Hauteskundeak Goazen Aitzina gure taldeari irabazteko zernahi egin eta zentzugabeko aliantza horrek krak egin die orain.
Guk eztabaida demokratiko lasaia eta begiramenez nahi dugu, baina auzapezak ez du hori onartzen eta mikroak mututzeraino heldu zaigu zenbaitetan.
Horrekin aski ez eta orain, auzapezak guri pagarazten digu haien arteko desadostasuna eta udal aldizkarian genuen lekua Hendaia Biltzen taldearekin partekatzera behartzen gaitu.
Gehiengoak badu bere orria (gainerako orri guztiak izateaz gain) eta Hendaia Biltzen, karguak galduagatik ere, gehiengoaren taldekide izaten darrai, talde berean aurkeztu baitziren hauteskundeetan. Haien orrialdean behar dute lekua har eta ez gurean.
Horren kexa egiteko, oraingoan ez dugu beste gairik aipatuko. Eman diezagutela lehen genuen lekua.