Laranjondoen aparkalekuaren antolaketa: 2 fase
- fasea: otsailaren 25ean hasiko da (saltegietan eta arrantza zona teknikoan) 2019ko apirilaren 12 arte.
- fasea: (Txingudi hiribidearen ondoan) 2019ko maiatzaren 17an bururatuko da.
Erien ziren zuhaitzak moztu dira (15 astigar mendre) eta 8 palmondo ontzietan eman dira; beste 7 palmondo fenix altxatu eta lurrean landatuko dira.
Enbor luzeko zuhaitz berriak birlandatuko dira lurrean aparkalekuaren antolaketa bururatzean (10 asteko lanak aurreikusiak dira).
Lanak Leclerc hiribideko eta Mimosen karrikako sektorean:
Lanak edateko uraren sarea Mimosen karrikatik Ezkerrahienen karrikaraino sendotzeko lanekin hasi dira. Antolaketa eta bide lan nagusiak otsailaren 15ean hasiko dira eta Bazko oporretarako bururatuko, honako hauek eginen direlarik: bidea, espaloia, herri argiteria, publiko ez den intranet sarea, hondartza inguruko merkatariei negu hastapenean, bilkura batean erakutsi zitzaien bezala.
Palmondo lerroak jarriko dira edertze lan horiek osatzeko. Gogoan har dezagun hendaiar berriek batzuetan erdeinatzen dituzten palmondoak izan zirela hondartza ingurunean, auzoa sortu zenean landatu ziren lehen zuhaitzak. Zolak desitxuratuko lituzketen sustraiak garatzen dituzten bestelako zuhaitz espezieak (astigarrak, platanoak edota milazkak ere bai, adibidez) ez landatzeko aukera ematen dute. Etorkizunean hondartza inguruan bakarrik landatuko dira palmondo motako espezieak espazio publikoetan.
Itsas etorbidea:
Irun karrikaren eta Aranondo karrikaren arteko zatia aitzina doa eta apirila bururatu gabe emanen dute berriz zerbitzuan (ez bada aro txar handirik gertatzen). Aranondo karrikatik hondartza sarbideraino edo sokorri guneraino, lanak oldar berean eginen dira, guztia uda sasoia hasi aitzin bururatzeko asmoz. Gogoan dugu 2018an aro txarrek ekarri berantek sasoiaren hastapena trabatu zutela (metro bat euri baino gehiago 6 hilabetetan!). Eguraldia zertxobait goxoago badugu, halakorik ez dela gertatuko espero dugu eta hala eskatu zaie, nolanahi ere den, enpresei eta zerbitzuei!