Agintaldi erdira heldu eta egituratzaile diren proiektuak gauzatu gabe dira oraindik.
Adibidez: agintaldirako lau proiektu nagusietatik (Legarralde, igerilekua, herri barnea eta Ttiki Handi) 1.6 milioi euro besterik ez dira inbestitu! 21 milioi oraindik gauzatzeke
Herriaren zorra 18,4 milioi eurokoa zen jadanik 2022 hondarrean: zor handia eta gauzatze txikia: nola bukatuko dute agintaldia?
Gastuak hobe zehaztu beharko genituzke, honako xede hauekin:
- Hendaiako laborantza lurrak atxikitzea, Moleresekoak adibidez, Urriztirako eskatu genuen bezala; Legarraldeko proiektua lehenbailehen bururatzea
- sasoiko langileentzako bizitegiak plantan ematea
- herria berdeztatzea, mugitzeko molde eztiak, ura neurriz kudeatzea
- auzoetako zenbait karrika berritzea
- udal sukaldea plantan ematea
Zerrenda luzeagoa da, baina horiekin lehenbailehen hasi behar litzateke.
Uda ederra opa dizuegu!