Gure herriak udan bakarrik ez baina urte osoko ekonomia jarduera behar du.
Horri dagokionean, kezkagarria da ikustea zenbat saltegi ari diren hesten .
Herri barnearen berriztatze proiektua bidean da eta, jakin dugunez, denboran gibelatua izan omen da:gauzak ongi eta laster egin beharko dira herri barnean saltegi edota jarduera berriak koka daitezen!
Orain dela zenbait urte, bankuak loratzen ziren han-hemen, egun, higiezinen agentziak ari zaizkigu herribarnea hartzen; argi da, beraz, higiezinen merkatua ososendo dela, baina, beste aldetik gero eta zailagoa da bizitegia atzematen.
Lehenbailehen egitekoa dugu osasun etx e bat s ortzea! Hegoal dea eraikineko merkataritza lokal hutsetan koka genezakeen.
Uda honetan 30 zonak entseatu ditugu, zenbaitkarrikatan txirrindentzako joan-jinarekin; esperientziaren bilana egin behar da orain, betiere biztanleen iritziakontuan hartuz.
Enperadore hiribidea ere lehen- bailehen behar da bide seguru eta erabilgarria bilakatu txirrinda eta oinezkoentzat.
Igerilekuaren proiektuan alde guztiak, gure udal taldea ere, s artzeko promes ak « uretan itorik» dira.
Gure herria zuzenean jotzen du migrazioaren arazoa eta on liteke horri aitzin har eta TxingudiPart- zuergoaren mailan azter genezan gaia, elkarrekin aritu ahal ukan dezagun.
Gure Goazen Aitzina taldea zuei adi duzue beti eta zerbait erran nahi izanez gero ez duda egin eta jar zaitezte gurekin harre- manetan.