Herriak helgarritasunaren alorrean lanean darrai.
Halatan, «Ahalmen Urritasun Herri-Ville Handicap» gutuna aho batez onartu du Herri Kontseiluak 2021eko ekainaren 30eko bilkuran. Eragile guztiei adituz eta haien guztien (hautetsiak, elkarteak, enpresak…) ekarpenekin egin zeharkako urraspide horrek baieztatzen du, politika publiko orotan integraturik, ahalmen urritasuna bizi dutenekin, haien laguntzaileekin eta adituekin sarean lan egiteko beharra.
Gutuna 11 gai nagusitan jokatzen da, zeinetan herria honako hauetara engaiatzen baita:
- elkar aditzeari lehentasuna ematera ahalmen urritasunaren eragile guztiekin eta haien partaideekin, eta lantaldeek eta Helgarritasunaren Herri Batzordeak eta Helgarritasunaren Herriarteko Batzordeak plantan eman ekintzen jarraipena bermatzera.
- informazioa partekatzera herritarrak eta tokiko eragileak ahalmen urritasunaz ohartaraztera, batez ere ahalmen urritasunen bat dutenen bizitzarako beharrezkoak diren informazio baliagarri guztiak hedatuz.
- mugikortasuna, bideak eta garraioa egokitzera, batez ere leku publikoaren antolaketaren bidez eta Mugikortasunen Sindikatuari adituz.
- leku publiko edo pribatuen helgarritasuna garatzera eta indarrean den araudia jendeak hartzen dituzten eraikin orotan betearaztera eta merkatariei beren saltegietako sarbidea antola dezaten bultzatzera.
- bizitegia eskuratzea erraztera, bizitegiekin loturik diren erakunde guztiekin elkar aditzea bultzatuz.
- enplegua eta laneratzea laguntzera, ahalmen urritasuna duten langileen kuotak betetzera eta ahalmen urritasuna dutenen enplegua egoera guztietan sustatzera.
- hezkuntza, haurtzarotik beretik laguntzera, bereziki ahalmen urritasuna duten haurren harrera garatuz herriaren egituretan, herritarrei sortze beretik hartua izateko aukeraren berri ematea, bai eta eskolatzen laguntzeko zeinahi ekintzatan parte hartzera Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean.
- kultura, kirola, aisialdia, oporrak eta osasuna ororentzat helgarri izan daitezela sustatzera.
- etxean bizitzea hobetzera, ahalmen urritasuna dutenen laguntzeko eta etxean atxikitzen laguntzeko lanpostuak garatzen lagunduz.
- gizarte bizitza bermatzera, gizarte lotura garatuz, batez ere ahalmen urritasunen bat dutenei teknologia berriei buruzko formakuntza emanez eta behar den materiala eskuratzen lagunduz.
- etengabeko formakuntza ematera udal langileei ahalmen urritasun mota guztiei buruz.
Bestalde, Herriak publiko ororen harrerarako aukera ematen du jadanik hala kirolaren alorrean nola kulturarenean, turismoarenean, ostatatzerenean edota eskola ingurunean. Izan ere, Hondarraitzeko eskolan, kanpo irakaskuntzako unitate bat ireki zen 2021ean.
2015etik goiti badugu ahalmen urritasunaren hendaiar astearen antolaketa ere.
Horiez guztiaz gain, label anitz eman dira ere alor horretan, hala nola Handiplage labela eta «Turismo & Ahalmen Urritasuna» labela, Herriaren Turismo Bulegoak eskuratu zuena.
Asporotsttipiko Erlaitzaren Etxea, label berria.
Berrikitan, Enpresen Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde Batzordeak, 2021eko ekainaren 23an, «Turismo & Ahalmen Urritasuna» marka eman dio Asporotsttipi euskal etxaldea izan zen eta orain Itsas Bazterraren Erakunde Babeslearena den etxeari. Euskal Erlaitzean kokatua da eta jende mota ororentzat zabalik eta helgarri da eta familientzat bereziki egokia.
Label hori 5 urterako da eta antolakuntzetan eta jendeen harreran ahalmen urritasun mota guztiak (adimena, burukoa, motorea eta ikusmena) hartzen direnaren erakusle da. Gainera, 3 aparkaleku egokitu daude sargiaren ondo-ondoan.
Herriaren baliabideetan eginiko gaineratze horrek Herria begitartetsu dela bermatzen du eta % 100ean gizarteratzaile den lurraldea lortzeko biztanle guztien artean bilatzen duen harmoniaren baitan kokatzen du. Herriaren ekintzak irauteko pentsatuak dira eta 21 Agendarekin hasi eta 2030 Agendarekin jarraituko duen garapen iraunkorreko urraspide baten barnean kokaturik dira.