Gure lehentasuna, hendaiarren beharrei erantzutea!
Aldizkari honetan ikusiko zenuen bezala, Kotte Ecenarro buru duen gehiengoak bultzatutako proiektuak aurrera doaz eta gauzatzen ari dira, beti Hendaiako herritarren onurarako. Gaur egun, batzuek diote Moleresko 4 hektareako lurrak (Legarralderen azalera baino hiru aldiz txikiagoa) ere laborantzarako utzi beharko liratekeela.
Zer da zehazki? Duela hamarkada batzuk, Moleresko lurrak lantzeari utzi zioten. 2010ean gure aurrekariek onartutako Hiri Antolamenduko Plangintza Orokorrean (PLU) jada eraikigarritzat sailkatuta zeuden. Gaur egun, Garapen eta Antolamendu Orientazio (OAP) baten barne dira eta 2020ko PLU-ak dioen bezala, bizitegieremua berdegune egokituekin osatzea aurreikusten da. Mota guztietako etxebizitza eskaintza barne hartzen du (gizarte-etxebizitzak, erosketa sozial zein bitartekarien bidez hartutakoak).
Proiektu hau 2020ko otsailaren 17an, herri kontseiluaren gehiengoak onartutako PLUaren bidez baliozkotu zen.
«Hendaiarrek ezin dute etxebizitzarik lortu» esaten digute askotan. Beraz, beharrizan nabarmen horri erantzuteko, jadanik urbanizatuta dagoen auzo honetan bizitegiak eraikitzeko baimena emateko asmoa dugu. Nork arranguratuko digu hori? Etxebizitza bat dutenek?
Denak ados gaude Frantzia osoan, eta Euskal Herrian bereziki, etxebizitzaren krisia gaitz handi bat dela. Estatu mailan, 2024ko lehen seihilekoan 2,7 milioi familia etxebizitza sozial baten zain zeuden, 2023an baino 100.000 gehiago. Euskal Hirigune Elkargo mailan, ia 15.000 eskatzaile daude bizitegi sozial baten zain, hau da, 1.000 eskaera gehiago urtebetean.
Hiriaren ondare naturala babestuz eta hurbileko hiri-laborantza garatuz denentzat etxebizitza eskaintzea da gure helburua, eta hori ari gara egiten Moleres, Urrizti eta Legarralderen proiektuekin.