2021ko martxoaren 3, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 093.2021

Bi mila eta hogeita batgarren urtean, martxoaren hiruan, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j.,
PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., HARAMBOURE and., LABEAU and. ( 028.2021 zk. deliberamendua arte) JEHAN j., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and. eta SALLABERRY j.
AHALORDEA EMANIK: LABEAU andreak CEZA andreari 029.2021 zk. deliberamendutik goiti
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.
Deialdiaren eguna: 2021ko otsailaren 25a

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I –2021EKO URTARRILAREN 27KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2021eko urtarrilaren 27ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

GEHIENGOZ onetsia –
7 boz AURKA: DESTRUHAUT J., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j.

AUZAPEZ JAUNA:

Gai zerrendari dagokionean, oposizioarekin adostu dugu TRANCHE jaunak aurkeztuko duen hondartzako altzarien alokairuetarako eta klubetarako zerbitzu publikoko ordezkapenari buruzko 041.2021 zk. txostena eranstea. Araudiari jarraikiz, gai hori egungo bilkuraren gai zerrendara eransteko baimena eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

015.2021 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2020ko uztailaren 3ko deliberamenduaren bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

016.2021 – KUDEAKETA KONTUEN ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA ETA AURREKONTU GEHIGARRIAK (arrantza portua, kirol portua, aparkalekuak, besta eta animazioen batzordea)

Biltzaileak aurkeztu dituen 2020ko ekitaldiko kudeaketa kontuak onartu beharko genituzke.

AHO BATEZ ONETSIA –
DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

017.2021 – 2020KO ADMINISTRAZIO KONTUAREN ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA
Herri Kontseilua, KEHRIG COTTENÇON buru duelarik bildu da eta Kotte ECENARRO auzapezak gidatu 2020ko Administrazio Kontuaren gainean eztabaidatu du, ekitaldi horretako hastapeneko aurrekontua, aurrekontu osagarria eta aldaketa erabakiak aurkez diezaioten eskatu ondoren,

  1. Administrazio Kontua aurkeztu zaiola adierazi du;
  2. Egiaztatu du bat datozela balioen identitateak txosten berriaren kudeaketa kontuaren oharrekin, ekitaldiaren ustiatze emaitzarekin eta sartze eta ateratze bilanen itzulikatze funtsarekin, eta kontu guztien aurrekontu zor eta kredituekin;
  3. Egiteko diren utzikinen egiazkotasuna onartu du;
  4. Behin betiko emaitzak hemen beherean laburbildu bezala erabaki ditu.

FUNTZIONAMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 11 – Karga orokorrak : 4 187 650.28
  • 12 – Langile kargak : 10 918 030.01
  • 14 – Produktuen arintzeak : 741 811.41
  • 65 – Beste kudeaketa karga arruntak : 3 007 419.30
  • 66 – Finantza kargak : 242 329.44
  • 67 – Ezohiko kargaks : 77 064.66
  • 68 – Horniduretarako zuzkidurak :
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 19 174 305.10
  • 23 – Inbestimendu atalera igorria
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 1 197 667.51
  • ORDENA GASTUAK OROTARA : 1 197 667.51
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu defizita
  • FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 20 371 972.61

FUNTZIONAMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 13 – Kargen arintzeak : 62 618.07
  • 70 – Zerbitzuen emaitzak : 2 565 973.99
  • 73 – Zergak : 16 202 112.78
  • 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak : 2 869 229.18
  • 75 – Kudeaketa arrunteko beste produktuak : 427 959.90
  • 76 – Finantza produktuak : 28.77
  • 77 – Ezohiko produktuak : 272 415.35
  • 78 – Horniduretatik hartua : 52 000.00
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 22 452 338.04
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 26 654.70
  • ORDENA DIRU SARTZEAK OROTARA : 26 654.70
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu soberakina : 1 860 390.67
  • FUNTZIONAMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 24 339 383.41

INBESTIMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 13 – Inbestimendurako diru laguntzak
  • 20 – Gorputz gabeko ibilgetuak : 74 736.70
  • 204 – Ekipamendurako diru laguntzak: 253 890.58
  • 21 – Gorpuzdun ibilgetuak : 1 183 786.84
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak : 5 710 611.71
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak : 1 819 136.84
  • 27 – Finantzazko beste ibilgetuak : 25 978.80
  • 45… – Hirugarren baten kontura egin eragiketak : 300 000.00
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 9 368 141.47
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 26 654.70
  • 41 – Ondare eragiketak : 61 757.48
  • ORDENAKO GASTUAK OROTARA : 88 412.18
  • GIBELATZEAK OROTARA : 1 040 535.07
  • 1 – Gibelatu inbestimendu defizita : 4 025 977.48
  • INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : 14 523 066.20

INBESTIMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak : 1 287 910.42
  • 1068 – Kapitalizatu funtzionamendu soberakinak : 2 840 780.88
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak : 447 928.61
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak : 5 450 000.00
  • 165 – Jaso diren gordailu eta kaudimenak : 50.00
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak : 300 000.00
  • 45… – Hirugarren baten kontura egin eragiketak : 300 000.00
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 10 626 669.91
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 1 197 667.51
  • 41 – Ondare eragiketak : 61 757.48
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA1 259 424.99
  • GIBELATZEAK OROTARA : 700 507.59
  • 1 – Gibelatu inbestimendu soberakina
  • INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 12 586 602.49

GUZTIA OROTARA : 34 895 038.81

GUZTIA OROTARA : 36 925 985.90

019.2021 – 2020KO ADMINISTRAZIO KONTUAREN ONARTZEA – KIROL PORTUAREN AURREKONTUA

2020ko Administrazio kontuen behin betiko emaitzak honako hauek dira:

FUNTZIONAMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 11 – Charges à caractère général : 105 046.88
  • 12 – Charges de personnel : 19 229
  • 14 – Atténuations de produits
  • 65 – Beste kudeaketa karga arruntak
  • 66 – Finantza kargak : 26 045.36
  • 67 – Ezohiko kargak : 200 000.00
  • 68 – Horniduretarako zuzkidurak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 350 321.24
  • 23 – Inbestimendu atalera igorria
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 831 117.36
  • ORDENA GASTUAK OROTARA : 831 117.36
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu defizita
  • FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 1 181 438.60

FUNTZIONAMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 13 – Kargen arintzeak
  • 70 – Zerbitzuen emaitzak : 92 543.45
  • 73 – Zergak
  • 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak
  • 75 – Kudeaketa arrunteko beste produktuak : 997 488.53
  • 76 – Finantza produktuak
  • 77 – Ezohiko produktuak
  • 78 – Horniduretatik hartua
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 1 090 031.98
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 121 237.86
  • 43 – Atalaren barneko eragiketak
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 121 237.86
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu soberakina : 235 243.46
  • FUNTZIONAMENDURAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 1 446 513.30

INBESTIMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 13 – Inbestimendurako diru laguntzak
  • 20 – Gorputz gabeko ibilgetuak : 21 172.01
  • 204 –  Ekipamenduetarako diru laguntzak
  • 21 – Gorpuzdun ibilgetuak : 63 648.03
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak : 122 883.01
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak : 227 117.20
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 434 820.25
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 121 237.86
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO GASTUAK OROTARA : 121 237.86
  • GIBELATZEAK OROTARA : 23 460.00
  • 1 – Gibelatu inbestimendu defizita
  • INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : 579 518.11

INBESTIMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak : 37 724.24
  • 1068 – Kapitalizatu funtzionamendu soberakinak
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • 165 – Jaso diren gordailu eta kaudimenak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 37 724.24
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 831 117.36
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 831 117.36
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak
  • GIBELATZEAK OROTARA
  • 1 – Gibelatu inbestimendu soberakina : 929 154.34
  • INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 1 797 995.94

GASTUAK- GUZTIA OROTARA : 1 760 956.71

DIRU SARTZEAK – GUZTIA OROTARA : 3 244 509.24

018.2021 – 2020KO ADMINISTRAZIO KONTUAREN ONARTZEA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTUA

2020ko Administrazio kontuen behin betiko emaitzak honako hauek dira:

FUNTZIONAMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 11 – Karga orokorrak : 156 011.61
  • 12 – Langile kargak : 114 084.00
  • 14 – Produktuen arintzeak :
  • 65 – Beste kudeaketa karga arruntak : 140.70
  • 66 – Finantza kargak :
  • 67 – Ezohiko kargak : 1 800.00
  • 68 – Horniduretarako zuzkidurak :
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 272 036.31
  • 23 – Inbestimendu atalera igorria
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 219 541.36
  • ORDENA GASTUAK OROTARA : 219 541.36
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu defizita
  • FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 491 577.67

FUNTZIONAMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 13 – Kargen arintzeak
  • 70 – Zerbitzuen emaitzak : 409 069.37
  • 73 – Zergak
  • 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak
  • 75 – Kudeaketa arrunteko beste produktuak : 67 281.20
  • 76 – Finantza produktuak
  • 77 – Ezohiko produktuak
  • 78 – Horniduretatik hartua
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 476 350.57
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 6 827.01
  • 43 – Atal barneko ordena eragiketa :
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 6 827.01
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu soberakina : 304 747.43
  • FUNTZIONAMENDURAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 787 925.01

INBESTIMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 13 – Inbestimendurako diru laguntzak
  • 20 – Gorputz gabeko ibilgetuak : 71.08
  • 204 – Ekipamenduetarako diru laguntzak :
  • 21 – Gorpuzdun ibilgetuak : 35 156.93
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak : 37 480.56
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 72 708.57
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 6 827.01
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO GASTUAK OROTARA: 6 827.01
  • GIBELATZEAK OROTARA : 31 747.58
  • 1 – Gibelatu inbestimendu defizita
  • INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : 111 283.16

INBESTIMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 1068 – Kapitalizatu funtzionamendu soberakinak
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • 165 – Jaso diren gordailu eta kaudimenak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 0.00
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 219 541.36
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA: 219 541.36
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak
  • GIBELATZEAK OROTARA
  • 1 – Gibelatu inbestimendu soberakina : 647 482.49
  • INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 867 023.85

GASTUAK- GUZTIA OROTARA : 602 860.83

DIRU SARTZEAK – GUZTIA OROTARA : 1 654 948.86

020.2021 – 2020KO ADMINISTRAZIO KONTUAREN ONARTZEA – APARKALEKUEN AURREKONTUA

2020ko Administrazio kontuen behin betiko emaitzak honako hauek dira:

FUNTZIONAMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 11 – Karga orokorrak
  • 12 – Langile kargak
  • 14 – Produktuen arintzeak
  • 65 – Beste kudeaketa karga arruntak : 3.43
  • 66 – Finantza kargak
  • 67 – Ezohiko kargak
  • 68 – Horniduretarako zuzkidurak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 3.43
  • 23 – Inbestimendu atalera igorria
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 60 131.70
  • ORDENA GASTUAK OROTARA : 60 131.70
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu defizita
  • FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 60 135.13

FUNTZIONAMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 13 – Kargen arintzeak
  • 70 – Zerbitzuen emaitzak : 25 643.33
  • 73 – Zergak
  • 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak
  • 75 – Kudeaketa arrunteko beste produktuak
  • 76 – Finantza produktuak
  • 77 – Ezohiko produktuak
  • 78 – Horniduretatik hartua
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 25 643.33
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 9 800.00
  • 43 – Atal barneko ordena eragiketa
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 9 800.00
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu soberakina : 149 070.04
  • FUNTZIONAMENDURAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 184 513.37

INBESTIMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 13 – Inbestimendurako diru laguntzak
  • 20 – Gorputz gabeko ibilgetuak
  • 204 – Ekipamenduetarako diru laguntzak
  • 21 – Gorpuzdun ibilgetuak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA :
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 9 800.00
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO GASTUAK OROTARA: 9 800.00
  • GIBELATZEAK OROTARA :
  • 1 – Gibelatu inbestimendu defizita
  • INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : 9 800.00

INBESTIMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 1068 – Kapitalizatu funtzionamendu soberakinak
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • 165 – Jaso diren gordailu eta kaudimenak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA :
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 60 131.70
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA: 60 131.70
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak
  • GIBELATZEAK OROTARA
  • 1 – Gibelatu inbestimendu soberakina : 70 643.40
  • INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 130 775.10

GASTUAK- GUZTIA OROTARA : 69 935.13

DIRU SARTZEAK – GUZTIA OROTARA : 315 288.47

021.2021 – 2020KO ADMINISTRAZIO KONTUAREN ONARTZEA – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTUA

2020ko Administrazio kontuen behin betiko emaitzak honako hauek dira:

FUNTZIONAMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 11 – Karga orokorrak : 95 586.78
  • 12 – Langile kargak : 9 420.24
  • 14 – Produktuen arintzeak
  • 65 – Beste kudeaketa karga arruntak : 5 465.44
  • 66 – Finantza kargak
  • 67 – Ezohiko kargak
  • 68 – Horniduretarako zuzkidurak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 110 472.46
  • 23 – Inbestimendu atalera igorria
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak : 2 024.53
  • ORDENA GASTUAK OROTARA : : 2 024.53
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu defizita
  • FUNTZIONAMENDU GASTUAK OROTARA : 112 496.99

FUNTZIONAMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 13 – Kargen arintzeak
  • 70 – Zerbitzuen emaitzak
  • 73 – Zergak
  • 74 – Zuzkidurak eta parte hartzeak : 125 000.00
  • 75 – Kudeaketa arrunteko beste produktuak : 2 548.46
  • 76 – Finantza produktuak
  • 77 – Ezohiko produktuak
  • 78 – Horniduretatik hartua
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 127 548.46
  • 42 – Atalen arteko ordena eragiketak
  • 43 – Atal barneko ordena eragiketa
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA :
  • 2 – Gibelatu funtzionamendu soberakina : 8 309.07
  • FUNTZIONAMENDURAKO DIRU SARTZEAK OROTARA : 135 857.53

INBESTIMENDU ATALA – GASTUAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 13 – Inbestimendurako diru laguntzak
  • 20 – Gorputz gabeko ibilgetuak
  • 204 – Ekipamenduetarako diru laguntzak
  • 21 – Gorpuzdun ibilgetuak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • EGIAZKO GASTUAK OROTARA : 0.00
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO GASTUAK OROTARA: 0.00
  • GIBELATZEAK OROTARA : 0.00
  • 1 – Gibelatu inbestimendu defizita
  • INBESTIMENDU GASTUAK OROTARA : 0.00

INBESTIMENDU ATALA – DIRU SARTZEAK

  • KAPITULUA : EGINAK
  • 10 – Funts eta erreserben zuzkidurak
  • 1068 – Kapitalizatu funtzionamendu soberakinak
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak eta haien iduriko zorrak
  • 165 – Jaso diren gordailu eta kaudimenak
  • 23 – Egiten ari diren ibilgetuak
  • EGIAZKO DIRU SARTZEAK OROTARA :
  • 40 – Atalen arteko ordena eragiketak : 2 024.53
  • 41 – Ondare eragiketak
  • ORDENAKO DIRU SARTZEAK OROTARA:
  • 13 – Inbestimenduetarako diru laguntzak
  • 16 – Maileguak
  • GIBELATZEAK OROTARA
  • 1 – Gibelatu inbestimendu soberakina : 5 022.26
  • INBESTIMENDU DIRU SARTZEAK OROTARA : 7 046.79

GASTUAK- GUZTIA OROTARA :112 496.99

DIRU SARTZEAK – GUZTIA OROTARA : 142 904.32

Auzapez jaunak bilkuratik alde egin du.

Chantal KEHRIG COTTENÇON andreak 2020ko administrazio kontuei ekin dakien agindu du:

Aurrekontu Nagusia – Kirol Portuko Aurrekontu Gehigarria – Arrantza Portuko Aurrekontu Gehigarria – Aparkalekuen Aurrekontu Gehigarria – Besta eta Animazioen Aurrekontu Gehigarria

AHO BATEZ ONETSIA

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

Auzapeza bilkurara sartu da.

022.2021 –2020KO URTEALDIAREN EMAITZEN ESLEIPENA – AURREKONTU NAGUSIA

Aurrekontu Nagusiaren 2020ko Administrazio Kontua aurkeztu ondoren, honako esleipena proposatu da:

Gibelatu funtzionamendu soberakinera esleitua : 2 030 947,09 €

AHO BATEZ ONETSIA –

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

023.2021 – 2020KO URTEALDIAREN EMAITZEN ESLEIPENA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTUA

Arrantza Portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2020ko Administrazio Kontua aurkeztu ondoren honako esleipen hau proposatu da:

Gibelatu funtzionamendu soberakinera esleitua : 296 347,34 €

AHO BATEZ ONETSIA –

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

024.2021 – 2020KO URTEALDIAREN EMAITZEN ESLEIPENA – KIROL PORTUAREN AURREKONTUA

Kirol Portuaren Aurrekontu Gehigarriaren 2020ko Administrazio Kontua aurkeztu ondoren honako esleipen hau proposatu da:

Gibelatu funtzionamendu soberakinera esleitua : 265 074,70 €

AHO BATEZ ONETSIA –

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

025.2021 –2020KO URTEALDIAREN EMAITZEN ESLEIPENA – APARKALEKUEN AURREKONTUA

Aparkalekuen Aurrekontu Gehigarriaren 2020ko Administrazio Kontua aurkeztu ondoren honako esleipen hau proposatu da:

Gibelatu funtzionamendu soberakinera esleitua : 124 378,24 €

AHO BATEZ ONETSIA –

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

026.2021 – 2020KO URTEALDIAREN EMAITZEN ESLEIPENA – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTUA

Besta eta Animazioen Aurrekontu Gehigarriaren 2020ko Administrazio Kontua aurkeztu ondoren honako esleipen hau proposatu da:

Gibelatu funtzionamendu soberakinera esleitua : 23 360,54 €

AHO BATEZ ONETSIA –

DESTRUHAUT jaunak, HIRIBARREN andreak, POUYFAUCON jaunak, BARRERO andreak, BALANZATEGUI jaunak, ESTOMBA andreak eta SALLABERRY jaunak ez dute bozkatu.

027.2021 – 2021. URTEA – AURREKONTU ORIENTABIDEEN EZTABAIDA

Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L. 2312-1 artikuluak dio 3500 biztanletik gorako herrien kontseiluan aurrekontuaren orientabide nagusiei buruzko eta aurreikusiak diren hainbaturteko engaiamenduei buruzko eztabaida egin behar dela aurrekontua aztertu baino 2 hilabete lehenagoko epearen barnean.

Eztabaida noiznahi egin liteke epe horren barnean. Aurrekontuaren prozeduraren aitzineko etapa bat besterik ez da eta ez du deus erabakitzen. Aurkezpen txostena eman zaie hautetsiei.

AHO BATEZ ONETSIA –

028.2021 –1069 KONTU SALDOA M57 IZENDAPENERA 2024.01.01EAN BERANTENEZ PASA ARTEAN

M57 kontu instrukzioa kolektibitate orotara zabalduko da 2024ko urtarrilaren lehenerako berantenez.

1069 kontuak, «kapitalizatu soberakinen-produktuen gaineko kargen soberakinaren neutralizatzearen 1997 berriz hartzea» deituak 290 946.55 €ko zor kopurua du Hendaiako kontuen balantzan.

1069 kontu horren saldoa M57ra pasa baino lehen berdindu behar da. Halatan, bada, biziki gomendatua da eragiketa horren aitzinetik erdi aurrekontuko ordena eragiketa bat egitea eta ordena agindu misto bat ematea 1068 kontuaren zorrari 1069 kontuaren kreditutik.

Alabaina, berdindu behar den kopuruaren handiagatik (290 946.55 €), gastu hori M57ra pasa arteko ekitaldietan bana liteke. Honako banaketa hau proposatu da:

  • 2021: 97 000.00 €,
  • 2022: 97 000.00 €,
  • 2023: 96 946.55 €.

AHO BATEZ ONETSIA –

LABEAU andreak bilkuratik alde egin eta ahalordea CEZA andreari eman dio.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

029.2021 – IKASTUN LANGILEEN ORDAINSARIA

Kolektibitateak har ditzake, hala eskoletako nola goi mailako ikasleak, egiten ari diren formakuntzari lotu egonaldi bat egin dezaten.

Egonaldiagatik diruzko ordaina eman dakieke, sari gisa.

Ikastun langilearen, ikastetxearen eta kolektibitatearen arteko egonaldi hitzarmen batek zehaztuko ditu egonaldiaren xedea, iraupena, haste eta bururatze datak, ikastun langilearen harrera baldintzak (ordutegia, lokalak, gastuen ordaintzea, janaria…), egonaldia ebaluatzeko bideak, ikastun langileari lanera ez etortzeko baimena emateko baldintzak, batez ere Hezkuntza Kodearen L.124-13 artikuluak aipatu opor eta ez etortze baimenen harira.

Ikastun langileak saria jasoko du bi hilabete baino luzeagoko egonaldia egiten badu, denbora hori jarraituki nola tarteka betetzen badu ere.

Halatan bada, baitezpadako saria jaso ahal izateko, ikastun langileak 44 egun baino gehiago edo 308 oren baino gehiago egin behar ditu kolektibitatean, jarraian nola tarteka, eta sari hori egonaldiaren lehen hilabetearen lehen egunetik zor zaio.

Sariaren diru kopurua gizarte asurantzaren orenerako mugaren % 15ekoa da.

AHO BATEZ ONETSIA –

030.2021 – PARTEKATU FORMAKUNTZA PLANA ONARTZEA

1984ko uztailaren 12ko Legeak, Lurraldeko Funtzio Publikoaren langileen formakuntzari buruzkoak, lurralde kolektibitateei ezartzen die beren langileentzako urteko edo hainbaturteko formakuntza plana egin beharra.

Betebehar hori 2007ko otsailaren 19ko Lurraldeko Funtzio Publikoari buruzko 2007-209 Legeak berretsi du.

Pirinio Atlantikoetako Kudeaketa Zentroak eta Lurraldeko Funtzio Publikoaren Nazio Zentroak Euskal Herrian eta bereziki Hendaian formakuntza plan partekatu bat idazten laguntzeko proiektua eraman dute elkarrekin.

Herri Kontseiluak, 2021eko otsailaren 25ean batzorde teknikoak eman iritzia ezagutu eta 2020-2022rako Formakuntza Plan Partekatua onartu du.

AHO BATEZ ONETSIA –

031.2021 – UDALTZAINTZARAKO ZERBITZU PROIEKTUA

Kolektibitateak zerbitzu antolaketa berria proposatzea hautatu du.

Horretarako, kontu ikuskatze bat egin zen 2019. urtean zehar eta zerbitzuko langile orori eman zaie hor hitza.

Batzorde teknikoaren 2020ko abenduaren 3 eta 17ko batzorde teknikoek udaltzaintza zerbitzuaren organigrama berria onartu ondoren, Herri Kontseiluak:

  • Udaltzainburu lanpostu bat sortzea erabaki du (B kategoria),
  • Udaltzaintzaren lan zikloen antolaketa onartu du,

Igande eta jaiegunen ordainsaria ematea onartu du,

AHO BATEZ ONETSIA –

032.2021 – LANPOSTU IRAUNKORREN 2. TAULA

Ekitaldiak eta Bestak zerbitzuaren eta dituen egitekoetarako beharrak kontuan har eta 2021eko apirilaren lehenean indarrean hasiko diren lanaldi osoko administrazio laguntzaile 2 lanpostu (administrazio adarra) sortzea erabaki du Herri Kontseiluak.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

033.2021 –KANPOKO IRAKASKUNTZA UNITATEA KOKATZEA – HORRETARAKO DOKUMENTUEN SINADURA

Medikuntza eta Hezkuntzako HAIEKIN Institutuak autismo espektroko nahasmenduak dituzten 6 eta 20 urte arteko 25 gazteen bizi ibilbidea laguntzen du.

Erakunde horren pedagogia proiektuan eta «Agir, Soigner, Eduquer, Insérer» elkarteak Okzitaniako Eskualdeko Osasun Agentziarekin 2020ko urtarrilaren 20an sinatu Helburu eta Bitartekoen Hainbaturteko Kontratuan adierazi helburuei arrapostua emateko asmoz, Okzitania Eskualdeko Osasun Agentziaren zuzendari nagusiak, Pirinio Atlantikoetako errektoreak eta elkartearen zuzendari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute Hondarraitzeko lehen mailako eskolan kanpoko irakaskuntza unitate bat kokatzeko.

Auzapez jaunari baimena eman zaio lokalak eskura eman eta erabiltze bideak zehazten dituen hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

034.2021 – EZOHIKO DIRU LAGUNTZA – HENDAIAKO IRANDATZ KOLEGIOA –  «RACONTE» PROIEKTUA

Irandatz kolegioa eta Geltokiko lehen mailako eskola elkarrekin aritu dira «Raconte» izeneko prebentzio proiektu baten inguruan lanean. Haurrentzako proiektu horren gai nagusia indarkeria zen: indarkeria mota guztietaz ohartzea, haietaz konturatzeko gai izatea, egoera arriskutsuei aitzina hartzea, nork bere burua eta besteak ere babestea.

2000 €ko ezohiko diru laguntza emanen zaio Hendaiako Irandatz kolegioari proiektua sostengatzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

035.2021 – EZOHIKO DIRU LAGUNTZA – IPARRALDEKO PROD IPK

IPARRALDEKO PROD IPK elkartearen proiektu eta animazioak ez dira egin 2020. urtean COVID-19aren egoeragatik eta, halatan, 2020rako hastapeneko aurrekontuan aurreikusi zen diru laguntza ez zaio eman elkarteari. Elkartea diru arazoak bizitzen ari dela kontuan hartuz, 1500 euroko ezohiko diru laguntza emanen zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Itziar AIZPURU and.

036.2021 – HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEKO PROTOKOLOA HERRIAN GARATZEA – HITZARMENA KONTSEILUAREKIN

Hendaiako Herriak 20 urte luzez darama bere zerbitzuetan euskararen erabilera garatzeko hizkuntza politika. Politika hori hainbat baliabidez azkartu da, erakunde eta elkarteekin lotu partzuergoen bitartez.

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa hizkuntza eskubideetako eta soziolinguistikako nazioarteko adituek eta Europako 30etik gora hizkuntza erkidegotako gizarte eragilek egin dokumentua da. 2016. urtean aurkeztu zuten, Donostian, eta Europa osoko 30 hizkuntza erkidegotako 120etik gora gizarte eragile lotu zaizkio, haien artean, Frantziako hizkuntza erkidegoetakoak.

Auzapez jaunari baimena eman zaio Hendaiako Herriko Etxearen eta KONTSEILUA elkartearen arteko partzuergo hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

037.2021 – PADEL EREMUA – FRANTZIAKO TENIS FEDERAZIOAREN DIRUZKO PARTE HARTZEA

2019ko apirilaren 25eko deliberamendu batez, Herri Kontseiluak Elizazilio karrikan dagoen Hondarraitz tenis klubaren ekipamenduen barnean bi padel eremu eraikitzea erabaki zuen. Lanen Zerga Gabeko kopurua 178 277.67 € ZG da, hau da, 213 933.20 € ZB.

Frantziako Tenis Federazioaren Ekipamendu Zerbitzuak aldeko iritzia eman zuenez, federazio horrek sartu ahal izan du proiektu hori Akitania Berriko Ligak 2020an erabiltzeko duen diru kopuruaren barnean. Frantziako Tenis Federazioak, 2020ko otsailaren 18ko gutun batez, jakinarazi dio HENDAYE TENNIS CLUB delakoaren lehendakariari federazioaren diruzko partea hartzearen kopurua 15 000 erokoa dela.

Kopuru hori HENDAYE TENNIS CLUB delakoak jaso du eta Hendaiako Herriko Etxeari emanen dio diru sartze titulua jasotzen duenean.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

038.2021 –HIRI LEKUALDAKETEN PLANA (HLP-PDU) ERABAKITZEA – PPA DIRELAKOEN IRITZIA

2017ko abenduaren 15eko deliberamendu batez, Euskal Herri-Aturri Mugikortasun Sindikatua Hiri Lekualdaketen Plana (HLP-PDU) prestatzera engaiatu zen, arauek agintzen dutenari jarraikiz. Lekualdaketen plana lekualdaketen politikaren plangintzarako dokumentua da eta garraioen kodeak hori egitera behartzen ditu 100 000 biztanletik gorako elkargoetako mugikortasun iraunkorraren antolatzaile diren agintarien lurralde erakundeak.

Hiri Lekualdaketen Plana plangintza eta programatze dokumentu bat da eta 10 urteko epe batean gauzatzeko proiektu eta estrategia bana zehazten ditu (ibilbidearen erdian balioztapen batekin), bai eta gauzatzeko eta diruztatzeko bideak aurreikusten dituen ekintza plana ere.

Lurralderako antolaketa eta zerbitzuetarako orientabideak ematen ditu lurraldeko eragileekin elkarlanean eta biztanleen parte hartzean oin harturik. Halatan, bada, 2019ko martxoan, prefetak Estatuaren zerbitzuei eman die dokumentua ezagutzera eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluak batez ere bi ekarpenekin joritu du urraspidea.

Beste aldetik, Euskal Hirigune Elkargoak (EHE), Klima Plana eta Bizilekuen Tokiko Programa prestatzeari ekin dio aldi berean. Hartara, euskal elkargoaren lehendakariak, lanak antolatzeko, gidaritza batzorde gurutzatu bat eman du plantan, estrategia dokumentu guztien arteko koherentzia eta elkar osagarritasuna bermatzeko.

Hala prestatu den Hiri Lekualdaketen Planaren dosierra hiru zatitan da egituraturik, urraspidearen etapa nagusiak seinalatuz, eta horien osagarri, ingurumen balioztapenerako dokumentu bat eta eranskinak daude (besteak beste, «helgarritasun» atal bat eta elkar aditzearen laburpen bat).

EHEk proposatu Hiri Lekualdaketen Planari aldeko iritzia ematea erabaki da, betiere zehaztuz Hendaiako Herriak bereziki zainduko duela plan hori Bizilekuen Tokiko Planarekin eta klima Planarekin koherentzian izan dadin.

EMANIKO BOZ GUZTIEK ONETSIA –

9 Abstentzio: DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j., BERNARD j., TARIOL j.

TXOSTENGILEA: Laurent TARIOL j.

039.2021 – MOZIOA – BERRIZ ERE IBILIAN EMATEA «PALOMBE BLEUE» GAUEKO TRENA ATLANTIKOALDEKO TRENBIDEAN

Gobernuak, 2020ko irailaren 3an, 100 miliar euroko suspertze plan historikoa eman zuen abian ekonomia suspertu eta «biharko Frantzia» eraikitzeko. 

2020ko plan horren harira, SNCF enpresak 100 milioi euro jaso ditu Paris-Niza eta Paris-Tolosa-Tarbe gaueko trenen lineak berriz ibilian emateko. Halarik ere, Atlantikoaldeko trenbideko «Palombe Bleue» deitu lotura historikoa ez da, oraingoz, lehentasunetan eta alde batera uzten da, horrela, Landen hegoaldea, Bearnoa eta Euskal Herria zerbitzatzea. 

Izan ere, Garraioak antolatzen dituen agintaritzak, oraingoz, Tarberaino doan PARIS-LIMOGES-TOLOSA ardatzeko zirkulazioari eman dio lehentasuna, uda sasoian, agian, Lurda-Paue-Baiona-Hendaiaraino luzatzeko aukerarekin.

2010. urtea arte, «Palombe Bleue» gaueko trena Paris-Bordele-Akize linean ibiltzen zen, 7 bagoirekin Paue-Lurda-Tarbe artean, joan-jinean. 2011tik hona, Atlantikoaldeko Europa Hegoaldeko AHTaren eraikitzearen harira, ibilbidea aldatu zioten Tolosa eta Tarbe bidera eta horrek ibilaldia ia 3 orenetan luzatu du eta, horrela, gaueko tren baten «abantailak» galdu ditu; horrek ekarri du jendeek gutxiago erabiltzea eta 2017an kentzea.

«Palombe Bleue» gaueko trenaren arrakasta bere ibilbide historikoak eman zion, lanerako nola zeregin pribatuetarako hartzen zuten bidaiari anitzi helmugara goiz heldu eta egun osoa baliatzeko aukera ematen baitzien eta, halatan, bidaiaren kostuari ez zioten ostatu hartu beharraren kostua gaineratu behar.

Horrez gain, jokagai ekologikoak ditugu, hertsiki loturik hala lurraldeen saretzeari eta ezinbesteko «orekari» nola lanerako Paris aldera joan behar dutenei hegazkina ez den bestelako aukera eskaini beharrari.

Landak, Bearnoa eta Euskal Herria ez dira soilik turismo lurraldetzat hartu behar, ezbada dinamika azkarreko mota anitzeko ekonomia gunetzat.

Horregatik guztiagatik da Atlantikoaldeko ardatzean profesionalen eta partikularren nahiei erantzuteko gai izanen den zerbitzu erosoa eman dezakeen «gaueko» lotura berriz eskuratzeko nahia anitzen artean partekatua, hala hautetsien artean nola kolektibitateen artean, elkarteen artean eta ekonomia eta gizarte munduaren ordezkarien artean.

Guztiek batera uste dute ibilbide historikoa dela lurraldeari berriz bizia emateko politika baterako bidea eta Tolosan zehar lihoakeenak ez luke arrakastarik ukanen, ez bailituzke gaueko tren batek arrakasta ukanen badu behar diren oinarrizko betebeharrak beteko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIERES j.

040.2021 – PARTE HARTZE BIDEZKO AURREKONTUAREN JARRAIPEN BATZORDEAREN KIDEAK ZOZKETATZEA

2020ko abenduaren 16ko deliberamendu batez, Herri Kontseiluak Hendaiaren lehen parte hartze bidezko aurrekontua sortu zuen eta 2021/2022 urteetarako araudia ezarri zion.

Jarraipen Batzordeak erabaki behar du zein proiektu har litezkeen, hartu diren proiektuen gauzatzearen jarraipena egiten du eta parte hartze bidezko aurrekontu honen lehen aldiaren balioztapena eginen du ere, gauzatzen doan heinean.

Jarraipen batzordea parekotasunez osatzen dute bi taldek, alde batetik Hendaiako Herriko Etxearen 10 ordezkarik eta, beste aldetik, herritarren beste 10 ordezkarik.

Hautagiaen deialdia egin ondoren, hona hemen Hendaiako Herriko Etxearen izenean arituko diren bost emazte eta bost gizonak, alfabetoaren ordenaren arabera:

  • Itziar AIZPURU,
  • Laurence BEAUFORT,
  • Béatrice LAFFARGUE Komunikazio Zerbitzuaren arduradun gisa,
  • Claire LEGARDINIER,
  • Claudie ROMAN andreak,
  • Éric CUFAY auzapezaren kabinetearen ordezkari gisa,
  • Pascal DESTRUHAUT udal gutxiengoaren ordezkari,
  • Ganix GRABIÈRES Herritartasunaren ardura duen auzapezordea den bezainbatean,
  • Michel JEHAN,
  • Xabier MANTEROLA jaunak.

Zozketan eman dira:

  • CASALONGA and.,
  • DUPUY SEVERINI and.,
  • FONTAINE and.,
  • REUTLINGER and.,
  • MARTIN FABRE and.,
  • BERRA j.,
  • MOLINARI j.,
  • PARTIE j.,
  • MORTELETTE j.,
  • POURTAU j.G.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

041.2021 – ZERBITZU PUBLIKOAREN ORDEZKAPENAK UTZIRIKO ITSAS JABARI PUBLIKOARI LOTURIKO USTIATZE HITZARMENAK EMATEKO (HONDARTZA KLUBEN JARDUNAK ETA HONDARTZAKO ALTZARIEN ALOKAIRUA) – EMAITZARIK GABEKOTZAT ADIERAZI ETA PROZEDURARI BERRIZ EKITEA 2, 3, 5 eta 6 MULTZOEN KASUAN

2021eko urtarrilaren 27ko deliberamendu batez, itsas hegiko jardunetarako zerbitzu publikoaren ordezkatze printzipioa hartu da kontuan  zerbitzu publiko horren beharrei erantzuteko jardunen ustiapenean.

Lehiaketarako deialdi publikoa eman da Sud-Ouest egunkarian eta Herriaren 2021/01/28tik 2021/02/22ko 16:00 orenetarainoko erosle profilean.

2021eko otsailaren 23ko zerbitzu publikoaren ordezkapenetarako batzordeak prozeduran parte hartzeko onartuak izan diren hautagaien zerrenda erabaki eta eskaintzei buruzko iritzia eman du,

Jaso dituen 3 eskaintzen artean, bat legez kanpokotzat eman du zerbitzu publikoaren ordezkapenerako batzordeak eta auzapezak iritzi hori kontuan hartzea erabaki du,

Biltzarrak emaitzarik gabekotzat eman du zerbitzu publikoaren ordezkatze prozedura 2, 3, 5 eta 6 multzoetan eta zerbitzu publikoko ordezkatze prozedura berria abian ematea erabaki, lehengoaren berdin-berdina, hondartza kluben eta hondartzako altzarien alokatzeko ustiapen hitzarmenak emateko (2, 3, 5 eta 6 zatiak),

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapezak biltzarra eskertu eta bilkura amaitutzat eman du 22:30ean.

HENDAIAN, 2021ko martxoaren 5ean

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,

Pirinio Atlantikoetako Departamentu kontseilaria,

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA: 2021.03.08an