Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2024ko abenduko udal aldizkariko zatia

ARma gutxiago, ARbol gehiago,

Urte bukaera kezkagarri honek interpelatzen gaitu ; Alde batetik ezkerrekotzat jotzen genuen alkatearen erabakiak (hots : polizia munizipalaren armatzea) azken delituen estatistikak kontuan hartzen ez dituenak. Eta bestalde gure ondoko hirietan ; Aspen , Balentzian eta Almerian gertatutako hondamendiak ; betoia etorkizuneko ideia bat ez dela gogoratzen digutenak. Olentzeroren erara itxaropen mezu bat zabaldu nahi dugu !

Horretarako mundu hobe baten alde egiten duten elkarte edo pertsonetaz hurbiltzera animatzen zaituztegu ; denok izan gaitezkelako nahi dugun aldaketaren eragile.

Talde munizipala gisa elkar bizitza, duintasuna, elkartasuna eta irekitasunaren balioak defendatzen segituko dugu.

Segurtasun politika demagogiko baten parean segurtasuna nabarmendu nahi dugu :

  • elikadura mailan : pertsona bakoitza behar duen janaria lortu ahal izateko.
  • emozionala : pertsona prekarioen laguntza indartuz eta familia barneko indarkeria borrokatuz.
  • hizkuntzarena : euskaldunei zerbitzu guziak euskaraz bermatuz.
  • ekonomikoa : gure industria, artisautza, merkataritza eta tokiko enpleguak sustatuz.
  • zirkulazioarena : bide publikoaren banaketa zuzena.
  • etorkizunarena : klima eta berotze orokorraren aurkako borroka gure gogoeten erdigunean jarriz.

2024.urte bukaera ona opatzen dizuegu.

HENDAIA BILTZEN.