Mundu mailan izan diren gertakari handiez gain, herri politikan, gehiengoaren taldearen haustea gertatu zen 2022an, elkar aditu ezinagatik eta engaiamenduak ez betetzeagatik; zentzugabeko aliantza zen hura…
Gure taldeak mantendu du gai nagusien gaineko presioa: Urrizti eremuaren erosketa, mediku eskasia konpontzea, energia neurritasuna, abereen lekua hirian…
Legarralde dosierra ez doa ongi: bezeroak hor dira; herriko etxea ez!
Igerilekua egoera oso txarrean da eta 10 milioi eurotik gorako proiek- tu berriak ez du adostasunik lortu! Lanak egin bitarteko bi urte luzeetan nola moldatuko dira erabiltzaileak?
Jarraituko dugu gure ahotsa entzunarazten eta dosierren berri zuei ematen (adibidez, Molères laborantzarako atxiki beharko litzateke baina higiezinen sustat- zaileeen eskuetara eroriko ez ote da?
Herriaren aurrekontua orekaturik beharko dugu baina zaindu beharko dugu ez dezaten horretarako zergaren bidea balia.
Urte berri on guztiei!