Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko maiatzako udal aldizkariko zatia

SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA HENDAIAKO PLAZAN !

Hainbat erronka badira herriko plazaren gainean ; lurralde antolaketa eta hirigintzarekin dute lotura, plazaren erabilera, mantenu eta helgarritasunari dagokienez.

Haren inguruan hartzen diren erabakiek zuzenean eragiten diete erakargarritasun ekonomikoari zein bizi kalitateari. Ezinbestekoa da erdiguneko eremu hau goxatzea, segur eta atsegina izan dadin. Hala, plaza oinezkoentzat bilakatzeaz gain, joan-etorri alternatiboei buruzko gogoeta burutu behar da: hiri barneko bus zerbitzua, bizikleta lotura beharrezkoak dira orok aukera izan dezan erraz bertaratzeko.

Plaza elkarretaratze eremua da: merkatua, kultur animazioak, ekitaldi ofizialak edota bestak. Momentu horiek baliatzen dituzte herritarrek elkar topatzeko, harremanetan sartzeko eta herriko bizi sozial eta kulturalean parte hartzeko. Leku hau biziarazteko beharrezkoa da merkatarien, elkarteen eta eragileen arteko elkarlana.

Plaza, gure tokiko nortasunaren nahiz memoria kolektiboaren leku sinbolikoa da. Hura zaintzea, balioestea eta ondoko belaunaldiei transmititzea erronka nagusiak dira, kohesio soziala, herritarren ongizatea eta ingurugiroaren errespetua segurtatzeko.

Anitz eta garrantzitsuak dira plazaren gaineko erronkak, lanketa parte hartzaile eta inklusiboa behar dutenak, hendaiarren premia eta itxaropene