Gure eragina : egunerokoan adi egotea eta etorkizuna prestatzea hendaiarren ongizaterako 2023ko sartze honetan, udal-talde guztiak, hautetsiak eta langileak, lanean ari dira egunerokotasuna kudeatzeko eta etorkizuna prestatzeko beti hendaiarren intereserako.
Egunerokoan adi egotea, eguneroko bizitza errazteko eta hobetzeko eginahalak egitea da. Hori egiten dugu herriko eskola publikoetan egiten ditugunean lanak, maiz barnean eginak, gure zerbitzu teknikoetako langileen gaitasunari esker. Hezkuntza gai nagusia da guretzat. Horregatik, giza baliabide eta baliabide ekonomiko garrantzitsuak eskaintzen dizkiegu gure haurrek baldintza onenetan ikas dezaten.
Etorkizuna prestatzea, 10, 20, 30 urtetan proiektatzen saiatzea da, eta modernizazio lanak abiatzea, hiria atseginagoa izan dadin bizitzeko. Hori egiten ari gara, itsas etorbidea, geltoki auzoa eta berrikiago Gaztelu aretoa berritu ondoren, hirierdiaren antolaketa abian jarriz. Proiektu ederra eraiki dugu zuekin, hendaiarrok : Errepublika plaza, Herriko Etxea eta Eliza, ahantzi gabe Kanetako bistalekua, non lanak irailaren amaieran hasten diren.
Egunerokoan adi egotea eta handinahia izatea gure herriaren geroari begira, hori da animatzen gaituena, «Hendaia Zuekin» udal gehiengoaren hautetsiak. Eta zuekin hala gaude ! Elkarteetan, merkatuetan, bilkura publikoen eta herritar kafeen bidez, baita Herriko Etxean ere, egunero errezibitzen zaituztegun guztion etxe honetan, zuen zailtasunak eta proiektuak aipatzeko.
Sartze on deneri.
Hendaye Avec Vous / Hendaia Zeukin