436 izan zarete abuztuaren 25 eta irailaren 15a bitarte abian izan den galdeketari erantzun diozuenak. Zundaketa honen helburu nagusiena erakundearen komunikazioaren aldetik espero duzuena jakitea zen.
Nola ikusten da informazioaren hedapena? Hona hemen ildo nagusienak. Inkesta honek erabiltzaileek espero dutenari eta beraien beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko komunikatzen lagunduko digu
Herriaren erakunde-komunikazioa
Udalaren informazioei dagokienean, zuetako %51k nahiko ongi informatuta zaudetela uste duzue:
- %7.3 oso ongi informatua
- %43.7 ongi informatua
- %43.9 ez behar adina informatua
- %5 batere informaziorik gabe
Zuentzat garrantzizkoak diren eta garatzea nahiko zenituzketen gaien sailkapena :
1 – Eguneroko bizitzarako informazio baliagarriak (284 pertsona)
2 – Proiektu egituratzaileak eta lan handiak (246 pertsona)
3 – Herriak ingurumenaren alde burutzen dituen ekintzak (221 pertsona)
4 – Animazioak eta ekitaldi handiak (216 pertsona)
5 – Udal berriak garatu dituen politika publiko handiak (178 pertsona)
6 – Herriaren administrazioaren eta diruaren kudeaketa (118 pertsona)
eta zehazkiago, gai hauek lantzea gustatuko litzaizuekeela erantzun duzue:
- bizi ingurunea, garbitasuna (274 pertsona)
- lasaitasun publikoa, jendetasuna (253 pertsona)
- hirigitza, hiri antolakuntza (234 pertsona)
- ekonomia, merkataritza, enplegua (212 pertsona)
- mugikortasun berriak, garraioak (207 pertsona)
- elkartasuna, pertsonentzako zerbitzuak (200 pertsona)
KOMUNIKAZIO TRESNAK
Informazioa bilatzeko erabiltzen dituzuen euskarriei buruzko galderan herriaren webgunea eta herri aldizkaria dira gailendu direnak
- herriko webgunea (%71.5)
- herri aldizkaria (%65.7)
- tokiko prentsa (%38.8)
- sortu berri den Erakundearen facebook orria (%37.6)
- iragarki taula elektronikoak (%34.6)
Zuetako %91,5ek webgunea baliagarria dela uste duzue, %82,3 herri aldizkariari dagokionez
Zuetako %73.9k jasotzen duzue herri aldizkaria argitaratzen den bakoitzean eta %56,2 zarete postontzian jaso nahi duzuenak formatu digitalean jaso nahi dutenen %38,8-en aurrean.
Zuetako %59.8k nahiko erregularki jotzen duzue webgunera informazio bila
Covid-19 krisian sortu zen hiriko facebook orriak ere geroz eta indar handiagoa du. Zuetako %73,5 sare sozial baten-batean zaudete (horietako %95,3 Facebook-en).
Hiritartasuna / parte hartze bidezko demokrazia
Herritarren parte-hartzea bultzatzen duten hautatutako tresnen sailkapena:
- herritarrei aditzea (%53,2)
- sare sozialak (%44)
- auzo bilkurak (%42,2)
- bilkura publikoak (%35)
- sms bidezko alerta sistema (%34.6)
- herritarren telefono aplikazio bat (%33.2)
- norbanakoei zuzendu gutunak postontzietan (%26.5)
- newsletter bat (%25.4)
Plantan emateko ekintzen sailkapena :
1 – parte-hartze aurrekontua
2 – Gazteen kontseilua
3 – Adinekoen kontseilua
Zuen profila
Profilak definitzeko 4 izan dira kontutan hartu diren ezaugarriak : adina, lanean zaudeten ala ez, herrian noiztik bizi zareten et zein auzotan bizi zareten.
Adina:
- % 43.9k 46-65 urte bitarte dituzue
- %29.1ek 26-45 urte bitarte dituzue
- %19.9k 66-75 urte bitarte dituzue
- %3.2k 75 urte baino gehiago dituzue
- %2.3k 18-25 urte bitarte dituzue
- %1.6k 18 urte baino gutxiago dituzue
Zuetako %54.7 lanean zaudete eta %35.2 erretretan.
Zuetako %67.8 Hendaian bizi zarete 10 urte baino luzeagotik
Zuen auzoak:
- Herri barnea (%23.8)
- Hondartza (%19.6)
- Lizardi (%12.4)
- Herrizabaleta (%8.2)
- Dongoxenea (%7.9)
- Orio (%7.7)
- Irandatz/Olazo (%7.5)
- Geltokia (%6.8)
- Intzura (%6.1)