2022ko azaroaren 16 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 298.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, azaroaren 16an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI IRAZUSTA J., ARRUABARRENA j., CAMACHO SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j.,  ROMAN and., MANTEROLA j., ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., SALLABERRY j., ESTOMBA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.,

AHALORDEAK: CAMACHO-SATHICQ andreak CEZA andreari, LEGARDINIER andreak NAVARRON andreari, COTINAT andreak ARZELUS-ARAMENDI jaunari, DESTRUHAUT jaunak BALANZATEGUI jaunari eta BARRERO andreak HIRIBARREN andreari,

BILKURA IDAZKARIA: Hélène HIRIBARREN andrea,

Deialdiaren eguna: 2022ko azaroaren 09.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2022ko URRIAREN 19KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2022ko urriaren 19ko bilkuraren bilduma HIRIBARREN andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AUZAPEZ JAUNAK: eskertzen dizut, HIRIBARREN andrea. Iragan bilkuraren bilduma bozka bidez onar dezazuen proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

180.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMANDAKO AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: galderarik ez bada, gaia landutzat har eta erabakien jakinean zaretela ulertuko dut.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

181.2022 –    2023KO URTARRILAREN LEHENETIK M57 AURREKONTU ETA KONTULARITZA IZENDEGIA ONARTZEA

2022ko irailaren 21eko 149.2022 zk. deliberamenduaren bidez, Herri Kontseiluak 2023ko urtarrilaren lehenean M57 aurrekontu eta kontularitza izendegia plantan ematea erabaki zuen.

Orain, 2023ko urtarrilaren lehenetik goiti erosi ondasunetan M57 delakoaren barnean ezar litezkeen amortizazio denborak finkatu behar dira.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Eranskinean datozen amortizazio denborak finkatzen dituen zerrenda onartzea,
  • Muga bat ezartzea prorata temporis bidezko amortizazio printzipioari urtebetean amortizatzeko ondasunetarako (balio gutxiko ondasunak eta urtebetean amortiza litezkeen bestelako ondasunak).

AHO BATEZ ONETSIA –

182.2022 – ESKUALDATU KARGEN TOKIKO BATZORDEAREN (EKBTB-CLECT) 2022KO URRIAREN 11KO TXOSTENA ONARTZEA

AUZAPEZ JAUNAK: ez da Hendaiako dosierrik EKBTB-CLECT horretan, baina arauak elkargoaren lurraldeko herri guztiak behartzen gaitu zenbait itzulketa aldatzera, bereziki Ibai-erreken Sindikatuan herri diruztapenekin aitzinetik jaso 83 herriren ordainen esleipenak aldatzera etorri den EKBTB-CLECT horren gainean abenduaren 31 baino lehen deliberatzera.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala 2022ko urriaren 11ko EKBTB-CLECT delakoaren txostena, eranskinean aurkeztu bezala;
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari deliberamendu honen gauzatzeko beharrezko eta baliagarri diren urraspide guztiak egin ditzan eta horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

183.2022 –   MAILEGU BERMEA COMPAGNONS DES BELLES ÉTAPES CENTRE NOUVEL HORIZON DEITU ZENTROARI CAISSE DE CRÉDIT MUTUEL KUTXAREKIN MAILEGU BAT HAR DEZAN HENDAIAKO BELLA VISTA ZENTROAREN LANAK DIRUZTATZEKO CRÉDIT AGRICOLE ETA HSBC BANKUEKIN HARTU ZITUEN MAILEGUAK KITATZEKO

AUZAPEZ JAUNAK: honako hau LES COMPAGNONS DES BELLES ÉTAPES delakoari dagokio, CENTRE NOUVEL HORIZON denari. Bi mailegu, bakoitza 750 000 €koa, sinatu zituzten CRÉDIT AGRICOLE bankuarekin eta HSBC bankuarekin 2011. urtean, diruztapen plana bururatzeko.

LES COMPAGNONS DES BELLES ÉTAPES delakoak Hendaiako CAISSE DE CRÉDIT MUTUEL kutxarekin negoziatu du bi mailegu horien erostea, eta Hendaiako Herriari eskatzen diote elkrtasunezko bermea eman diezaien.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala eskatu zaion bermea.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.

184.2022 – HERRI BARNEKO MERKATARI ETA LANGILEAK – INDIGO OBRA APARKALEKUA – ABONAMENDUETARAKO DIRUZKO PARTE HARTZEA – 2023. URTEA

Langileek hiri barnera errazago bil daitezen laguntzeko, INDIGO obra aparkalekurako hileko abonamendua berritu dezala proposatu zaio kontseiluari, 50 lekutarako, 2023ko urtarrilaren lehenetik goiti izan dadin indarrean 2023ko abenduaren 31 arte. Sektore urdineko eta sektore gorriko langileen artean alderik izan ez dadin, erabiltzaileak bere kargu hartu beharko duen abonamenduaren zatia hilean 20,00 €koa izanen da. Gainerako kopurua, hau da, 52,00 €, Herriak hartuko du bere gain.

Halatan, bada, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala sektore urdineko merkatari eta langileen aldeko hileko abonamendua luzatzea INDIGO obra aparkalekuan.

AHO BATEZ ONETSIA –

185.2022 –   HONDARRAITZ AUZOKO MERKATARIAK – APARKALEKU BATZUEN UZTEA ONDARRAITZ APARKALEKUAN – 2023KO UDAKO SASOIA

2023rako proposatu den baliabidea aitzineko urteetan (2018-2022) indarrean ziren traba tekniko eta logistiko berberen gainean oinarritzen da, hau da:

  • Erabiltzaile bakoitzak bere izenean den pasa txartel bat du berarentzat bakar-bakarrik eta ibilgailu bakar baterako,
  • Aparkaleku hori merkatarien sostengatzeko ez den beste ezertarako erabili ez dadin eta pasa txartelak eskutik eskura ibil ez daitezen, pasa txartelari eta lekuei zenbaki bat emateaz gain, udal zerbitzuek kontrolatuko dituzte eskubidedun ibilgailuak.
  • Erabiltzaile bakoitzak 100 euroko kaudimena emanen du eta uda amaitzean, berak pasa txartela itzultzearekin batera, diru hori itzuliko zaio,
  • Estadioaren aparkalekura 2023ko uztailaren 8tik irailaren 3ra bitarte sartzen ahalko da, salbu abuztuaren 11, 12 eta 13 egunetan, hau da, Hiri Bestaren asteburuan.

Ordutegiari dagokionean, aparkalekua gauean hustu behar da; goizeko 6etatik goiti erabiltzen ahalko da, egunero, ordu horretan hasten baitira udal zerbitzuak estadioaren hondoan diren lokaletan lanean.

Halatan, bada, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala Ondarraitz estadioko aparkalekua Hondarraitz auzoko merkatariei beste sasoi berri baterako uztea, 2023ko uztailaren 8tik irailaren 3ra bitartean, 2022ko baldintza beretan: prezio finkoa aldi osorako, 80 € ibilgailu bakoitzeko eta uda amaitzean bihurtuko zaien 100 euroko kaudimena uztea ibilgailu bakoitzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: RICHARD IRAZUSTA j.

186.2022 –   CENTRE DE GESTION DES PYRÉNÉES-ATLANTIQUES  DELAKOAREN ANTOLAKUNTZA ETA GIZA BALIABIDEETAN AHOLKULARITZA EMATEKO ZERBITZURA LOTZEA

Kudeaketa zentro horrek borondatezko zerbitzuak proposa ditzake, besteak beste, antolakuntza eta giza baliabideetan aholkularitza ematea.

Hartara, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala Kudeaketa Zentroak proposatzen duen antolakuntza eta giza baliabideetan aholkularitzarako hitzarmenera lotzea,
  • Auzapezari hitzarmena sinatzeko baimena ematea.

AHO BATEZ ONETSIA –

187.2022 –        2022/02/23KO DELIBERAMENDUAREN OSAGARRIA: FUNTZIORAKO BEHARREZKOA DEN ESKUALDE HIZKUNTZA BATEN ERABILTZEARI LOTURIKO BETEBEHAR BEREZIAREN SARIA EMATEKO BALDINTZAK

2022ko otsailaren 23ko deliberamendu batez, Laneko Funtzioak, Loturak, Gaitasuna eta Engaiamendua kontuan hartzen dituen Ordainsarien Araubidea (LFLGEOA-RIFSEEP) eman zen plantan HENDAIAKO Herriaren langileentzat.

Deliberamendu hura osatu behar dugu orain, funtziorako beharrezkoa den eskualde hizkuntzaren erabilerari loturiko betebehar berezia esleitzeko eskatzen den maila zehazteko:

  • B1 maila eskuratu duen langilea: 20 € hilean,
  • Gutxienik B2 maila eskuratu duen langilea: 25 € hilean.

Betebehar horri dagokion ordainsariak 2022ko apirilaren lehenera arteko gibel ondorioa ukanen du, hala agintzen baitzuen 2022ko otsailaren 23ko deliberamenduak.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar ditzala hor goian aipatu proposamenak,
  • Auzapez jaunari edo haren ordezkariari horien gauzatzeaz ardura daitezen eska diezaiela.

EMANIKO BOZ GUZTIEK ONETSIA: 6 ABSTENTZIO: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. eta COTINAT and.

188.2022 –   BIZTANLEEN ERROLDA – ERROLDATZAILE LANPOSTUAK SORTZEA – 2023. URTEA

Errolda lan horien egiteko, erroldatzaileak kontratatu behar ditugu.

Kontratupeko lanaldi osoko 6 lanpostu sortzea proposatu da, biztanleriaren errolda egin dezaten, 2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 18ra. Lansaria funtzio publikoaren 382 indize gordinaren araberakoa izanen da.

Egiteko horretarako behar diren formakuntza eta leku aurkitzeen aldiak kontuan hartuz, kontratua 2023ko urtarrilaren 9tik otsailaren 18ra arteko eperako ezarriko da.

Misioaren bururatze saria (250 € gordin) emanen zaie langileei bizitegien orrien itzultze maila % 99 edo hortik goiti bada.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala 2023. urterako erroldatzaile lanpostuak sortzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: MICHELLE MOUNIOS-ADURRIAGA and.

189.2022 –   KULTURA – IKUSKIZUNAK – KONTZERTUAK – ERAKUSKETAK – BITARTEKARITZA EKINTZAK: PREZIOAK

Mme MOUNIOS-ADURRIAGA : ez ditut prezio guztiak zehaztuko, noski irakurri baitituzue.

Azpimarratuko ditut bakarrik aldaketak :

  • Barne-bitartekaritzako ekintzak Kultur zerbitzuko langile batek egiten ditu eta dohainik dira (adibidez, haurtzaindegietan irakurketak …).
  • Olerkiaren ibiladia eskolentzako dohainik da.
  • Azkenik, « Journal d’un corps » Bakarka Taulan festibalaren ikusgarriarekin lotua den bazkariaren prezioa. Ikusgarri hau 6 ordu irauten du, atsedenaldiekin, eta « Chimères » konpainiak proposatzen digu, Daniel Pennacen testu bati buruz.

Beraz, proposatzen dizuet kultur ekitaldietarako sarreren prezioak finkatzea, 2023ko urtarrilaren 1etik goiti.

AHO BATEZ ONARTUA –

TXOSTENGILEA: LAURENT PELEGRIN-ARAMENDY j.

190.2022 –   EGUBERRI AZOKA

Eguberri azoka hori Hendaiako Herriaren Besta Batzordeak eta Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak antolatzen dute; 2022ko abenduaren 10 larunbatean eginen da, 14:00etatik 20:00etara eta 2022ko abenduaren 11 igandean, 10:00etatik 19:00etara, Gaztelu aretoan, honako hauekin:

  • 38 leku barnealdean,
  • 16 leku kanpoaldean, banakako aterpeetan.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar ditzala eguberri azoka antolatu eta egiteko moldeak,
  • Onar ditzala jabari publikoa erabiltzeko proposatzen diren tarifak,
  • Baimena eman diezaiola auzapezari erabiltze kontratuak sina ditzan hautatuko diren hautagaiekin.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: LAURENCE BEAUFORT and.

191.2022 –   LAKET PORTUA – 2023KO PREZIOAK ETA ERABILTZE ESKUBIDEAK

  1. urterako tarifak eta erabiltze eskubideak Portuaren Batzordearen 2022ko azaroaren 10eko bilkuran aurkeztu zitzaizkion bezala ezartzea proposatu da, %3ko emendatze batekin bakarrik urteko tarifetan.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar ditzala Laket portuaren 2023. urterako tarifak eta erabiltze eskubideak dokumentu erantsian adierazi bezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

192.2022 – PORTUA – 2023KO PREZIOAK

Hendaiako Herriak du, portu aldearen esleipenduna den bezainbatean, portuan erabiliko diren tarifak zehaztu eta aplikaraztea.

Portuaren Kudeaketa Guneak, Finantzen Zuzendaritzarekin batera eta Departamenduarekin adostuz, eguneratze lan bat egin du honako hauen gainean:

  • Portu aldeko tresneria publiko guztien gaineko tarifen aplikazioan,
  • Tarifen taula eguneratzea, 2006. urtetik aldatu gabe baitzen.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar ditzala bilkuran aurkeztu zaizkion tarifen gaineko erabaki guztiak,
  • Onar dezala erabaki berri horiek deliberamendu hau indarrean hasten denetik aplika daitezen.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.

193.2022 – HENDAIAKO TOKIKO HIRIGINTZA PLANAREN 2. ALDAKETA SINPLIFIKATUA

2022ko ekainaren 16ko erabaki batez, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak Hendaia herriaren Tokiko Hirigintza Planaren (THP) bigarren aldaketa sinplifikatuari ekin zion, hirigintza kodearen L.153-45 artikuluak zehazten duen prozedura aplikatzearen eremuan diren bilakaerak gauzatzeko.

Aldaketa sinplifikatu hori udal igerilekuaren inguruneari dagokio, Santiago karrikan.

AK 281 zk. lursaila 2020ko THParen UC zonan dago (hiri zona nagusiki bizitegiak, saltegiak edota bulegoak ordena etenean eraikitzeko, ordena etenean talde bizileku trinkorako berritu daitekeena).

Alabaina, UE zona gisa behar zen sailkatua izan, ororen onerako hornikuntza eta antolakuntzetarako hiri zona gisa, orain dauden antolakuntzen bilakaera segurtatu eta ororen onerako hornikuntza berriak hartu ahal izateko.

Akats material hutsa denez, THParen aldaketa sinplifikatu baten bidez konpondu behar da, UC zonaren araudiak ez baitu uzten eskuartean dugun udal igerilekuaren proiektua gauzatzen.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Aldeko iritzia eman diezaiola Hendaiako Herriaren Tokiko Hirigintza Planaren 2. aldaketa sinplifikatuaren proiektuari,
  • Onar dezala 2. aldaketa sinplifikatuaren proiektua,
  • Auzapez jaunaren esku utz dezala Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariari Herri Kontseiluak eman iritzi honen berri ematea.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:00etan.

HENDAIAN, 2022ko azaroaren 17an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATUA
2022.11.17an