Herri Kontseiluaren agiantzak elkarte eta erakundeei

“Agiantzen garaia une bereziki ona ohi zaigu iragan urteari so egiteko. Etorkizunerako elkarrekin ditugun erronketarako garaia dugu ere. Garai horretan egiten dira «asmo onak» hurrengo urterako udal jardunaren gidalerroa osatzeko”; hitz horiek zuzendu zizkion, bilkura hasi aitzin, Kotte Ecenarro auzapezak biltzarrari, iragan urtarrilaren 10ean, Herriko Etxeko areto nagusian.

Herri Kontseiluari eskerrak eman zizkion lehenik auzapezak “aho batez onartu duelako, 2019an, proposatu deliberamenduen % 92; eztabaida demokratikoa lasaiki eramaten dugun herri jabaldu batean bizi garenaren adierazle” eta gero elkarteetako urririkako laguntzaileei zuzendu zitzaizkien eta Herri Kontseiluaren izenean eskerrak eman hendaiarren zerbitzura egiten duten guztiagatik. Lehen hautetsiak erakundeen eta sozietate partaideen ordezkariak, herriaren indar biziak, agurtu ditu eta herriaren bizitzaren alde egiten dutena eskertu die, bai eta herri langileei ere, herritarren ongizatearen alde eta herria gero eta ederrago eta begitartetsuagoa egiten ari baitira egunetik egunera. 

Iragan den urteko une garrantzitsuak irudietan llaburki eta zuhurki aurkeztu ondoren, adiskidantzazko basoa edatera eta hendaiar okinek eskaini errege bixkotxak dastatzera gonbidatu du biltzarra.

“Herri Kontseiluaren izenean, etorri izana eskertzen dizuet guztiei eta ene agiantza onenak opa dizkizuet 2020. urterako. Herriko Kontseiluarekin, urte berri on opa dizuet. Aupa Hendaia! ” bukatu du Kotte Ecenarrok.

Argazki gehiago “Herria irudietan” atalean.

 

 

Navigation de l’article