2020ko ekainean hautatuak, 2023an iristen gira agintaldiaren erdira. Ohiko hauteskunde zikloan, ongi badakigu gure agintaldiaren bigarren zatia egituratuko duten proiektuak orain marrazten direla.
Engaiamendu sendoetan eta lelo sinple batean hautatuak izan ginen: hiri dinamiko eta solidarioa.
Lehen engaiamendua : garapen iraunkorra gure erabaki guztietan integratzea.
- Zirkuitu laburrei buruz lan egitea : aldatu egin dugu hornitzailea eskola jantokietan eta aisialdiko zentroetan apairu bio eta lokalak emateko. Sukalde zentral baterako ikerketa martxan dago. Hori guztia Legarraldeko 11 hektareek modu enblematikoan eramaten duten hiriko « baratzezaintza » proiektu baten ildotik doa.
Bigarren engaiamendua, elkartasun eta herritartasunaren indartzea.
- Gure sustengua karitate elkarteei hautsiezina da. 80.000 €-ko lehentasunezko erosketaren ondoren, Intzura auzoan Herritar Sokorriri bizitegi berria eman diogu, eta Atherbearekin lan egiten dugu etxegabeen harrera egiteko.
Hirugarren engaiamendua : hiria edertzea eta nortasuna babestu
- Hendaia Biharko Hiri Ttipien programan sartzeak Hiriaren Bihotzaren ikuspegi orokor baten oinarriak ezartzen ditu dimentsio guztietan : ezpazio publikoa, bizitegia, ibilbide berdea eta urdina, merkataritza, animazioa eta kultura.
Laugarren engaiamendua : elkarrekin eraikitzea segurtasunean hobeki bizitzeko
- Gure sustengua elkarte munduari iraunkorra da. Gure ekintzak auzo guztietan gauzatzen dira, aurreko agintaldian egindako ekintzen jarraipenean, herritar hitzorduek kezketatik hurbilago joateko aukera ematen dute. Dongoxeniako etorkizuneko belaunaldiarteko espazioak, Orio, Irandatz eta Lizardikoen ondotik, gure hurbileko ekipamendu-sarea osatuko du
Bosgarren engaiamendua : tokiko jarduera eta enplegua bultzatzea
- Gure partaide ekonomikoak eta enplegatzaile nagusiak zuzenean daude hautetsiekin harremanetan. Pozten ahal gira Itsas Ospitalean egingo diren inbertsioekin, EPTA eta SOKOAren sendotasunarekin, TRIBORDen garapenarekin, talason egingo diren inbertsio garrantzitsuekin. Egunero gaude haien ondoan.
Ez dugu ideiarik falta, ezta anbiziorik ere, baina badakigu gure ahalbideak ez direla mugagabeak. Beraz, denbora kudeatu behar dugu. Ariketa zaila da, baina 3 urtetan lan handia egin dugula ikus dezakezue, eta, laborantzako irudi bat hartzeko, « uzta bildu aurretik, lehenik irauli egin behar da eta gero erein ».
Pasa uda eder bat !
Hendaye Avec Vous / Hendaia Zeukin