Hendaiar maite horiek,
Atzean dugu jadanik 2020. urtea, nolako urtea 2020 hori! Nork asma zezakeen iragan martxoan gu guztion bizitza hala aldatuko zenik… Guztiok izan gara, gutxi edo aski, birusak jorik eta oraindik badugu zalantzarik etorkizunerako ere; horregatik, zuen ondoan gaituzue, oposizio eraikitzailea egiten Hendaiaren eta hendaiarren alde beti. Ongi gogoan ditugu birusak pertsonalki edota profesionalki bereziki jo dituen hendaiarrak.
Kezkatzen gaituzten gaien artean ditugu berdeguneen edota laborantza lurren kaltetan egiten ari diren hiritartzea (Moleres/Ansoenea, Candite etab…), merkatarientzako laguntzak, ekonomiaren garapena, belaunaldien arteko elkartasuna, ohointzen eta gizalegez kanpoko ekintzen aurkako borroka, elikagaien banabide laburren garapena, udal sukalde bat plantan ematea eskoletan eta GEUZean apairu biologikoak eman ditzan, Itsas Gune Babestuaren proiektua sostengatzea, gure herriko lekuei buruzko toponimia lantaldea plantan ematea, mugikortasunen eskema koherentea (oinezkoak, txirrindak, hiribusa urririk herri barnean, talde garraioak, autoak, etab…), osasun kirolaren garapena gure herrian, kultura sostengatzea, gure udal igerilekuaren etorkizuna, herri barnearen biziberritzea eta beste hainbat eta hainbat gai ere…
Agiantzen garai honetan, udal gehiengoa herritarren kezka eta nahiei irekiago nahi genuke, besteak beste honako talde hauei adi izan dadila:
- @ EZ SAGEC taldeari, auzapezak SAGEC sozietateari eman dion eraikitzeko baimenaren (Itsas Talia proiektua) aurka denari, Candite leku ederra hiritartuko baitu proiektuak (10 000 m2 bioaniztasun galduz); birika berdea izan genezakeen leku hori, jadanik gainezka dugun Enperadore etorbidearen ingurua etxez gehiago trinkotu ordez.
Aldatuko ahal du auzapezak bere jarrera eta eraikitze baimena ken eta hautu ekologikoagoa egin Candite lekurako. - Geltoki auzoko saltzaileak egoera txarrean ditugu eta laguntza eskatu beharrean ekonomia alorreko ganberei Herriko Etxeak ez dielako arraposturik eman. Egiten ahal du haientzat zerbait auzapezak 2021ean.
Egiten ahal du zerbait auzapezak Intzuran hutsik diren eraikinak ez daitezen espekulazio pean erori, hala gertatzen ari baita orain.
Horretaz guztiaz mintzatuko ga-tzaizkizuegu zehazkiago; arte horretan, 2021. urte osasuntsu eta zoriontsua ukan dezazuela opa dizuegu!
Oharra:gure taldeak Goazen Aitzina Facebook eta Twitter kontu bana ireki du; berri gehiago ekarriko dizkizuegu 2021. urte honetan!