2022ko bilana eta 2023ko aurre – ikuspenak 2022an, udal gehiengoa utzi dugu gure arteko akordioa ez delako errespetatu, eta egun erran dezakegu damurik ez dugula arazo berei aurre egiten segitzen baitugu: metodo eza, mespretxua eta oposizioaren onarpen eza. Neurriak azaletik baizik ez dira lantzen! Udal politikari buruz eta haren aplikazioari buruz dugun ikuspegia eta gehiengoak duena arrunt desberdinak dira.
Etxebizitza: Etxe hutsen gaineko lana ez da aski, Herriak diru funtsak bideratu behar ditu lurrak erosteko. Petites villes de demain egitasmoa: Urte hastapenerako zirkulazioa plan bat, azkenean. Ondorioen gose gara. Euskara: Udal gehiengoaren borondate eza hizkuntza eskubideen Protokoloa aplikatzeko. Giza baliabideak: Herriko langileekiko elkarrizketa sosegatua bideratu behar da, haiek gabe ezinezkoa baita gure Udala ongi ibiltzea. Ekologia: Klimaren larrialdiak hartu beharreko neurriak azkartzea galdegiten digu, gure eragina ingurugiroan apaldu nahi baldin badugu. Lanekok eta ekonomia sozial eta solidarioak udalgintzaren gogoeten erdigunean izan behar dute. Igerilekua: Berria eraikitzen den bitartean B planik ez baldin bada, ukan dezagun kuraia politikoa hori herritarrei argiki eta lehenbailehen azaltzeko.
Beraz, anitz dira lantzeko lan ildoak 2023. urte honetan ere. Zoriona eta osasuna desio dizkizuegu.
Hendaia Biltzen-eko hautetsiak