Usaian, nahiago dugu iritzi orrihorretan Hendaiarentzat egiten ditugun ekintza eta proiektuei buruz mintzatzea : ekintza soziala, trantsizio ekologikoa, Errepublika plaza, udal igerilekuaren eraikitzea eta beste ainitz.
Aurrekontuaren bozketari buruzko Herriko kontseiluaren bilkuran, oposizioak bereziki bortitzak izan dira, eta hori gure betiko elkarrizketa eta lasaitze nahiaren aurka doa.
Jadanik « manatzen » ikusten direnei, izan direnei eta itzuli nahi dutenei, ekintzak gogorarazi nahi dizkiegu, ekintzak besterik ez.
Agintaldi bukaeran heltzen diren lanen “estrategia elektoralista” bati oihukatzen diotenei, beti erran eta errepikatu dugu 2024 eta 2025 izanen zirela inbertsioen eta obra handien urteak. Helduak gara !
Trantsizio ekologikoaren, etxebi- zitzaren, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren, kulturaren eta euskararen sustapenaren sirenei, gai hauei buruz abian ezarri ditugun politika publikoen adibide batzuk oroitarazten dizkiegu :
11 hektarea laborantzako lurrak tokiko laborariei itzuliak Legarralde baserriaren inguruan, proiektu luze bat, bururaino eramanen duguna, sinesten baitugu !
Etxebizitzari buruz, oroitarazten dugu lan programak abiatu ditugula bizitegi lagunduen erakundeekin elkarlanean : 344 bizitegi sozial eginak edo egiten ari direnak, %60 a dira. Beraz gelditzen den %40 a etxebizitza pribatuak dira. 230 inguru etxebizitza gehiago dira, guztira 570 eta 580 etxebizitza artean. Urtero diru kopuruak atxikitzen ditugu lur eta higiezin erosketak egiteko, edo bizitegi lagunduen erakundeek eramanak dituzten operazioak orekatzeko.
- Familia barneko bortizkeriaren aurkako borrokaren garapena tsgpbrenbidez(tokikosegurtasun eta Gaizkintzaren Prebentzio Batzordea) edo Hendaiako saltoki eta leku publiko nagusietan Angela babes dispositiboa ezartzea.
- Gau Beltza bezalako euskal kultur animazio berrien sortzea eta, noski Euskara etengabe sustatzea, Euskararentzat ze- harkako misio arduradun bat kontratatuz. Oroitaraz dezagun hemen ere, Ikastolari eta Uda Leku aisialdi zentroari gure laguntza hutsik gabekoa eta boluntarista.
Dena ez da perfektua, eta oraindik lan ainitz badugu. Justuki, maite dugu lan egitea eta, Hendaia eta hendaiarrak maite ditugu.
Pasa uda eder bat !
Hendaye Avec Vous / Hendaia Zeukin