Frantziako Auzapezen Elkarteak (AMF) frantziar hautetsien sostengurako elkarretaratze batera gonbidatu du uztailaren 3 astelehenerako, eguerdian ttanko. Hautetsiak, udal langileak eta herritarrak bildu dira herriko etxearen aitzinean eta omendu dituzte.
Komunikatu batean, Frantziako Auzapezen Elkarteak gogoratu zuen ezen «auzapezak hertsiki loturik baitira gure herrialdearen batasunari eta kohesioari: egunero ari dira horren alde, herritarrengandik ahal bezain hurbil arituz. Frantziako auzapezek gizartearen herritar mobilizaziora deitzen dute Errepublikaren eta Frantziaren begiramenaren alde. Indarkeria ez da inoiz aterabidea».
Herriaren sirenak jo du, sinbolikoki, egun horretan, eguerdian, elkartasun seinale, eta gero txaloak izan dira