Azken egunotan bizitzen ari garen kirolaren baloreak beharko lituzkete politikariek bere egin.
On g i litzateke olinpismoaren funtsezko printzipioak (humanismoa, bereizkeria eza, iraunkortasuna, elkartasuna, kirolaren, heziketaren kulturaren eta abarren arteko lotura) gure eginen bagenitu, indartsuago eta begiratuago baikinateke horrela!
Elkarren begiramenak, herri bizitzan herritarren arteko elkarrizketa bultzatuko luke eta herri ekimenak hori beharko luke sustatu, herritarren bizimodua hobetzeaz gain, elkarrekin lan egiten ikas dezagun.
Aniztasuna begiratzen duen herri agintariak orori lekua egiten dion ingurumena antolatzen du. Gardenki eta hautetsi guztiei lekua egiten dien udal bizitza antolatuz ideien eztabaida aberatsagoa sor liteke eta herri harmoniatsuagoa eraiki.
Bestak herritarrak batzeko unea izan ohi dira eta aurten ere, bero handiagatik ere, Hiri Besta eta Euskal Besta belaunaldi guztien bilgune eta pozbide gertatu zaizkigu. Gure «Goazen Aitzina» taldea zuei adi duzue beti.
Sartze on orori eta laster arte.