2021 bukatu zaigu baina birusa, aldiz, ez. Egoera gogorrak bizitu dituzten guztiak ditugu gogoan urte hastapen honetan.
Hiru gairekin gara kezkaturik:
Azken hauteskundeetan orain gehiengoa duen udal taldeak ahoan erabiltzen zuen arren, egiazki, amets hutsa edo bozak ekartzeko hitz hutsa zela dirudi orain Legarralde proiektuak.
Guztia hankaz gora da, ezer ezin balia; ez da harritzekoa horretan parte hartu nahi zuten laborariak etsiturik izatea.
Haiek eman dute horren berri, prentsak zabaldu du, bai eta guk ere, baina Ezenarroren taldeak hitzik
ere ez, deus gertatuko ez balitz bezala, dena ongi balihoa bezala.
Kontseiluan bozkatu berri den gutunak ez du gauza zuzenduko; asmo txarra ez bada, seriotasun falta da hor.
Iragan azaroaren 18an zertxobait jakin dugu Herriko etxeak daraman
«Lurraldeko Elikadura Proiektuari» buruz.
Baina zertan ari dira maila txikian (Hendaia, Biriatu, Urruña) Euskal Elkargoak «Euskal Elikadura proiektua» egiten duelarik? Zergatik ez harekin lan egin?
Urteak daramatzagu Hendaiako igerilekuaz eztabaidatzen.
Orain, lehengo igerileku zaharrari bi lerro gaineratzea omen dute proposatzen! Aspaldi eskatu dugun bilkura urtarrilerako onartu digute… baina EZTABAIDARIK GABE!
Zuekin guztiekin kontatzen dugu elkarrekin Hendaiarentzat igerileku egokia eraiki dadin lortzeko!
Azkenik erabaki da Urriztiko jabegoa erostea, herrian Sos Médecins bulegoa kokatzea eta abereei hirian lekua egitea. Aspaldi ari ginen horiek eskatzen eta denbora luzea behar ukan dute egiteko, baina egina bada, gaitzerdi! Erne izanen gara, egi bilaka daitezen.