Antolaketa eta funtzionamendua

Hendaiako Herriko Etxeak 33 herri kontseilari ditu zerrendetatik zuzenean 6 urterako hautatuak. Elkargo kontseilariak herri kontseilarien une berean hautatzen dira agintaldi bererako.

LAN ANTOLAKUNTZA

«Herri kontseiluak bere deliberamenduen bidez arautzen ditu herriaren gaiak». Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L2121-29 artikulua.

Auzapeza buru duelarik, Herri Kontseilua hilean behin edo biltzen da. Kontseilukideek, gai zerrenda bati jarraikiz, udal kudeaketaren gai guztien gainean eztabaidatzen dute. Kontseiluak deliberamenduak hartuz gauzatzen ditu bere eskumenak.

Hartzen dituen erabakiak Estatuak aztertzen ditu «ondotiko» kontrola eginez, prefetaren eta Kontuen Eskualde Ganberaren bitartez.

Herri Kontseiluaren bilkura jendeei zabalik da. Azken hilotan, osasun krisiagatik, streaming bidez hedatzen da. Herritarren informaziorako, bilkuren bilduma bat afixatzen da herriko etxean eta webgunean argitara ematen.

Bildumak ikus

Hautetsiak eta dituzten ardurak

ESKUMENAK

Herriak egiteko bikoitza du. Alde batetik, Estatuaren ordezkari da eta, bestalde, tokiko ardurak autonomoki kudeatzen ditu ere.

  • Herriak Estatuaren zenbait administrazio betebehar egiten du: estatu zibila, biztanleriaren errolda, errolda militarra, hauteskundeak…

  • Herriek eskumen orokorra dute herriaren intereseko gai oro kudeatzeko. Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiak (LKKN-CGCT) herri bakoitzaren esku uzten du erabakitze ahalmena. Halarik ere, legeak baitezpadako egitekoak zehazten ditu.

BAITEZPADAKO ESKUMENAK

Hirigintza eta lurralde antolaketa (tokiko hirigintza plana, kadastra, eraikitze baimenak ematea); herriaren leku publikoen eta dituen eraikinen antolaketa eta horniketa, karriken, espaloien, parkeen, hilerrien garbitze eta konpontzea, ordena publikoa zaintzea, gizarte laguntza (GEUZaren bitartez); irakaskuntza publikoaren lehen mailako eskolen eta ama eskolen eraikitze, garbitze eta konpontzea…

HAUTUZKO ESKUMENAK

Ekonomiaren garapena, kultura, kirola, turismoa, ingurumena, animazioa…

Herrien eskumen zenbait herriarteko elkargoaren eskuetara pasa zen 2015eko abuztuaren 7an NOTRe legea onartu zenean. Besteak beste, zenbait zerbitzuren kudeaketa, hala nola etxe hondakinen bilketa eta tratamendua, edateko ura… eta ekonomiaren garapena elkargoaren intereseko jardunetarako.
Euskal Hirigune Elkargoari buruz gehiago jakiteko