Gehiengoaren taldea: 2024ko abenduko udal aldizkariko zatia

Urrizti : arnasgune berde bat gehiago Hendaian !

Orain ofiziala da, Hendaiako Herriak Dordoinako Departamendu Kontseiluaren jabetzakoa zen Urriztiko muinoaren 4 hektareak erosi berri ditu.

Agintaldi hastapenean, jadanik erosi ditugun Legarralde etxaldearen inguruan eta laborantzako lur gisa sailkatuak diren 11 hektareekin, 15 hektareatan hedatzen dugu Hendaiako berdegune babestuen azalera agintaldi honetan.

Gaur egun indarrean den Tokiko Hirigintza Planean, Hendaiako herriak 1000,3 hektareako azalera du. 1000,3 hektarea horietatik, 552,4ak urbanizatuak edo urbanizagarriak dira, eta 447,9ak laborantzakoak edo naturalak. Zenbakiak ezin ukatuak dira : beraz, « % 90 betoia Hendaian » lematik urrun gaude… Hori da gure aurkakoen etengabeko baieztapen faltsua. Trantsizio ekologikoari eta naturguneen zaintzari dagokienez, batzuk mintzatzen dute eta beste batzuk egiten dute. Eta guk egiten dugu.

Urriztiko muinoaren erostea aitzinamendu ederra da Hendaiarentzat. Hunkitzen gintuen proiektu bat zen eta azken urteetako hauteskunde programa guzietan agertzen zena, sensibilitate guziak nahasirik. Dosier hau, beste batzuk bezala, ez da erraza izan, baina gure udal taldea etengabe borrokatu da aurrera ateratzeko. Pozten gara Dordoinako Departamendu Kontseiluak Hendaiako opor eremu zahar eta famatu horren saltzeko gure alde hartu duen erabaki zuhurraz.

Urriztiko muinoaren historiaren orrialde berri bat idekitzen da, zuekin idatziko dugun istorio bat. Pasa ezazue urte bukaerako besta zoriontsuak !