Otsailaren 3ko asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Ganix Grabières Herritartasunaren ardura duen auzapezordeak ofizialki ireki dute herrian inoiz ikusi gabeko ekimen horren kanpaina.
Hendaiarren nahi azkarra da Herriaren proiektuetan parte hartzea. Udalak eta udal zerbitzuek ahal beste egin dute herriko indar biziak proiektura lotzeko: 9 urtez goitiko herritar orok, talde orok edo pertsona moral orok (salbu enpresek) parte har dezakete horretan, otsailaren 15etik martxoaren 21 bitarte.
Ororen interesa lehen-lehenik
Aisialdia, kirola, hezkuntza, kultura, ondarea, garapen iraunkorra, alor horietako guztietako proiektu bat aurkez dezakete herritarrek, ororen interesekoa bada eta herriaren aurrekontuaren inbestimendurako gastuetan sartzen bada. 200 000 euro erabiliko dira horretan 2021/2022 aldian eta proiektu bakoitzerako emanen den gehienezko kopurua 50 000 eurokoa da.
Urraspide ahal bezain gardena
Ekimen horren laguntzeko, jarraipen batzorde bat osatuko da Herriaren 10 ordezkari eta herritarren beste 10 ordezkariz, parekotasunez. Herritarren hautagaitzak otsailaren 12ko gauerdi baino lehen heldu behar dira Herriko Etxera, e-postaz, honako helbide honetara: , edo Herriko Etxeko harlekuan eskura duzuen paperezko inprimakia betez. Zozketa publiko izanen da Herri Kontseiluaren hurrengo bilkuran, heldu den Martxoaren 3an.
Informazio guztiak hemen dituzue: parte hartze bidezko aurrekontua