Herri barnean aparkatzea erraztu eta ekonomia jarduerak sostengatzea

Herriak aparkatzeko aukera gehiago eskaintzen ditu herri barneko merkatariei sostengua eman eta erabiltzaileei laguntzeko.

30 MINUTU URRIRIK INDIGO APARKALEKUAN

Lanen aldi honetan zehar aparkatzea erraztu nahirik, Herriak oren erdiz aparkatzeko 40 000 txartel erosi ditu erabiltzaileek balia ditzaten, lehen oren erdia urririk ukanez Indigo aparkalekuaren barnean herri barneko saltegiak edota zerbitzuak erabiltzen badituzte.

Eliza karrikaren 21ean kokatu aparkaleku estali hori ezagutzeko aukera ukanen duzue horrela. Oren erdi hori urririk ukan nahi baduzu aparkalekuaren ordainagiria aurkez iezaiozu zeure merkatariari edota profesionalari. Horren ordainez, behar izanez gero, ordaingailuan sartzeko txartel bat emanen dizu berak. Zerbitzu publikoetan ere (Herriko Etxea, FLK/EALK,GEUZ) balia liteke, bai eta profesio liberalentzat edota inguru horretan (Askatasun karrika, Eliza karrika, Portu karrika, Hostailbidea Antzoki karrika parean den biribilguneraino -salbu Carrefour Market bere aparkaleku berea baitu-, De gaulle jeneralaren hiribidea –Portu karrikaren eta Askatasun karrikaren arteko zatian-, geltoki karrika, Askapen karrika) den beste zeinahi jardueratarako ere.

Egun batzuk barne hasiko da baliabide hori indarrean.

HERRI BARNEKO SOLDATAPEKOEN SOSTENGUA

Ekonomiaren sustatzeko udal plana 2020ko ekainaren 8ko Herri Kontseiluak onartu zuen aho batez eta horrek tokiko eragile profesionalak lagundu eta sostengatzeko nahia ekarri du eta horretarako Hostailbidean dagoen Indigo aparkalekuan aparkatzeko abonamenduetan diruzko parte hartze batez lagunduko ditu herri barneko soldatapekoak.

Errepublika plazaren antolaketa lanengatik eta etorkizunean oinezkoentzako izanen denari aitzina hartuz, Herriak aparkatzeko aukera berriak eman nahi dizkie bertan lan egiten dutenei eta herri barneko saltegiak eta zerbitzuak erabiltzen dituztenei.

Halatan, bada, herri barnera sartzen errazteko, dagoen baliabidea 2024rako luzatu eta indartu du Herriak. Hileko abonamendu moldean jadanik badiren 50 lekuez gain, beste 15 gaineratu ditugu urtarrilaren lehenetik hasi eta urte osorako. Sektore urdineko eta gorriko langileen artean baliabide berdina eskaini nahiz, erabiltzaileak

bere kargu hartu behar duen abonamenduaren zatia hilean 20 eurotakoa da. Gainerakoa, hau da, 52,00 €, Herriak hartzen du bere gain.

Bi baliabide horiez gain, aparkatzea urririk da 12:00etatik 14:00etara, igandeetan eta besta egunetan, eta mugigarritasun urrikoek urririk dute aparkatzea.

Eskaintza berri horiek abenduaren 20ko Herri Kontseiluak onartu zituen eta herri barneko erabiltzaile eta bezeroen jokabideak atxikitzeko aukera eman beharko lukete eta merkatarien eta herri barnean lan egiten dutenen nahiei erantzun beharko liekete.

Navigation de l’article