AUDAPk Biharko Hiri Txikien programaren baitan eginiko diagnostikoak dioen gisan, 2012tik 2017ra, Hendaian 972 bigarren etxebizitza gehiago badira, eta 320 lehen etxebizitza gutiago. Egun ezinezkoa da urte osorako etxebizitza atzematea parke pribatuan. Eta badelarik, prezioa garestiegia da hendaiar gehienentzat. Sasoian alokatuko duten etxebizitza batean inbestitzeko jabeen hautua da hori gertatzeko arrazoi nagusia, izan ere, etxebizitza horien amortizazio sasoiko alokairuko diru sartzeetan datza kasik bakarrik. Egoera horri buru egiteko, Euskal Elkargoaren biltzarrak konpentsazio neurria plantan ezarri eta gu arras alde gara, alde bozkatu genuen. Etxebizitza eskubideak bi etxebizitza ukatea gaindizen du. Irailaren 16an Paueko auzitegi administratiboak balioetsi du konpentsazio neurria, 2023ko martxoan indarrean sartuko da. Neurri horrek ez du arazoa osotasunean konponduko, baina egun sasoiko alokairuan diren etxebizitza anitz berriz merkaturatzen lagunduko du, inbestizatzaile arduragabeei mugak ezarriko dizkie, eta bertan bizitzeko dugun nahikarira hurbilaraziko gaitu. Gainera, Herriko Etxearen eta eragileen esku hartzea beharrezkoa da baliabide finantzarioak metatzeko, lur erreserbak eta etxebizitza eskuragarriak egin daitezen.