Martxoaren 17az geroztik gelditurik diren zenbait obra publikori berriz ekinen zaie, pixkanaka, heldu diren asteotan.
Enpresek eraikuntza eta herri lanetako prebentziorako erakunde profesionalaren (OPPBTP) aholku gida hartu behar dute kontuan eta beren lan ingurumenean behar-beharrezko osasun neurriak bere egin.
Proiektuburu Herria duten lanak
Herriak merkatu baten esleipendun diren enpresei eskatu die lanei berriz ekin aitzin areago engaia daitezela segurtasun neurri zenbait hartzeko, publikoaren ondoan egiten diren lanetan bete daitezen plantan eman diren babes neurriak.
Segurtasuneko eta osasunaren babeserako plan bereziak bizi dugun ezohiko egoerara egokituz eguneratu dira, bai eta kontuan hartzeko langileei eta obralekuen ondoan eta, batzuetan, baita barnean ere ibiliko diren jendeei eman behar zaien babesa. Erabiltzaileen eta langileen artean utzi beharreko tartearen antolatzea, bai eta lanek eraginiko oinezkoen bide aldaketen antolatzea osasun gakoa bilakatzen dira lan horiei berriz ekiteko.
Funtsean, goizegi eten ziren eragiketak edo presa duten lanak edota hainbat saretako esleipendunen lanak bururatzea dugu asmoa. Halatan, bada, aste honetatik goiti hainbat lani ekinen zaio berriz herrian, bereziki Mimosa etorbideko eta Piku karrikako berrantolaketari, Armatondo karrikan eta Hostailbidean zuntz optikarako zorroen kokatze lanei, Orioko biribilgunearen antolaketari eta Gaztelu azokaren berriztatze lanei.
Herrian ari diren lan pribatu nola publikoentzako osagarria
Bestalde, aldagune multimodalaren lanei berrekinen zaie ere Mugikortasunen Sindikatuaren gidaritzapean, bai eta Azkube-Fagadiko biribilgunearen lanei, Pirinio Atlantikoetako Departamentua proiektuburu duelarik. Euskotrenen TOPOaren txarteldegirako lanak bi aste dira jadanik hasi zirela berriz.
Lanak egiten dituen enpresa, ohoreagatiko adierazpen baten bidez engaiatu beharko da osasun kudeaketaren baliabide osoa betetzeaz (jabari publikoaren baimena).
Enpresen hondakin bizigabeak lurperatzea
Publikoari hetsirik dirau hondakin bizigabeen biltegiak, baina zerbitzu teknikoekin hitzordua hartuz gero eraman litezke hondakinak. E-helbidea: tel. + 33 (0)5 59 48 23 14