Atzo arratsean, martxoaren 3, asteazkenarekin, egin zen herri kontseiluaren bilkuran, hautetsiek 2020ko aurrekontu nagusiaren eta aurrekontu gehigarrien administrazio kontuak onartu zituzten. Igaro berri dugun urtean egikaritu diren aurrekontu eragiketak hesten dira horrela. Zein ildo nagusi dituzte?
Testuinguru behartua, COVID-19 eta herri hauteskundeen artean
Osasun krisiak pizu handia ukan du urte berezi honetan, aurrekontu atal zenbaiten oreka aldatu baitu, hala gastuetan (familientzako laguntzak, langileen babeserako ekipamendu eta materialen erosketak, mobilizaturiko langileentzako ordainsariak…) nola diru sartzeetan (ekonomia ehunen aldeko laguntzak: zerbitzu zergen dispentsa, alokairuen dispentsa eta publizitatearen gaineko tokiko zergaren bai eta kultura munduaren gaineko zergaren dispentsa). Halatan, bada, COVID-19 delakoak 380 000 € inguruko diru galtzea eragin digu oro har.
Beste aldetik, herri bozek, iragan ekainean, urtearen bigarren erdia besterik ez diote utzi udal talde berriari antolatu eta orientabide berriak plantan emateko.
Aurrekontu orekatua, laguntze neurrien zain
Hala ere, inbestimendu maila 7,2 milioi eurotaraino heldu da, alegia, hastapenean aurrekontuan aurreikusiak ziren 8,5 milioi euroen % 84,51 egikaritu dira.
Inbestimendurako diru laguntza gutxi jaso ditugu, alde batetik eragiketa zenbait gerorako gelditu direlako, eta beste aldetik, zaila gertatu zaigulako partzuerrek, bereziki Estatuak, dirua eskain diezaguten; horrek nabarmen eragin du inbestimenduko diru sarreretan. Urtean zehar gobernuak iragarri suspertze planak ez du oraingoz eragin nabarmenik ukan.
Aurrezpen maila, bere aldetik, gora da beti eta horrek inbestimendu atala neurri handi batean autodiruztatzeko aukera eman digu. Kontratatu ditugun 5,4 milioi euroko maileguek ekipamendu gastuen zati bat estaltzeko aukera eman digute, bai eta itzulikatze funtsa betetzeko ere.
Berri ona funtzionamendu diru sartzeetatik etorri zaigu. Izan ere, udan jende anitz etorri zaigunez, aparkatzeagatiko diru sartzeak lehengo mailan atxiki ditugu.
Horren ondoren egin den Aurrekontu Orientabideen Eztabaidak (AOE-DOB) 2021eko hastapeneko aurrekontuaren lehen ikuspena eman digu eta aurrekontu berri hori herri kontseiluaren datorren martxoaren 31ko bilkuran aurkeztuko da onartzera. Oro har, inbestimenduak garapen iraunkorrera eta elkartasunera orientatuko dira errotik.
Informazio gehiagorako, ikus herri kontseiluaren hurrengo bilkura agiria.