2022ko maiatzaren 18, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 142.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, maiatzaren 18an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – MARTIARENA-GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and.,  HARAMBOURE and., LABEAU and., JEHAN j., CEZA and., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j. 088.2022 zk deliberamendutik goiti, eta SALLABERRY j.,

AHALORDEAK: ESTOMBA andreak DESTRUHAUT jaunari,

EZ ETORRIA: BALANZATEGUI jaunak 086.2022 zk. deliberamendutik 087.2022 zk deliberamendu arte,

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2022ko maiatzaren 11.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

Azken bilkuraren aktaren irakurketari dagokionean, Céline COTINAT andreak du hitza.

I – 2022ko APIRILAREN 27KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2022ko apirilaren 27ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA–

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO

086.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMANDAKO AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: iragan hilean auzapezak herri kontseiluaren ordezkaritzaz hartu erabakien berri har dezazuen eskatzen dizuet; ikusi duzuen bezala, diruzaintza izan zen lekuan egiteko lanak dira. Erratekorik ez baduzue, erabaki horien jakinaren gainean zaretela iruditzen zait.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

087.2022 –    AUZAPEZORDEEN KOPURUA ETA AUZAPEZORDE BAT HAUTATU AITZINEKO EPEA FINKATZEA

Herri Kontseiluari dagokio auzapezordeen kopurua finkatzea. Kopuru horrek kontseilukideen kopuru osoaren % 30eko muga du, hau da, 9 auzapezorde gure herriari dagokionean.

Tokiko beharrak eta landu beharreko gaien izaria kontuan hartu eta 8 auzapezorderen kopurua ezar dezagun proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA–

088.2022 – AUZAPEZORDE BAT IZENDATZEA – BOZKETA – AUZAPEZORDEEN TAULA

AUZAPEZ JAUNAK: hautagai deialdia eginen dut.

Hautagaitzat Nathalie CAMACHO-SATHICQ proposatzen dizuet.

Ez da beste hautagairik.

COTINAT andrea idazkari izendatu dute eta HIRIBARREN eta LABEAU andreak aholkulari.

Emaitzak:

  • bozkatzeari uko eginik: 0
  • bozkatzaileak: 33
  • boz zuri edo baliogabeak: 0
  • Adieraziak: 33
  • Gehiengo osoa: 17

Ukan ditu:

  • Nathalie CAMACHO-SATHICQ andrearen hautagaitzak: 33 boz.

Auzapezorde izendatu dute eta berehala kokatua izan da Nathalie CAMACHO-SATHICQ andreak.

Aho batez ederki hautatua izan delarik, auzapezak, herri kontseilari ororen izenean, zorionak eman dizkio.

AUZAPEZ JAUNAK: zehazt dezadan Nathalie CAMACHO-SATHICQ andrea adinekoen, haur txikien eta ahalmen urritasunen bat dutenen auzapez arduraduna izanen dela.

Erran diezazuedan ere lehendik izendatuak nituela Laurence BEAUFORT andrea portuen arduradun eta Leonor LABEAU andrea bereizkerien eta indarkeria sexisten aurkako borrokaren arduradun.

Horiek horrela, herri kontseiluaren taula berria dugu; hona 8 auzapezordeen zerrenda:

  • auzapezordea: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.,
  • auzapezordea: Frédéric TRANCHE j.,
  • auzapezordea: Nicole BUTORI and.,
  • auzapezordea: Richard IRAZUSTA j.,
  • auzapezordea: Michelle MOUNIOS-ADURRIAGA and.,
  • auzapezordea: Jean-Michel ARRUABARRENA j.,
  • auzapezordea: Nathalie CAMACHO-SATHICQ and.,
  • auzapezordea: Ganix GRABIÈRES j.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

089.2022 – HERRI BATZORDEEN AURKEZPENA

Herri Kontseiluari dagokio herri biltzarrari aurkeztuko zaizkion dosierren aztertzeko ardura ukanen duten batzordeak osatzea.

Batzorde bakoitzaren egitekoak eta kide kopurua finkatzea proposatu da:

  • IZENDAPENAK: KIDE KOPURUA
  •  Hirigintzaren, Lanen, Hiri Antolamenduen, Jardun Eremuen eta Mugikortasun berrien Batzordea: 15
  • Jabari Publikoaren Kudeaketaren, Merkataritzaren, Turismoaren, lasaiatasun Publikoaren eta Segurtasun Zibilaren, Ekitaldien eta Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren Batzordea: 15
  • Eskola eta Eskolaldi Inguruko Hezkuntza Batzordea: 11
  • Elkartasunen, Bizitegien eta Berdintasunaren aldeko eta bereizkeriaren aurkako Borrokaren Batzordea: 8
  • Banabide laburren, Elikadura Burujabetzaren eta Sukalde Zentralaren Batzordea: 13
  • Kirol eta Gazteria Batzordea: 10
  • Ingurumen eta Bizi Ingurunearen, Herritartasunaren eta Agenda 30aren Batzordea: 10
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Batzordea: 11
  • Finantzen eta Administrazio Nagusiaren Batzordea: 9

AHO BATEZ ONETSIA–

090.2022 – UDAL BATZORDEEN OSAERA

Honako batzorde hauek aldatu dira:

  • Hirigintzaren, Lanen, Hiri Antolamenduen, Jardun Eremuen eta Mugikortasun berrien Batzordea,
  • Jabari Publikoaren Kudeaketaren, Merkataritzaren, Turismoaren, Lasaiatasun Publikoaren eta Segurtasun Zibilaren, Ekitaldien eta Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren Batzordea,
  • Banabide laburren, Elikadura Burujabetzaren eta Sukalde Zentralaren Batzordea,

AHO BATEZ ONETSIA–

091.2022 – HERRI KONTSEILUAREN BARNE ARAUDIA

Deliberamendu honen gaia urtebete luze dela Goazen Aitzina taldeak galdeginik ireki zen eztabaida baten berant bururatzea da. Orori zabalik ziren 2 lan bilkura egin dira ahalordeei buruz, batzordeen funtzionamenduari buruz eta kontseilu bukaeran aurkeztu galderei eta haiei lotu eztabaidari buruz.

Kontuan hartuz «Finantzak eta Administrazio Nagusia» batzorde hedatua apirilaren 22 ostiralean bildu zela honako gai hauei buruz eztabaidatzeko:

  1. Ahozko galderei buruzko hitz hartzeak,
  2. Eztabaida eta solasen moldeak,
  3. ahalordeak,
  4. batzordeen funtzionamendua.

Barne araudia onar dezazuen proposatzen zaizue.

ADIERAZI BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

7 BOZ AURKA: DESTRUHAUT J., HIRIBARREN AND., POUYFAUCON J., BARRERO AND., BALANZATEGUI J., ESTOMBA AND., SALLABERRY J.,

6 ABSTENTZIO: COTINAT and. – LEGARDINIER and. – MARTIARENA-GARAT j. –
MANTEROLA j. – ARZELUS-ARAMENDI j. ETA NAVARRON and.

092.2022 – HERRIAREN ORDEZKARIAK ZENBAIT ERAKUNDETAN

Honako erakunde hauetako kideak izendatzea proposatu da:

  • DENENTZAT gizarte zentroaren administrazio kontseilua,
  • Euskal Herriko gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioa,
  • Itsasoko Haizea – Itsas Etxea,
  • Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroa (LAN EKO),
  • Portuaren Kontseilua Laket Portuaren emakidaren eta Arrantza emakidaren ordezkariekin eta Herriaren ordezkariekin,
  • Bidasoa Txingudi Partzuergoa,

Aldaketei dagokienean, herri kontseilua puntuz puntu erabaki lezake edo guztiak orotara hartuz, adierazten diren nahien arabera.

AHO BATEZ ONETSIA–

093.2022 – 2022RAKO FUNTZIOENGATIKO ORDAINSARIAK

Deliberamendu honek ez ditu hautetsien ordainsarien kalkulatze arauak aldatzen. Lehengo arau berberak dira baina osoko kopurua zertxobait apalagoa da, kopurua auzapezen kopuruaren araberakoa ere delako.

Auzapezordeen kopurua gutxitzeak osoko diru kopurua murrizten du eta, hartara, auzapezorde bakoitzarentzat 9 euro inguru gutxitzea.

AHO BATEZ ONETSIA–

094.2022 – LANPOSTU IRAUNKORREN 5. TAULA

Deliberamendu honek lanaldi murriztuko «ikuskizun kudeatzaile» lanpostu bat lanaldi osoko lanpostu bihurtzen du, 2022ko ekainaren lehenetik hasiz. Aldaketa hori hastapenean pentsatu ziren % 50eko beharren eta egiaztatu diren % 100eko beharren arteko aldea kitatzeko da.

AHO BATEZ ONETSIA–

095.2022 – LURRALDEKO LAN BATZORDEAN (LLB-CST) IZANEN DIREN LANGILEEN ORDEZKARIEN KOPURUA FINKATZEN DUEN, PAREKOTASUNA EZARTZEN DUEN ETA KOLEKTIBITATEAREN ORDEZKARIEN IRITZIA HARTZEAZ ERABAKITZEN DUEN DELIBERAMENDUA – HENDAIAKO GEUZAREKIN BATERA LURRALDEKO LAN BATZORDE BAKARRA SORTZEA

Lurraldeko Lan Batzordeak lanbide ingurumeneko gaiei buruzko iritziak ematen ditu.

Honako hau proposatzen zaizue:

  • Erabaki dezazuela Herriaren eta GEUZaren langileentzako eskudun izanen den Lurraldeko Lan Batzorde bakarra sortzea,
  • Langileen ordezkari titularrak 5 izanen direla finka dezazuen; titular bakoitzak ordezko bat ukanen du,
  • Erabaki dezazuela parekotasuna atxikiko dela eta, hartara, kolektibitatearen ordezkari titularrak langileen ordezkariak bezainbat izanen direla, titular bakoitzak ordezko bat ukanen duelarik,
  • Erabaki dezazuela Lurraldeko Lan Batzordeak kolektibitatearen iritzia bil dezala.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

096.2022 – KASINO JOKOEN zerbitzu publikoaren eskuordetza – hendaiako kasino eskuordedunaren 2020-2021 urteko txostenaren jarduera txostena

Ohi bezala, herri kontseiluari eskatu zaio bere iritzia eman dezala esparru juridiko oso hertsiari jarraikiz eginiko Hendaiako kasinoaren eskuordetzaren urteko txostenaz (kontratuaren hasiera 2012-02-14an, 18 urterako).

Kopuru handietan, honako hauek aipa ditzagun:

  • 2019an baino % 37 gorago,
  • 2020an baino % 110 gorago,
  • bilan osoa: 746 623 euro,
  • Negozio kopurua ZG: 923 698 euro,
  • Kontularitza emaitza garbia: 200 787 euro.

HERRI KONTSEILUA HORREN JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

097.2022 – HONDARRAITZ AUZOKO SALTEGIAK – APARKALEKUAK ESKAINTZEA – HONDARRAITZEKO APARKALEKUA – 2022KO UDALDIA

Deliberamendu hau urtero etortzen zaigu; Hondarraitz aparkalekuan aitzineko urteotan jadanik uzteko erabaki baliabideari buruzkoa da (63 leku materializatuak).

Aparkaleku hori Hondarraitz auzoko merkatarien esku uzteko printzipioa onar dezazuen proposatzen zaizue, 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 31 bitarteko udaldi berrirako, 80 euroko tarifarekin, eta, erantsiko nuke, euskal bestatik at, ekitaldiei lotu betebeharrak baititugu.

AHO BATEZ ONETSIA–

098.2022 – HELBURU ETA BITARTEKOEN HITZARMENA HENDAIA-EUSKAL HERRIKO JARDUNA ETA ENPLEGUA LAGUNTZEKO ZENTROAREKIN

Legeak hala agindurik, 23 000 €tik gorako kopuruetarako hitzarmena behar dugu egin. Hitzarmen hori 2019an egin zen Herriaren eta elkartearen artean, 2019tik 2022 aldirako.

Deliberamendu honen harira, proposatzen dizuegu elkartearen jardunak berriz gara ditzagun; jardun horiek honako hiru egiteko hauen inguruan dira egituratuak:

  • Hendaian proiektuak dituztenak hartu eta orientatzea,
  • Gizarte eta elkartasun ekonomia alorreko lurraldeko proiektu kolektiboak sor daitezen laguntzea,
  • Ekonomia ehundura eta tokiko lanpostuak sostengatzea.

Hendaia-Euskal Herriko Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentro elkartea eta Hendaiako Herriko Etxea 2022. urterako lotzen dituen helburu hitzarmen berria onar dezazuen proposatzen zaizue, bai eta baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari hitzarmen hori egin eta sina dezan.

GEHIENGOZ ONETSIA – 6 BOZ AURKA: COTINAT and. – LEGARDINIER and. – MARTIARENA-GARAT j., MANTEROLA j. – ARZELUS-ARAMENDI j. ETA NAVARRON and.

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

099.2022 – HENDAIAKO IGERIKETA KLUB ELKARTEA – FUNTZIONAMENDURAKO DIRULAGUNTZA

Hendaiako Igeriketa Klubak (CNH) aurkeztu duen dirulaguntza eskariaren dosierra aztertu eta dosier horrek dakartzan diruzko datuak eta erantsitriko dokumentuak ikusiz, 5000 euroko diruzko laguntza onartzea proposatu da, klubak bere jardunetan segi ahal dezan.

AHO BATEZ ONETSIA–

100.2022 – «LES MOUETTES» KIROL ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

Eskola Kirolaren Nazio mailako Batasuna (UNSS) delakoaren barnean, Irandatz kolegioko «Les Mouettes» kirol elkarteak oso emaitza onak ukan ditu aurten honako 3 diziplina hauetan:

  • Kosta sokorria: 3. lekua Frantziako txapelketan,
  • Surf: Akitaniako txapeldunordeak, Frantziako txapelketarako sailkatuak (2022ko ekaina),
  • Eskubaloia: Akitaniako txapeldunordeak, Frantziako txapelketarako sailkatuak (2022ko maiatz bukaera); txapelketa horretan ari dira, beraz, eta jadanik lehen 3 partidak irabazi dituzte.

Elkarte horri gastu horiek estaltzeko aukera emateko 500 euroko ezohiko dirulaguntza ematea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIERES j.

101.2022 – RECICLA BIRZIKLATU ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

RECICLA BIRZIKLATU elkartearen helburua hondakinen ingurumen arazoaz eta natura inguruneetan duten eraginaz ohartaraztea da.

Elkarteari ekainaren 18ko eragiketa horren antolaketa gastuak estaltzeko aukera emateko 675 euroko dirulaguntza ematea proposatu da; eragiketa horretan, eguraldiak horretarako aukera emanez gero, milatik gora pertsona bilduko direla pentsa liteke.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS-ADURRIAGA and.

102.2022 – LE DISQUE DE FEUTRINE ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

2022ko ekainaren 3an, LE DISQUE DE FEUTRINE elkarteak “Music is a Princess/Musika Printzesa bat da” izeneko kontzertua antolatuko du, Colombier Lanaren bidezko laguntza zentroko eta Ascèse abesbatzekin.

356 euroko ez ohiko dirulaguntza bati esker, elkarteak komunikazio gastuei aurre egiteko aukera ukanen luke.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Itziar AIZPURU and.

103.2022 – MINTZAIAN ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

2022ko ekainaren 5ean, Hendaiako MINTZAIAN elkarteak “Euskal Herriko Mintza Eguna” antolatuko du, EUSKALZALEEN TOPAGUNEArekin elkarlanean.

3 000 euroko ez ohiko dirulaguntza bati esker, elkarteak programazio eta komunikazio gastuei aurre egiteko aukera ukanen luke.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.

104.2022 – ESKAINTZA DEIALDIEN BATZORDEA – BATZORDEKIDEEN HAUTESPENA

Eskaintza Deialdien Batzordearen osatzaile honako hauek dira:

  • Merkatua sinatzeko ahala duen agintaria edo haren ordezkaria eskuordetze batez behar bezala ahalmena emanez, batzordeburua,
  • Biltzar erabakitzailearen 5 hautetsi, hondar handienaren araberako ordezkaritza proportzionalaz hautaturik.

Honako zerrenda hau proposatzen zaizue:

Kide titularrak:

  • Nicole BUTORI,
  • Laurent TARIOL,
  • Maïka HARAMBOURE,
  • Claire LEGARDINIER,
  • Peio BALANZATEGUI,

Ordezko kideak:

  • Ganix GRABIÈRES,
  • Michel JEHAN,
  • Louis EIZAGUIRRE,
  • Marie CEZA,
  • Jean-Baptiste SALLABERRY.

AHO BATEZ ONETSIA–

105.2022 – ZERBITZU PUBLIKOEN ESKUORDETZA BATZORDEA – BATZORDEKIDEEN HAUTESPENA

Zerrenda hori zuzenean bozka dezatela proposatu da, bozkatu berri den eskaintza batzordearen gisa bere-berean egina baita.

AHO BATEZ ONETSIA–

106.2022 – HERRI IGERILEKUA: LEKUAREN HAUTUA – EPAIMAHAIAREN OSAERA ETA LEHIAKETAREN SARIEN KOPURUA – DIRULAGUNTZA

Auzapez jaunak gogora ekarri ditu udal igerileku berria egiteko egingarritasun azterketak eta hautatu den lekua. Hautu horrek eskatzen du eragiketarako hastapenean, Programa Baimena/Ordainketarako Kreditu (APCP) batean aurreikusi zen (160-2021 deliberamendua) kopurua doitzea.

Honako hau proposatu da:

  • Udal igerileku berrirako eragiketa egiteko aurrekontuan ezarri kopuruak doitzeko baimena ematea, hastapeneko honako kopurua ezarriz: 10 193 000 € ZB;
  • Onar dezatela lehiaketaren epaimahaiaren osatzea eta epe laburreko lanaldiengatiko ordainsariak ematea kalifikazio berezia duten pertsona idependentei;
  • Auzapez jaunari baimena eman diezaioten izendun agindu bitartez finka dezan kalifikazio berezia duten independenteei esleitu ordainsarien kopurua, betiere epe laburreko lanaldi bakoitzagatik 400 euroko mugarekin;
  • Baimendu dezaten lehiaketan parte hartzeko onartu diren eta lehiaketaren araudiaren araberako zerbitzuak eman dituzten hautagaiei sari bat ematea;
  • Erran dezala sari hori, gehienez 32 000 € ZG izanen dela lehiatzeko onartua izan den parte hartzaile bakoitzarentzat, egiazko lehiarako aukera ematen duten hiru hautagaien mugan; kopuru hori eragiketaren hastapeneko kopuruan sartuko da;
  • Auzapez jaunari baimena eman diezaiola udal igerileku berria egiteko dirulaguntza publikoak eskuratzeko xerkaketa eta urraspide baliagarri guztiak egin ditzan;
  • Ahala eman diezaiola auzapez jaunari deliberamendu honen gauzatzeko behar den erabaki oro hartu eta dokumentu oro sina ditzan.

GEHIENGOZ ONETSIA:

7 BOZ AURKA: DESTRUHAUT J., HIRIBARREN AND., POUYFAUCON J., BARRERO AND., BALANZATEGUI J., ESTOMBA AND., SALLABERRY J.,

107.2022 – BIXINTXO ELIZA – BERRIZTAPEN PROIEKTUA

Herri barneko Programa baimena/ordainketarako kredituaren harira, Bixintxo eliza, 2014. urteaz geroztik Historia Monumentuen zerrendan dena, berriztatua izanen da udal diruzaintza izan zenaren berritzeari eta Errepublika plazaren birkalifikazioari eta herriko etxearen hormak berritzeari loturik. Eragiketa horretan hormak garbituko dira, estalkia osoki berrikusiko da, berina leihoak behatuko dira eta zoladurak sendotuko dira; lan horietarako 400.000 € ZG aurreikusten dira.

Auzapez jaunari baimena ematea proposatu da obralaritza merkatuaren titularrarekiko kontratua sina dezan eta Europari, Estatuari, lurralde kolektibitateei eta beste zenbait erakunderi diruzko eta bestelako laguntza ahal bezain zabalak eska diezazkien.

AHO BATEZ ONETSIA–

108.2022 – HERRIKO ETXEA – ERREPUBLIKA PLAZA – BIRKALIFIKAZIO PROIEKTUA

Herri barneko Programa baimena/ordainketarako kredituaren barnean, proiektuaren ardatz egituratzaileetako bat Errepublika plazaren birkalifikazioa eta herriko etxearen hormak berritzea da.

Eragiketa horretan, bide guztiak berrituko dira guztiz, bai eta plazako zoladura eta hiri altzariak ere, eta herriko etxearen horma guztiak landuko dira (garbiketa eta kanpoko arotzia guztia aldatzea) eta hegoaldeko horman landare horma ezarriko; lan horietarako 1.800.000 € ZG beharko direla kalkulatzen da.

Auzapez jaunari baimena ematea proposatu da obralaritza merkatuaren titularrarekiko kontratua sina dezan eta Europari, Estatuari, lurralde kolektibitateei eta beste zenbait erakunderi diruzko eta bestelako laguntza ahal bezain zabalak eska diezazkien.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA: 6 ABSTENTZIO: COTINAT and. – LEGARDINIER and. – MARTIARENA-GARAT j. – MANTEROLA j. – ARZELUS-ARAMENDI j. ETA NAVARRON and.

109.2022 – PEERSMAN JAUNAK HERRIARI LURRAK UZTEA

Peersman-CHERIGIE jaunak, elkarrizketa batean eman digu jakitera Larrungo muinoan, hendaiar paisaiaren 3 muino enblematikoetako batean, dituen lursail zenbait euro sinbolikoaren truk emateko asmoa duela.

Horren interes handia kontuan hartuz, honako hau proposatu zaio kontseiluari:

  • Onar dezala honako lursail hauek euro sinbolikoaren ordainez ematearen printzipioa: AR 35, AR 36, AR 178 eta AR 196; hau da, orotara 59 eta 75 ca inguru,
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari AR 196 eta AR 178 lursailen gainean diren zorrei buruzko zehaztapen guztiak ekar ditzan eta sinatu beharreko akta sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA–

110.2022 – OCÉAN EXPÉRIENCES STRATÉGIES TOKIKO SOZIETATE PUBLIKOAREN KIDEAK IZENDATZEA DESEGIN AITZIN

Kontuan hartuz ezen STRATÉGIE OCÉAN EXPÉRIENCES Tokiko Sozietate Publikoa desegiteko prozesuari ekin behar zaiola, Hendaiako Herriaren administratzailea hautatu behar da tokiko sozietate publikoaren administrazio kontseilurako.

Auzapez jaunak Ganix GRABIÈRES jauna proposatu du hautagai.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Nathalie CAMACHO-SATHICQ and.

111.2022 – ADINEKOEN KONTSEILUAREN KIDEAK IZENDATZEA

Herri Kontseiluak, 2021eko urriaren 13ko deliberamendu batez, adinekoen kontseilua sortzea erabaki zuen.

Kontseilu aholkulari horren helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa entzutera ematea da, haien esperientzia eta herriaren ezagutza kontuan hartzea, bai eta egunerokoan topa ditzaketen zailtasunak ere.

Adinekoen kontseiluaren 10 kideak (5 gizon eta 5 emazte) hautatzeko zozketa egin dadin proposatu da.

Hasteko, emazteen zozketa eginen dugu:

  • Jacqueline HAROUCHE and.,
  • Marlène ZURFLUH and.,
  • Kristine DULAU and.,
  • Dany THAZARD and.,
  • Florence VIDEAU and.,

Eta gero gizonen zozketa:

  • Jacques FOUCARD j.,
  • Jean-Pierre BAILLY j.,
  • Jacques CHIRUMBERRO j.,
  • Jean-Louis MARCHIj.,
  • Jacques ROGER j.

AHO BATEZ ONETSIA–

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 21:00 orenetan.

HENDAIAN, 2022ko maiatzaren 20an
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAN AFIXATUA
2022-05-20an