Urteko azken herri kontseiluan, iragan abenduaren 18an, asteazkenarekin, Kotte Ecenarro auzapezak biltzarrari jakinarazi zion Administrazioaren Dei Auzitegiak Herria eta Besta Batzordea elkarren aurka zituen auzian eman duen erabakia.
Sei urte behar izan dira lehengo Besta Batzordearekin genuen auzia epaitua izateko.
2019ko abenduaren 16ko erabaki batez, Administrazioaren Dei Auzitegiak ez du onartu Besta Batzordearen elkarteak Hendaiaren Herriko Etxearen aurka zuen eskakizuna eta, halatan, Administrazio Auzitegiaren lehen instantziaren epaia berretsi du eta Herriak dosier horretan eman argudioak onartu ditu.
Administrazioaren Dei Auzitegiak, jurisprudentzia berria sortuko duen epaian, erabaki du Herriak dirulaguntza bat ematea bi aldeen artean, elkartearen eta Herriaren artean, sinatu hitzarmenak zehaztu baldintzetara loturik zela. Elkarteak hitzarmena bete ez zuelako murriztu ahal ukan zuen Herriak, eskubide osoz, 2014. urterako, Besta Batzordeari eman dirulaguntza.
Elkarteak Herriari eskatzen dizkion 52 949 euroak Herriak badaezpada emanik zituen bere aurrekontuan eta hurrengo urteetarako animazio jardunak sostengatzeko baliatu ahalko dira.