Herriak bi ibilgailu berri erosi ditu, bat Ingurumen gunerako eta bestea eskola, eskola inguruko eta haur txikien zerbitzuetarako.
Ibilgailu ekologikoagoak
Zahartzen ari ziren ibilgailuen ordezkatzeko erosi bi ibilgailu horiek euro 6 araua betetzen dute; horrela, ibilgailu handien igorpen kutsatzaileak nabarmen gutxitzen dira.
Ergonomoago den karrika garbigailu horri esker, herriko bide nagusiak eta inguruneetako bideak garbitzeko udal langileek egiten duten lana errazago eginen dute.
Hiribusak 37 jarleku ditu eta 6 leku zutik (hiri barnean) eta mugikortasun urriko pertsona bat har dezake ere. Edukiera horrek bete-betean erantzuten die zerbitzu hori baliatu ohi duten herriko ikastetxeetako, aisialdi zentroetako eta haurtzaindegietako jende kopuruei.
Bi inbestimendu horiek herriak berak ordainduko ditu; karrika garbigailuaren kasuan 190 480 euro ZB dira eta hiribuserako 155 760 euro ZB.