasoia ahal den baldintza onenetan antola dezagun.
Herri Kontseiluari honako lanpostu hauek sortzea onar dezan proposatu zaio:
- Lanaldi osoko 3 karrika zaintzaile lanpostu sasoirako, 2024ko apirilaren lehenetik urriaren 31 bitarteko aldirako,
- Lanaldi osoko 7 karrika zaintzaile lanpostu sasoirako, 2024ko uztailaren lehenetik abuztuaren 31 bitarteko aldirako.
Funtzio Publikoaren 367 Indize Gordinean oin harturik ordainduko dira lanpostu horiek,
AHO BATEZ ONETSIA–
TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.
062.2024 – PIRINIO ATLANTIKOETAKO ENERGIA LURRALDEAREN 2022KO JARDUERA TXOSTENA
Auzapezak jakitera eman du Pirinio Atlantikoetako Energia Lurraldeak 2022ko jarduera txostena igorri duela.
Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L.5211-39 artikuluak dioenez, «txosten horren berri auzapezak emanen dio herri kontseilua bilkura publikoan bildurik denean».
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Pirinio Atlantikoen Energia Lurraldearen 2022ko jarduera txostenaren jakinaren gainean dela erran dezala.
HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKARIK.
063.2024 – LURSAILAK UZTEA JEAN MERMOZ KARRIKAN
Cécile VINEL eta Sandra THEVENIN KAMP andreak eta Christian RIEU jauna eta Romain PAILLAUGUE, SARL PALOUMAYRE enpresaren kudeatzailea Jean Mermoz karrikako biztanleak dira eta lursailak erosteko eskariak egin dituzte.
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Desklasatzea berez egin dela egiazta dezala,
- Onar dezan kadastrako lursailen uztea deliberamenduaren taulan azaldu bezala,
- honako hauek zehaztea:
- salmenta bakoitzerako administrazio gisako akta ezarriko dela Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 1311-13 dioena betez,
- Herriak akta horien ezartzeko eginen dituen gastu guztiak eroslearen kargura izanen direla, besteak beste geometra gastuak eta akta horiek Lur Funtsen Publizitate Zerbitzuan argitaratze gastuak.
- Baimena eman diezaiela honako hauei:
- Lehen auzapez andreari herriaren ordezkari gisa sina dezan dagokion akta, auzapezak akta hori jaso eta egiaztatuko duelarik,
- Auzapez jaunari deliberamendu honen gauzatzeko behar den dokumentu oro sina dezan.
AHO BATEZ ONETSIA–
064.2024 – ZOPITE ETXE MULTZOAREN EKAITZETARAKO UR ASKA BATEN, SAREEN, BERDEGUNEEN ETA BIDEAREN ESKUZ ALDATZEA
Jacques ALLEAUME jauna SARL SOPITE enpresaren kudeatzailea da eta eskari bat egin digu Zopite etxe multzoko bideak, sareak eta berdegunea herriaren jabari publikora sartzeari dagokionean.
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Onar dezala urririk eskuratzea SARL SOPITE enpresarenak diren eta kadastroan honela zerrendaturik diren herriko honako lursail hauek AD ataleko honako zenbaki hauek: 1129, 1131, 1141, 1144 ,1145 ,1148 ,1153 ,1175 ,1183 ,1187 ,1190 eta 1194 zbk.
- Baimena eman diezaiola lehen auzapezorde andreari dagokion akta herriaren ordezkari gisa sina dezan, auzapez jaunak egiaztaturiko akta jaso eta egiaztatuko duelarik.
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari deliberamendu honen gauzatzeko behar den dokumentu oro sina dezan.
Administrazio gisako akta ezarriko da Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 1311-13 dioena betez eta eskaria egin duen jabeak ordainduko dizkio herriari galdeketa publikoan ezarri baldintzetan herriak egin dituen gastu guztiak.
AHO BATEZ ONETSIA–
065.2024 – BERO SARE BATEN PROIEKTUA – DIRULAGUNTZEN ESKARIA
Hendaiako Herriak energia berriztagarriak garatu nahi ditu bere lurretan eta horretarako egur energiako bero sare baten proiektuari ekin dio Irandatz auzoan; Helburua hainbat hornikuntza, hala nola eraikitzen ari den udal igerilekua, kolegioa, ikastola eta gimnasioa, sarean ematea da.
Gainera, egur berogailu proiektua tokiko egurraz hornitzeko adarraren egituratzeari da lotua.
Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari behar den urraspide oro egin dezan erakunde partzuerrekin proiektu horren diruztatzeko eta proiektuari loturiko dokumentu oro sina dezan,
- Onar dezala biomasa bidezko bero sarea sortzeko proiektua. Proiektuaren kostu orokorra 3 000 000 € ZB da (honela banatuak: 2 100 000 € ZB asmakuntza eta egikaritzeko eta gero 6 urteko ustiapena urtean 150 000 € ZBko kostuarekin) eta emaitzen araberako merkatu orokorra baliatuko da,
- Onar dezala herriak PIK INGENIERIE eta INDDIGO sozietateen gaitasuna balia dezan obralari gisa,
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari emaitzen araberako merkatu orokor deialdia egin dezan, 10 000 € ZBko sari emanez hautatuak izanen ez diren hautagai eskaintzaileei (eskaintza onargarri osoa egin dutenak),
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari dirulaguntza eskari guztiak egin eta sina ditzan ADEME erakundeari, EHEri, Europari, Estatuari, Akitania Berriko Eskualdeari, Pirinio Atlantikoetako Departamenduari eta izan litekeen beste zeinahi diru partzuerri
AHO BATEZ ONETSIA–
066.2024 – ERDIALDEKO LORATEGIAK – 1. FASEA – BEHEREKO LORATEGIA ETA GOIKO KARRIKA – DIRULAGUNTZEN ESKARIA
«Herriaren antolaketa, goiko eta behereko herri aldeen arteko lotura» proiektuak arazoak partekatzen dituzten eta herri barneko bizi handiko lekuen (Herriko Etxea/Eliza/Mediateka/Ikastetxeak/Saltegiak) ondo-ondoan diren hainbat gune biltzen ditu.
Bi azpiproiektu ditu, bi fase eta mailatan gauzatzeko:
- fasea: Behereko Lorategia/Goiko karrika deitu proiektua, bideen berritzeko eta Beltzenetik abiatuz leku publikoak sortzeko egitarau bat abian emateko. Gogoan har, zirkulaziotik bereiziriko oinezkoentzako bide bat sortzea da gaia, oinezkoen bideak ikusgarri egiteko seinalatzea leku horiek zeharkatzera gonbidatzen duten atalasekin, betiere lorategi izaera atxikiz leku horien bioaniztasunari leku egin eta balioan emateko; horrela leku horien bioaniztasuna bultzatuko da. Azkenik, leku horrek jendeeen topatzeko aukera emanen du horretarako altzari egokiak kokatuz.
- fasea: Goi Lorategien proiektuak lehen fasea luzatuko du eta Beltzenearen eta Herri Barnearen arteko lotura bururatuko du.
Hartara, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari proiektu horren diruztatzeko egin behar diren urraspideak egin ditzan,
- Onar dezala lehen fasea: Behe Lorategia/Goi karrika; aurreikusi kostua: 339 719 € ZG,
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari 27 200 €ko dirulaguntza eska diezaion Aturri-Garonaren Ur Agentziari, bai eta beste zeinahi diru partzuerri ere,
- Baimena eman diezaiola auzapez jaunari dirulaguntza eskari guztiak eta horri loturiko dokumentu guztiak sina ditzan.
AHO BATEZ ONETSIA–
Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 21:17 orenetan.
HENDAIAN, 2024ko martxoaren 29an
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO
HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATURIK 2024.03.29an