Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen – 2023ko ekainako udal aldizkariko zatia

ETORKIZUNIK BA OTE DU LANEKO-K?

Iragarritako azken aldaketek kinka larrian utzi dute LanEko, Hendaiako jarduera eta enplegua bultzatzeko zentroa: teknikaria bera eta herri partaide bat joan dira.

Zoritxarrez egitura nahitara ahultzeko borondatearen ondorioa da. Lehenik Claire Legardinieri ezarritako trabak izan ziren, artean ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) auzapezordea zen garaian. Egoera okertuz joan da gure taldeak udal gehiengoa utzita.

ESSaren auzapezordetza desagertu da eta egiteko horiek beste axuant batek hartu ditu, egungo herriko gobernuaren interes ezaren adierazgarri ESSi buruz.

Hain gogorki gaitzetsi zituzten LanEkoren estatutu eta hitzarmena azken momentuan eta berantarekin aldatu dituzte, egituraren funtsa bera ere aldatuz.

Inposatu duten funtzionamendu modu horrek joateak bultzatu ditu, azkena Urruñako herriarena.

Egitura barnetik suntsitzeko prozesua da, eta hori larria eta kaltegarria da ESSrentzat.

Alta, egoera politiko, sozial eta ekologikoa usteltzen duen ekonomia kapitalistari buru egiteko bide bakarra ekonomia SOZIAL eta SOLIDARIOA sustatzea eta laguntzea da.