Gehiengoaren taldea: 2025eko martxoako udal aldizkariko zatia

Hendaia eta Hendaiarrentzat, egiturazko inbertsioak

Udal bizitzarekiko interesa dutenentzat, argi eta garbi azaldu genuen COVID eta energia krisietatik atera bezain laster zer inbertsio egin nahi genituen eta zer estrategia ekonomiko jarraituko genuen.

2025ean gaude, eta bost proiektu handi aldi berean gauzatuko dira: Denek ezinbestekoa dela aitortzen dugun Irandatz Igerileku berria; herriaren erdigunearen berrantolaketa,  azken  urteotan

abiatutako edertze-lanen segipena; lehengo zahar-etxearen birgaitzea, udazken honetan eskolatik kanpoko aisialdi gunea baita Depar- tamenduko Kontseiluaren hainbat gizarte-zerbitzu han bertan antolatuak izaren dira ; bero-sare baten eraikuntza, kolegioa, ikastola, kiroldegia, igerilekua hornituko dituena, energia arloan aurrezki handiak ahalbidetuko dituena ; eta ahantzi gabe Txingudiko badia eta portuko dragaketa lanak.

Bost inbertsio hauek guztira 30 milioi euro inguru balio dute.

Kopuru handia da, eta horren kontziente gara. Hala ere, etorki- zunerako egiturazko inbertsioak dira, urte osoan Hendaiako herritarrek erabiliko dituztenak. Aspaldi kritikatu izan zaio hiriari “turistentzat” inbertitzea.

Udal gehiengoak erantzukizunez eta tinkotasunez ekiten jarraitu nahi du 2026tik harago ere, Hendaiarren interes orokorraren alde jarduteko beharrezko baliabideei uko egin gabe.