Atzo arratsean, azaroaren 18 asteazkenean, herri biltzarrak egin bilkuran, hautetsiek aho batez bozkatu zuten tokiko eta hiri barneko merkataritza sostengatzeko mozio bat; ekintza hori Pirinio Atlantikoetako elkargoen lehendakarien eta auzapezen elkarteak darama.
Halatan, bada, hautetsiek lehen ministroari eta gobernuari eskatu diete lehenbailehen zabal daitezen hurbileko saltegi guztiak.
“Urraspide hori Herriak iragan ekainean Herriaren lokalen alokatzaileentzat eta jabari publikoa erabiltzeko baimendunentzat plantan eman zuen diruzko laguntza baliabidearen osagarri da” zehaztu zuen Frédéric Tranche jabari publikoaren eta merkataritzaren kudeaketaren ardura duen auzapezordeak.
Tokiko ekonomia laguntzeko bi ekimen horiek Hendaia Merkataritzak, Herriaren sostenguarekin, iragan azaroaren 9az geroztik daraman “click & collect” – “klika eta biltzen dut” eragiketaren osagarri dira. Abian eman eta hamar egunetara ehun bat erreferentzia dira jadanik proposaturik. Eskaintza hori astetik astera garatzen doa.
Tokiko merkataritza sostenga ezazu hemen klik eginez: www.boutique-hendaye.com