MOLERES EZ UKITU!
Egun, gure herriko lurren % 5 baizik ez dira eremu berdeak, Lizardi auzoko Moleres etxaldearen lurrak barne!
Horrek erran nahi du betoiak Hendaiaren % 95 jan egin duela jadaneko. Ezinbestekoa da, beraz, Urriztirekin batera dugun azken arnasgune berdea babestea. Zenbait hautu politiko egin litezke bide horretan, baina argi da zer den gauzatu beharreko lehena: indarrean den OAP delakoa (Antolaketa eta Programaziorako Orientabideak) denboran geroratzea, gaitasuna izan dezagun Herriarteko Tokiko Hirigintxa Planaren bidez lur eremu hori laborantza gune izendatzeko. Hirigintza plana orain Euskal Elkargoarekin batera eraikitzen da.
Hirigintzaren zabaltzea eta lurren artifizializazioa gelditu behar dira, eta, bestalde, lehen etxebizitzarako bizileku kolektiboak eta zaharberritzea indartu behar dira.
Gure esku dago afera, nahi ez badugu ondoko belaunaldiek guri leporatzea gero eta eskasagoak diren eremu horiek babestu ez izana. Egin dezagun beharrezkoa den hautu hau berantegi izan aitzin.