Askorentzat, uda goxotasun garai bat da eta pandemia kasik ahaztu nahi genuke.
Uda aspalditik prestatzen da. Neurrien errespetuari eta txertaketa-lanari esker, Hendaiako osasun-egoera ez da hain kezkagarria eta babestutako pertsonen %50 baino gehiago dira. Osasun arloko profesionalek, hiriko langileek, GEUZak eta udal erreserbako boluntarioek mobilizatzen segituko dute eta lan horretan parte hartu dutenek gure eskerrak merezi dute.
Uda prestatzen da, sasoiko langileak hartuz zerbitzuak indartzeko eta gure hondartzaren segurtasuna bermatzeko. Baita ere prestatzen da eguneroko bizitza errazten duten hobekuntzekin gure hiria atseginago bihurtzeko. Geltokitik Hendaiara iristearen itxura aldaketak mugikortasun berriak ekarriko ditu. Kanetatik hurbil, zaldainak Bidasoa ibaiertzeko familia-ibilaldiak erraztuko ditu. Hondartzan, etorbidea berritu egin da bi bixkien inguruan, helgarritasuna kontutan hartuz. Bidaiatze molde eztiak txirrindazko pista berrien eta 30 km/orduko gunearen bidez egingodira. Egoeraren arabera, kultura eta festa bizitza, Gaztelu aretoa, ekipamendu berrian kokatzen ahalko Aurten ere, egoerari egokitu beharko gira, baina animazioak egongo dira eta terrazetan ostatuek gauak animatzeko aukera izango dute.
Halere, Hendaiako bizitza ez da bakarrik udan eta proiektu egituratzaileak programatuak dira. Hiriaren bihotzak, Errepublika Plazatik hasita, aldaketa sakona hasiko du herritarren aditzearekin. «Parte hartze bidezko aurrekontuak» hendaiarren proiektuak gauzatzeko aukera emango du. Etxebizitza sozialen parkea handituko da eta jabetza eskuratzeko aukera berriak emanen dira. Ez dira falta proiektuak…
Udal Aldizkariko orrialde bat ez da nahikoa gure hiriko bizitza osoa aipatzeko. Webguneek eta sare sozialek informazioa zabaltzen dute, baina eguneroko harremanak eta elkarrizketak falta zaizkigu. Udazkena itxaron beharko da gutxienez auzoko bilkurak berriz egiteko.
Bitartean, kontuz ibili, eta pasatu uda eder bat.