Jean Jaurès ikastetxea, herriko eskola zaharrena, berriztatu eta gero gazteluko merkatu zaharra ere berriztatu ondoren, Errepublika plazaren hiri eta paisaia antolaketarekin darraigu orain herri barnea berreskuratzen.
2018. urteaz geroztik, udalak gogoeta bati ekin dio herri barnearen hiri eta paisaia antolaketari bu-ruz. Helburuak? Herriaren erdialdeari egungo erabilera berrien eta jardun berrien bilakaerari egokitu itxura ematea, bai eta egiazko zentralitatea ematea erdialdeari.
Diagnostikoa herritarrekin partekatzea
Gogoetan lagun diezaion, herriak paisalariak, arkitekto hirigileak eta soziologialariak dituen azter-keta bulego bati egin dio dei. Hautetsiei aurkeztu diagnostikoak herriaren aukerak azaltzen dizkigu, baina baita dituen trabak eta ahulaldeak ere. Balioztapen horren ondorioz, hendaiarrekin batera el-kar adituz egin lanari ekin ahalko diogu orain.
Elkar aditzearen etapak
Gaiaren zabala hobeki ulertzeko, zentralitate desberdinei buruzko erakusketa pedagogiko bat propo-satzen zaie ibiltariei otsailaren 26ko ostiral honetatik goiti. Horri esker, erabiltzaile, merkatari, zer-gapeko, auzoko edota udal langile izan, orori emanen zaio proiektua bereganatu eta bere iritzia ema-teko aukera. Nor bakoitzaren gogoa iratzarri eta hainbat alderi buruz iritzia emateko aukera ematea bilatzen da, ororen onerako.
Zentralitateak, mugazgaindikoa, hirialdearen trinkotzea, lekualdaketak, ekipamenduak, demogra-fia… faktore horiek guztiak hartu beharko dira kontuan solasteko eta elkar aditzearen ondorengo etapetan landu beharko diren gaiak zehazteko gero:
– hiri ibilbideak. Martxoaren 13 eta 14an proposatuko dira. Osasun krisiarengatik, hitzordu horie-tarako hitzordua hartu behar da herriaren webgunean, horretarako atalean: https:// www.Hendaia.eus/Herriko etxea eta zerbitzuak/Herritartasuna/Herritarren aditzea herri barnearen antolaketarako/ edo herriko etxean.
– Gero, bi lantegi proposatuko dira. Lehena, martxoaren 15etik 17ra, herri barneari buruzkoa izanen da, eta bigarrena, martxoaren 27tik 31era, Errepublika plazari buruzkoa.
Lantegien emaitzen berri apirilaren hondarrean emanen da.
Biztanleak has litezke jadanik proposatuko zaizkien elkar aditze topaketa eta jardunetan parte hart-zeko nahia adierazten, linean, herritar gunean horretarako dagoen atalean duten inprimakia betez: www.hendaia.eus/herriko etxea eta zerbitzuak/Herritartasuna/Herritarren aditzea herri barnearen antolaketarako/ edo posta arruntaz Komunikazio Zerbitzura idatziz.