Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2025eko martxoako udal aldizkariko zatia

Herriko Etxeko finantzak kezkagarriak dira eta ez dute bat egiten gure herriko egungo beharrekin (bideak, espaloiak,  mantenu  eskasa…). Horrek ondorio kaltegarriak ditu hendaiar guziontzat.

Hala, auzapez jaunak jadanik erabaki du %7,5eko zerga igoera. Funtzionamendu karguak atxikiz langile gutiagok lan zama bera egin beharko dute, ondorioz, lan baldintzatxarragoak eta biztanleentzako zerbitzu gutiago. Egiazko gurpil zoroa: mantenua gutitzeak hurbiltasun eta eragin- kortasun eza dakar.

Hainbat urte beharko dira diru kontu orekatua berreskuratzeko. Egungo udal gehiengoak herria hipoteka egoeran uzten du, inongo kezka izpirik erakutsi gabe. Gure ustez herri kudeaketaren izigarriko porrota da hau, zuhurtasun eta ardura osoz aritu beharko da ondoko agin- taldirako proiektuak definitzeko unean.

Udal gehiengoaren bilana ikaragarria da: zorpetze maila kezkagarria, autofinantzatze apala eta inbes- timendu ahalmenik eza. Adierazle guztiak gorriz ditugu, menturazko aurrekontu politika baten ondorioz. Fitsik, ezta alegiazko berrautaketak ere, ezin litzake justifikatu eginiko hautu arduragabeak, gure herriaren etorkizuna ito egin dutenak.