Oposizioa sistematikoki egin ordez, jarrera eraikitzailea dugu herritarrei zerbitzuak eman eta Hendaiaren estetika eta ingurumena zaindu nahiz.
Herri barnea berritu behar zen eta igerilekua azkenetan zen eta, halatan, aldaketa horiei on deritzegu.
Aparkalekuen arazoa beti hor dugu eta Gaztelu Zaharreko eta Kanetako aparkalekuak berrantolatuz herri barnetik hurbil diren aparkatzeko aukerak emanen genituzke.
Legarraldia etxaldea hasi bai, baina bukatu gabe gelditu den proiektua da. 2014an eman zuten proiektua abian, baina azpiegiturak oraindik bukatu gabe dira eta laborariei ez zaie ez laguntzen ez entzuten ere.
Beste proiektu batzuk, hauteskunde garaian aipatu bai baina gero egin gabe utzi dituzte.
Herritarrentzako eskuragarri diren bizitegiak sortzeari eman behar zaio lehentasuna, betiere laborantza lurrak atxikiz, bereziki Molereseko 3,5 hektareak.