2021eko urtarrilaren 27, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS –  036.2021

Bi mila eta hogeita batgarren urtean, urtarrilaren hogeita zazpian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j.,
PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j.,  ROMAN and.,  HARAMBOURE and.,  JEHAN j., DESTRUHAUT j.,  HIRIBARREN and.,  POUYFAUCON j.,  BARRERO and.,   BALANZATEGUI j., ESTOMBA and. eta SALLABERRY j.
AHALORDEA EMANIK: LABEAU andreak TRANCHE jaunari, CEZA andreak HARAMBOURE andreari
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.
Deialdiaren eguna: 2021ko urtarrilaren 20a

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I –2020KO AZAROAREN 18KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2020ko abenduaren 16ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

 TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

001.2021 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2020ko uztailaren 3ko deliberamenduaren bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

002.2021 –LANPOSTU IRAUNKORREN 1. TAULA

Lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta egitekoak kontuan hartuz, Herri Kontseiluari honako hau proposatu zaio:

2021eko martxoaren lehenetik goiti honako hauek kentzea:
Lanaldi murritzeko 2 animatzaile laguntzaile lanpostu iraunkor,
2021eko otsailaren lehenetik goiti honako hauek sortzea:
Lanaldi osoko 2. mailako administrazio laguntzaile nagusi lanpostu iraunkor 1,
Lanaldi osoko lurralde animatzaile 3 lanpostu iraunkor,
Lanaldi osoko 4 langileburu lanpostu iraunkor,
2021eko martxoaren lehenetik goiti honako hauek sortzea:
Lanaldi osoko animazio laguntzaile 2 lanpostu iraunkor,
Lanaldi murritzeko (17h30) teknikari laguntzaile lanpostu 1.

AHO BATEZ ONETSIA–

003.2021 – 2021EKO TURISMO SASOIA – SASOIRAKO LANPOSTUEN SORTZEA

2021eko uda sasoia baldintza ahal bezain onetan antolatzeko, Herri Kontseiluari proposatu zaio ordainpeko aparkatze/udaltzaingo zerbitzuan honako hauek sor ditzan:

– Lanaldi osoko 3 sasoilari lanpostu 2021eko maiatzaren lehenetik urriaren 31 bitarteko aldirako, Funtzio Publikoaren 354 indize gordinaren arabera ordainduak,

– Lanaldi osoko 7 sasoilari lanpostu 2021eko abuztuaren 31 arteko aldirako, Funtzio Publikoaren 354 indize gordinaren arabera ordainduak,

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

004.2021 – DIRUZKO PARTE HARTZEA – ABONAMENDUA LURPEKO INDIGO APARKALEKUAN

Langileei herri barnera errazago hel daitezen laguntzeko, Herri Kontseiluari proposatu zaio Vinci-ren lurpeko aparkalekuan duen hileko abonamendua berritzea, gehienez 30 lekutarako, 2021eko otsailaren lehenetik abenduaren 31 bitarteko aldirako, erabiltzaileentzako tarifa hilean 20 € izanen delarik. Gainerako dirua, hau da, 52 euro, Herriak ordainduko du.

AHO BATEZ ONETSIA–

005.2021 – APARKATZE ONDORENGO PREZIO FINKOA – HITZARMENA HENDAIAKO HERRIAREN ETA ARAU HAUSTEAK AUTOMATIKOKI BIDERATZEKO NAZIO MAILAKO AGENTZIAREN (ANTAI) ARTEAN –BERRITZEA- 2021/2023

Hendaiako Herriak, 2017ko irailaren 19ko herri biltzarrean, ANTAI agentziarekin 3 urterako (2018tik 2020ra) «Cycle complet» hitzarmena sinatzea onartu zuen.

Herri Kontseiluari proposatu zaio hitzarmen hori berri dezan 2021eko urtarrilaren lehenetik 2023ko abenduaren 31 bitarteko aldirako.

AHO BATEZ ONETSIA–

006.2021 – HENDAIAKO HONDARRAITZ HONDARTZAN HONDARTZA JARDUNAK KUDEATZEKO ETA HONDARTZA ALTZARIAK ALOKATZEKO MOLDEAK HAUTATZEA – ZERBITZU PUBLIKOKO ORDEZKARITZAK ETA USTIAPEN HITZARMENAK

Zerbitzu Publikoaren ordezkatze prozedura eman zuen Herriak abian 2016. urtean, eta horren ondorioz lau azpikontratatzeilerekin sinatu dira ustiatze hitzarmenak 5 urterako, hondartza kluben jarduera eta oihal etxolen, etzaulki eta eguzkitakoen alokatze jarduera horiek ustiatzeko.

Herri Kontseiluari honako hauek onar ditzan proposatu zaio:

Ordezkatu kudeaketa moldea hautatzea eta, halatan, zerbitzu publikoaren ordezkatzearen printzipioa ezartzea esleitu den itsas jabari publikoaren kudeaketa eta ustiapenerako,
Ustiapen hitzarmenen esleipendunek eman beharko dituzten zerbitzuen ezaugarriak, bai eta jabari publikoa erabiltzeko haiek ordaindu beharko duten zergaren tarifak,
Auzapez jaunari baimena ematea hondartzako kluben jardueretarako eta hondartzako altzariak alokatzeko jarduerak egiteko Hondarraitz hondartzaren zati bat okupatuko duten ustiapen hitzarmenen esleipendunak hautatzeko zerbitzu publikoko ordezkapen prozedurari berari ekin eta gida dezan.

AHO BATEZ ONETSIA–

007.2021 – ZERBITZU PUBLIKOKO ORDEZKARITZA AUTOAK HARTU ETA BAHITEGIRA ERAMATEKO – HITZARMENAREN GAUZATZE EPEA LUZATZEA – 1. GEHIGARRIA

Hendaia herriko lurraldean autoak hartu eta bahitegira eramateko zerbitzu publikoaren ordezkapen prozedura bat eman zen abian 2015ean; horren ondorioz, zerbitzu publikoaren ordezkapen hitzarmen bat sinatu zen MENDES CROSA sozietatearekin, 5 urtetarako, hau da, 2016ko urtarrilaren lehenetik 2020ko abenduaren 31 arte.

Herri Kontseiluari proposatu zaio egun indarrean den zerbitzu publikoaren ordezkapen hitzarmenaren aldaketa onar dezan, iraupena beste urte batez luzatzeko, hau da, 2021eko abenduaren 31 arte.

AHO BATEZ ONETSIA–

008.2021 – DIRU LAGUNTZA ESKARIA GAIZKINTZA ETA ERRADIKALIZATZEARI AITZINA HARTZEKO MINISTERIOARTEKO FUNTSAREN KARIETARA (FIPDR) ETA DROGEN AURKA ETA MENDEKOZKO JOKAMOLDEEN AURKA BORROKATZEKO MINISTERIOARTEKO MISIOAREN PROIEKTU DEIALDIAREN KARIETARA (MILDECA) – 2021. URTEA

Hendaiako Herriko Etxeak 2018an berriz eman zuen indarrean Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina hartzeko Tokiko Batzordea.

Egun, prestatze bidean dira oraindik emakumeei egin indarkerien prebentziorako eta aurka borrokatzeko lantaldeekin eta mendekotasunezko jokabideen prebentziorako eta aurka borrokatzeko eta arriskuak murrizteko eta lasaitasun publikorako lantaldeekin loturik diren proiektu anitz eta horietarako FIPDR eta MILDECA diruztapena eska liteke, bai eta 2021. urterako diru laguntzak ere.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari eskatu zaio honako hauetarako baimena eman diezaion auzapez jaunari:

Diru laguntza ahal bezain handiak eska ditzan 2021eko FIPDR eta MILDECA direla eta,
FIPDR eta MILDECA direla eta Estatuari, lurralde elkargoei eta erakunde publikoei 2021rako diru laguntza eskariak egiteko.

AHO BATEZ ONETSIA–

009.2021 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEP-AREN 2021ERAKO HASTAPENEKO AURREKONTUA

2021eko funtzionamendu atalaren aurrekontua 1.461.521 eurokoa da (2020an 1.554.786,50 € izan zelarik).

2021eko inbestimendu atalaren aurrekontua 100.000 eurokoa da (2020an, 105.000 € izan zen).

Herri Kontseiluari proposatu zaio Hendaia Turismo & Merkataritza IMEP-aren 2021eko hastapeneko aurrekontua onar dezala.

AHO BATEZ ONETSIA–

010.2021 – ABADIA – GAZTELU-BEHATOKIA – ZERBITZU PUBLIKOAREN ORDEZKAPENAREN 4. GEHIGARRIA

2011ko urtarrilaren lehenaz geroztik, Zientzien Akademiak Hendaiako Herriari eta Hendaia Turismo & Merkataritzari utzi zien, zerbitzu publikoaren ordezkapen baten bidez, Abadia gaztelu-behatokiaren ustiapena.

2020ko urriaren 16ko Jarraipen Batzordean, Zientzien Akademiak ordezkariei laugarren gehigarri bat egitea proposatu die, Abadiaren zerbitzu publikoaren ordezkaritzaren eremuan aldaketa nabarmenak egiteko, hau da:

Lehendakari eragile bat izendatzea, kontserbatzaile zeregina ere ukanen duena,
Zientzia Batzorde bat sortzea, aipaturiko ahalmenekin,
Lehengoratu parkeari eta ondasunen eta pertsonen babeste planari dagozkien kargen eta erantzukizunen banaketa,
Arragorri etxearen zeregina aldatzea eta mantentze moldeak.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala Abadiako zerbitzu publikoko ordezkapenaren 4. gehigarriak dioena.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Xabier MANTEROLA j.

011.2021 –   HELGARRITASUN BATZORDEA – 2020KO JARDUERA TXOSTENA

2005eko otsailaren 11ko 2005-102 Legeak, ezintasun bereziren bat dutenen eskubide eta aukeren berdintasunerako, parte hartzerako eta herritartasunerakoak Helgarritasun Udal Batzordea sortzera behartzen ditu
5000 biztanletik gorako herriak.

Batzorde horren egiteko nagusia herri kontseiluan aurkeztuko den urteko txostena egitea eta Estatuak departamentuan duen ordezkariari, Departamentu Kontseiluaren lehendakariari, Ezintasun bereziren bat dutenen Departamentuaren aholku kontseiluari, erretretadunen eta adinekoen departamentu batzordeari eta txostenak ukitzen dituen eraikin, instalazio eta lanlekuetako arduradun orori igortzea.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala Helgarritasunerako Udal batzordearen 2020ko urteko txostena.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Laurent PELEGRIN ARAMENDY j.

012.2021 –   EKITALDIAK-BESTAK ZERBITZUAREN SORTZEA

“Gaztelu aretoaren” eraikina 2019 eta 2020 urteetan zehar egin du Herriak eta 2021. urte hastapenean irekiko zaio publikoari. Halatan, bada, herrian gauzatu politikaren gaineko gogoeta egin dute hautetsiek -animazioak, bestak, ekitaldiak-.

Zerbitzu horrek egiteko bikoitza ukan dezan proposatu da:

Herrian proposatu besta guztiekin jarraitzea, batez ere udal zerbitzuen eskatzeari loturiko gako gaiei dagokienean eta ekitaldien egutegiari dagokionean;
Ekipamendu berriak bidera ditzakeen jarduera berriak proposatzea.

Lantaldea 5 langilek osatzen dute eta azoka zaharraren eraikineko lokaletan ukanen du egoitza, bai eta «Nere Chokua» etxeko bi bulegotan.

Herri Kontseiluari proposatu zaio aintzatetsi diezaiola auzapez jaunari Ekitaldiak-bestak zerbitzuaren plantan ematea.

EMANIKO BOZ GUZTIEZ ONETSIA: 6 ABSTENTZIO:

COTINAT and. – LEGARDINIER and. – MARTIARENA GARAT j. – MANTEROLA j. – ARZELUS ARAMENDI j. – NAVARRON and.

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

013.2021 –   EZOHIKO DIRU LAGUNTZA «AMICALE BOULISTE BIDASSSOA» ELKARTEARI

AMICALE BOULISTE DE LA BIDASSOA elkarteak diru arazoak ditu COVID-19aren osasun testuinguruaren ondorioz. 10 hilabete dira lokalak hetsirik dituztela eta elkarteak ez du, hartara, diru sartzerik.

Halatan, bada, AMICALE BOULISTE DE LA BIDASSOA elkarteak diruzko laguntza galdegin dio Herriari, garai gaitz honen gainditzeko.

Herri kontseiluari proposatu zaio 800 euroko ezohiko diru laguntza eman diezaiola AMICALE BOULISTE DE LA BIDASSOA elkarteari.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

014.2021 –   2019KO TXOSTENA EDATEKO URAREN ETA SANEAMENDUAREN ZERBITZU PUBLIKOAREN PREZIO ETA KALITATEARI BURUZ

Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak edateko uraren eta saneamenduaren zerbitzuaren prezioari eta kalitateari buruzko 2019ko txostena eman dio auzapez jaunari.

Txostenak honako hauek azaltzen ditu:

Zerbitzuen ezaugarri teknikoa,
Edateko uraren, saneamendu kolektiboaren eta banakakoaren tarifak, eta zerbitzuek ekarri diru sartzeak,
Emaitzen adierazleak,
Inbestimenduen diruztapena,
Elkartasunezko eta elkarlan deszentralizaturiko ekintzak uraren alorrean.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzpezak biltzarra eskertu eta bilkura amaitutzat eman du 19:30ean.

HENDAIAN, 2021ko urtarrilaren 28an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Pirinio Atlantikoetako Departamentu kontseilaria,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA: 2021.01.28an