Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko urtarrileko udal aldizkariko zatia

URTE BERRI ON!

2024a urte ederra izatea opa dizuegu guztioi.

Denek izan dezatela teilatu bat buru gainean eta zer jan bere platerean, bizitzeko ingurugiro atsegina, eta lagunak momentu goxoak partekatzeko. Gure herri politikek bermatu behar dute hendaiar guztiak duintasunez eta bete-betean bizi daitezen. Etxebizitzaren alorrean, kargualdiaren hastapanetik galdegin dugun bezala, ontasunak identifikatuz eta estimatuz, proiektu %100 eskugarriak eraiki daitezen. Udal sukaldea plantan emateko urratsak eginez. Elikatzeko produktu natural eta osasungarriak ekoizteko Hendaian jarri diren lurraren artisauak ongi artatuz. Ekonomia sozial eraldatzailea sustengatuz eta hari balioa emanez.

Klima aldaketaz arduratuz, material jasangarriak erabiliz, mugikortasun jasangarria lagunduz, baliagarritasunari eta etorkizunari lehentasuna emanez estetika eta berehalako asebetetzeari baino. Bereizkerien aurka eginez. Hau da azken hiru urte luzez herriko kontseiluan eta udal batzordeetan errepikatzen eta defendatzen duguna.

Gehien behar dutenei entzungo diegu beti, eta haien interesak herriko eztabaiden erdigunean ezarriko ditugu. Hendaia Biltzen proiektuan interesa duen orori deia luzatzen diogu gurekin harremanetan jartzeko

<hendaiabiltzen.unies@gmail. com> urte berri honetan elkar ezagut dezagun eta elkarrekin pentsa dezagun biharko Hendaia.